Gasteizek 34 antzezlan eskainiko ditu udazkenean
Gasteizko 47. Antzerki Jaialdiak Peter Brooks, Pascal Rambert eta beste hainbat antzerkigileren lanetan oinarritutako 34 ikuskizun eskainiko ditu aurten, urriaren 1ean hasi eta azaroaren 27ra arte, aretoak berriz betetzeko itxaropenez.
Urriaren 1ean, Victoria Thierrée Chaplin frantses artistak irekiko du urteroko hitzordua, Bells and Spells trikimailuz eta ilusionismoz beteriko ikuskizunarekin. Halaber, Sergio Peris Mencheta eta Barco Pirata bere konpainia ere bertaratuko dira Gasteizera, Ladies Football Club emakumezkoen futbolaren sorrera azaltzen duen lanarekin.
Jose Martretek La infamia bere azken lana aurkeztuko du, Lydia Cacho mexikar kazetariaren bahiketaren kontaketa, zinema eta teatroa nahasten dituena. El Mono Habitadok Lurtarrok/Terrícolas gizartearen egiei buruzko komedia estreinatuko du.
Retorno al hogar Harold Pinter Literaturaren Nobel saridunak idatzitako testua du oinarri Daniel Veronese argentinar zuzendariaren ekoizpenak, zeinak Miguel Rellan eta Fran Perea baititu protagonista.
Jaialdiaren proposamen nagusietakoa Tempest Project Peter Brook hilberriaren azken lana da. El espacio Vacíori, William Shakespeareren Ekaitza oinarri duen lanari, egindako omenaldia da.
Bestalde, Chévere galiziar konpainiak Prestige ontziaren hondamendia hartu du hizpide Neremore antzezlanerako, eta Ortzai Teatro gasteiztarrek Perra aurkeztuko du, gerraren aurkako oihua.
Los Farsantes Pablo Remonek zuzendu eta Espainiako Zentro Dramatikoak ekoitziriko azken lanak antzerkiaren eta zinemaren mundua hurreratuko dizkio Gasteizko publikoari, Javier Camara protagonista duen parodian.
Familie Flöz alemaniar konpainia Alemaniatik bueltan etorriko da, Feste eszenografia ikusgarriak dituen maskaren antzezlanarekin. Emanaldi errenkada Pascal Rambertek itxiko du, Finlandia lanean Irene Escolar eta Israel Elejalde aktoreak muga-mugaraino bultzatuta.
Tanttaka Teatroa konpainia ere agertuko da Gasteizera, Sexberdinak garuneko paralisia duen gizon gaztearen beharrizan sexual eta afektiboak ardatz dituen antzezlana taularatzeko.
Jaialdirako abonuak irailaren 15etik 18ra izango dira salgai, eta hilaren 22an hasiko dira sarrera solteak saltzen.
Zure interesekoa izan daiteke
"Gaupasa", Aste Nagusirako BBK Salak sortutako antzezlan berria
Bilboko BBK salak “Gaupasa” estreinatuko du igandean, abuztuaren 23an. Aste Nagusirako propio sortutako komedia da, David Caiñak idatzi eta zuzenduta. Txorimalo kuadrilaren istorioa kontatzen du, hamabost urtez Bilboko jaietan bizi izandako amodio, eztabaida, dibertsio eta nostalgia uneen bidez. Abuztuaren 30era arte egongo da ikusgai, zortzi emanaldirekin; eta sarrerak salgai daude.
"Z.U.K.U.A." ikuskizuna Euskalduna Jauregira iritsiko da Aste Nagusian
Z.U.K.U.A. ikuskizuna Bilboko Aste Nagusian estreinatuko da, eta programan euskaraz ekoitzitako emanaldi bakarra da. Maria Cruickshank eta Ugaitz Alegria dira antzezleak eta abuztuaren 23tik 27ra Euskalduna Jauregian egongo dira.
“Andereño” antzezlana saritu dute Max sarietan
Anita Maravillas euskal konpainiaren txotxongilo ikuskizunak haur, gazte eta familientzako lan onenaren saria jaso du bart, Meridan. Gainera, Jesus Cimarro ermuar ekoizleak Ohorezko Max saria irabazi du, eta Ezezagunok Irungo afizionatuen antzerki elkarteak, gizarte arloko Max saria.
“Laster eroriko da” Metrokoadrokaren “komedia basatiak” irabazi du Korrikaren Sorkuntza Beka
Metrokoadroka kolekitboaren proiektuak 23.000 euroko laguntza jasoko du, eta emaitza 2027ko azarotik 2028ko apirilera bitartean antzeztuko da, Korrika Kulturalaren barruan.
Euskal antzerkia, Meridara begira
Max arte eszenikoen Espainiako sariak ekainaren 1ean banatuko dituzte, Meridako Erromatar Antzokian. "Andereño" da hautagaitza gehien dituen euskal lana, hiru. Ganso & Co konpainiaren "Welcome & Sorry" kaleko ikuskizun onenaren atalean da finalista, Iruñeko Las Nenas Theatrek lan berri onenaren saria lor lezake "Torcidxs" sariari esker, Irungo Ezezagunak taldeak zaleen Max saria jasoko du eta Jesus Cimarro ermuar ekoizleak Ohorezko Maxa.
Euskaldunak zazpi ikuskizun aurkeztuko ditu Aste Nagusiko programazioan
‘Euskalduna Nagusia’ izenburupean, "Cabaret" musikala, "El Caserío" zarzuela, "Menú cerrado", "Operación Maletero - Kastañuela Western" eta "El amor no se reproduce en cautividad" antzezlanak, "Z.U.K.U.A." euskarazko umore ikuskizuna eta "Marika de Gernika" bakarrizketa programatu dituzte abuztuaren 19tik irailaren 26ra arte.
Tilda Swintonek perfomance bat gorpuztuko du Guggenheimen
House of Gestures Olivier Saillard komisario eta performerrak sortutako lana Swintonek haragituko du. Sarrerak, doako 220 txartel, minutu gutxian saldu dira.
Xabier Anduaga, Angel Ruiz eta Ana Garay saritu dituzte Talia sarietan
Arte Eszenikoen Espainiako Akademiak bere sarien laugarren edizioa egin du bart Madrilen.
45 konpainia eta ia 100 emanaldi Leioako Umore Azokan, maiatzaren 14tik 17ra
Kale antzerkiko Leioako azokaren 26. edizioan, hogei bat euskal konpainiak hartuko dute parte. Gainera, topaketa profesionaletan, sektoreko 300 agente inguru bilduko dira.
“La maestra”, “Welcome & Sorry” eta “Torcidxs”, Max sarietarako izendatuta
Arte eszenikoen Espainiako sarietan, gainera, Jesus Cimarro bizkaitar ekoizleak Ohorezko saria jasoko du. SGAE Egile eta Editoreen Espainiako Elkarteak antolatzen duen sariketa ekainaren 1ean egingo dute, Meridan.