Antzerkia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Ez naiz inoiz Dublinen egon" komedia estreinatuko dute Donostian

Mireia Gabilondok zuzendu du Markos Goikoleak idatzitako antzezlana, eta haren esanetara egongo dira Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte eta Aitziber Garmendia aktoreak. Gabilondo bera ere aktore izango da, gainera.
"Ez naiz inoiz Dublinen egon"
"Ez naiz inoiz Dublinen egon"

Ez naiz inoiz Dublinen egon, "besteen bizipen eta sinesmenen onarpenari buruzko komedia garratza", estreinatuko du Tentazioa konpainiak ostiralean, urtarrilak 6, Donostian, Antzoki Zaharrean.

Markos Goikoleak idatzi du antzezlana, bere lehen lan eszeniko luzea da, eta Mireia Gabilondo arduratu da zuzendaritzaz. Gabilondo bera da aktoreetako bat, eta agertokian ondoan izango ditu Iñigo Aranburu (Handia, Maixabel, Modelo 77, Altsasu, Alardea…), Iñígo Azpitarte (Goazen!, Sisiforen paperak, Cuando dejes de quererme…) eta Aitziber Garmendia (Gure kasa, Barre librea, Uda gau baten ametsa, Erlauntza, Sukalde kontuak…).

Elena, hiru urtez ikusi ez duten alaba gaztea, amestitarrenera itzuli da Londresetik Gabonak ospatzera, baina ez da bakarrik etorri: Cindyrekin dator, bere neska lagun irlandarrarekin.

Denak daude desiratzen irlandarra ezagutzeko, baina inork ez du espero Cindy pertsonaia ikusezina izatea, eta onartzen duten ala ez erabaki beharko dute. Gau zoro batean, bakoitzak bere fantasia eta miseriak erakutsiko ditu, eta denak gauza beraren bila dabiltzala ikusiko da: bizitzen lagunduko dien ilusio baten bila. 

Urtarrilaren 6an eta 7an euskaraz eskainiko dute antzezlana, eta urtarrilaren 8an, gaztelaniaz.

Zure interesekoa izan daiteke

Max sariak "Andereño" Anita Maravillas konpainiaren lana
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal antzerkia, Meridara begira

Max arte eszenikoen Espainiako sariak ekainaren 1ean banatuko dituzte, Meridako Erromatar Antzokian. "Andereño" da hautagaitza gehien dituen euskal lana, hiru. Ganso & Co konpainiaren "Welcome & Sorry" kaleko ikuskizun onenaren atalean da finalista, Iruñeko Las Nenas Theatrek lan berri onenaren saria lor lezake "Torcidxs" sariari esker, Irungo Ezezagunak taldeak zaleen Max saria jasoko du eta Jesus Cimarro ermuar ekoizleak Ohorezko Maxa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Shakespeare Alkizara eraman du Dantzertik

Dantzerti eskolako Arte Dramatikoko graduko 4. mailako ikasleek "Shakespeare ez zen inoiz hemen egon" antzezlana estreinatu dute bart Barakaldon; gaur, Barakaldon izango da ikusgai ostera ere, eta apirilaren 27an Errenterian. 2026an, Gipuzkoako herri txiki batean Shakespeareren lan argitaragabe bat aurkitu zutela zabaldu zen. Kazetari eszeptiko baten etorrerak interes ezkutuak, engainuak eta anbizioak azaleratuko ditu eskuizkribuaren inguruan, benetakotasunari, iruzurrari eta botereari buruzko komedia honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X