Antzerkia
2022/09/13 - 16:46
Urriaren 1ean abiatuko da Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia, 34 ikuskizunekin
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia motorrak berotzen hasi da jada. Urriaren batean abiatuko da eta 34 ikuskizun eskainiko ditu, horietatik 12 estreinaldiak izango dira. Azpimarratzekoa da 15 euskal konpainia arituko direla jaialdian.
2022/08/13 - 23:00
Antzerkia eta umorea, biak bat Araiako Umore Jaialdian
Aurten ere, antzerkia eta umorea uztartzen dituen jaialdia martxan da Araian (Araba). Hala, astelehenera bitartean, dozenaka ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute egunotan bertara hurbilduko direnek.
2022/08/13 - 16:47
'Hazia' musikala estreinatuko dute irailean, Arrasaten
Gontzal Mendibilen zuzendaritzapean, Euskal Herriko kooperatibismoa sustatu zuen Jose Maria Arizmendiarrietaren istorioa oholtza gainera eramango dute. Irailaren 17an estreinatuko dute antzezlana, Arrasaten.
2022/07/27 - 16:44
Gasteizek 34 antzezlan eskainiko ditu udazkenean
Gasteizko Antzerki Jaialdian, besteak beste, Peter Brooks, Harold Pinter eta Pascal Rambert dramaturgoen lanak taularatuko dituzte, eta Miguel Rellan, Irene Escolar, Javier Camara, Aitziber Garmendia, Telmo Irureta eta beste aktore asko arituko dira oholtzan.
2022/07/24 - 12:01
Lau orduko ikuskizuna prest dute muskildiarrek Simone Veilen bizitza kontatzeko
Maite Davant errejentaren aginduetara aritu dira 96 aktore urte hasieratik asteburuero elkartuz eta gaur estrenatuko duten pastoralari bizia ematen. Emakume garaikidea protagonista, Auswitcheko konzentrazio eremuetatik hasi eta Europako Parlamentuko presidente izatera.
2022/07/15 - 18:25
Gaur hasiko da Erriberriko Antzerki Jaialdiaren 23. edizioa
Uztailaren 15etik 31ra izango da Maria Goiricelaya eta Ane Pikaza zuzendariek gidatuko duten lehen edizioa.
2022/07/11 - 16:55
Musika, magia, akrobazia, clown eta umore ikuskizunak, kalean Bilboko Aste Nagusian
Arte eszenikoetako 17 konpainiak 18 ikuskizun eskainiko dituzte Bilboko jaietan, Gas plazan eta Txikigunean, Casilda Iturrizar parkean.
2022/06/29 - 12:47
Kalealdiak uretara egingo du jauzi datozen egunetan, Bilboko itsasadarrera
Berariaz sortutako uretako bi ikuskizun eskainiko dira: musika, antzerkia eta dantza bateratzen dituen Le Piano du Lac konpainiaren 'Swing and swim, a bordo del piano de los mares'; eta Nostraxladamus konpainiaren 'Volantineros', produkzio arau-hausle eta desafiatzailea.
2022/06/27 - 14:52
Bilboko Kalealdia jaialdiaren programazioa
Kaleko Antzerki & Arteen Bilboko jaialdia ekainaren 27tik uztailaren 2ra egingo dute.
2022/06/07 - 02:39
Lucia Lacarra, Iratxe Ansa eta Ana Garay artista euskal herritarrak, garaile Max Sarietan
Bestalde, Juan Diego Bottok ikuskizun eta aktore onenaren sariak eskuratu ditu 'Una noche sin luna' lanarekin. Sandra Ferrus Donostian ezarritako valentziarrak ere Max saria jaso du.
2022/06/06 - 20:51
86 ikuskizun eskainiko ditu Arriaga Antzokiak hurrengo denboraldian, pandemiaren osteko lehenean
Datorren denboraldiko programazioa aurkeztu du gaur Arriaga Antzokiak. Pandemia osteko lehen denboraldian 86 ikuskizun eskainiko ditu. Eta helburu nagusi bat izango du; pandemiak eragindako gainbehera iraultzea.
2022/05/23 - 16:45
"Basatiak" antzezlana asteazkenean estreinatuko dute Dantzertiko ikasleek Getxoko Muxikabarrin
Euripidesen “Bakanteak” lan klasiko baten moldaketa bat aukeratu dute Dantzertiko azken mailako ikasleek euren karrera amaierako lan gisa. Jatorrizkoan, ardoaren inguruko jaiak ziren bakante horiek egiten zituztenak. Bertsio berrian, ordea, borroka feminista eta emakumearen ahalduntzea ditu ardatz.
2022/05/18 - 16:47
Zornotzako Ituna gogoratzen duen “Bake lehorra” izeneko antzezlana estreinatuko dute larunbatean Zornotzan
Duela 150 urte karlistek eta liberalek Zornotzan sinatutako akordioan oinarritutako obrak gerra piztea zein erraza den gogoratzen digu. "Bake lehorra" larunbatean estreinatuko dute Zornotza aretoan, gaztelaniaz. Euskaraz, astelehenean izango da, maiatzaren 23an.
2022/05/02 - 16:49
"The Book of Sirenes" antzezlak emango dio hasiera Fair Saturday Forumaren seigarren edizioari
Fair Saturday Forumaren seigarren edizioa abiatu da gaur Bilbon. Eta Lehen egun honetarako, Kieven, Ukrainako hiriburuaren lur azpiko aterpeetan sortutako “The book of sirens” antzerki obra ekarri dute. Nazioartean lehen aldiz Bilbon ikusiko da.
2022/04/25 - 22:41
Ignacio del Moral, Lucía Lacarra, Iratxe Ansa eta Dimegaz, Max sarietarako izendatuta
Espainiako Arte Eszenikoen Max Sarien arduradunek 20 kategorietako finalistak iragarri dituzte. Ekainaren 6an banatuko dituzte garaikurrak, Menorcan.
2022/04/18 - 17:18
17. Artedrama Euskal Laborategian 14 ikaslek eta 6 irakaslek hartuko dute parte
Artedrama konpainiak antolatuta, 14 ikaslek ikastaro trinko bat jasoko dute Aulestiko baserri batean, eta gauetan, irakasleek euren proposamen artistikoak plazaratu ahal izango dituzte bizilagunen aurrean.
2022/04/09 - 16:58
"Erratzukoak ere ez ziren sorginak" herri antzezlana estreinatu da bart Erratzun
Erratzun herriaren pasarte historiko eta ezezagun bat kontatzen duen "Erratzukoak ere ez ziren sorginak" herri-antzezlana estreinatu da bart. Erratzuarrak aktore lanetan ibili dira, beraien arbasoen historia kontatzen, 1611an sorgintzat hartutako herritarren garaipena kontatzen, hain zuzen ere.
2022/02/23 - 17:41
Marie de Jongh konpainiak "Ama, edertasun latza" antzezlana estreinatuko du
Larunbatean izango da estreina, Barakaldon. Zaintzari buruz dihardu, eta konpainiak helduentzat prestatu duen lehenbiziko lana da.
2022/02/07 - 13:28
Shakespeareren tragedietan zehar, Calixto Bieitoren eskutik
"Erresuma/Kingdom/Reino" antzezlana estreinatuko du Arriagak otsailaren 11n. Bernardo Atxagak ekarri du euskarara Shakespeareren lanetako "hizkera, bortizkeria eta poesia".
2022/01/28 - 12:22
Fernando Bernues: "Nozioen eta emozioen antzerkia interesatzen zait"
Tanttaka eta In Extremis Teatro konpainiek "El rey tuerto" antzezlana estreinatuko dute ostiralean Iruñean, Marc Crehuetek idatzi eta Fernando Bernuesek zuzendu duten komedia garratza.