Antzerkia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arriaga Antzokiak "Festen" estreinatuko du, Vinterbergen pelikularen egokitzapena

Urriaren 6tik 8ra, Maria Goiricelayak egindako eta Kepa Errastik euskaratutako moldaketa lehenengoz ikusi ahalko da. Gaztelaniazko bertsioa azaroaren 2tik 5era estreinatuko dute.
"Festen" antzezlanaren kartela
"Festen" antzezlanaren kartela

Arriaga Bilboko antzokiak Festen antzezlanaren estreina hartuko du asteburu honetan, ostiraletik igandera. Thomas Vinterberg zuzendariaren pelikularen egokitzapenak "hipokresia, intzestua eta sexu abusuak jorratzen ditu, familia baten istorio anker, durduzagarri eta basatian", Bilboko antzokitik zehaztu dutenez.

Maria Goiricelayaren zuzendaritzapean, gaztelaniazko bertsioa azaroaren 2tik 5era estreinatuko dute. Goiricelayak berak egokitu du, Lucía Astigarragak lagunduta, Thomas Vinterbergen eskutik Dogma 95 mugimenduaren hasiera ekarri zuen pelikula formaz iraultzaile eta edukiz lazgarria.

Arriaga Antzokiaren ekoizpenak "goi-klaseko harreman sozialetan eta familietan nagusi den hipokrisiari buruz hitz egiten digu, eta kolpe bat ematen dio gure kontzientziari", adierazi dute Bilboko antzokitik bertatik. 

Euskarazko antzezkizuna ostiralean (19:30) eta larunbat-igandeetan (19:00) ikusi ahalko da.

Egoitz Sanchez, Mikel Martinez, Lander Otaola, Ane Pikaza, Ione Irazabal, Nagore González, Olatz Ganboa, Aitor Borobia, Kepa Errasti eta Loli Astoreka dira aktoreak, eta Aiala Mariño Jauregui neskatoa dute lagun.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Shakespeare Alkizara eraman du Dantzertik

Dantzerti eskolako Arte Dramatikoko graduko 4. mailako ikasleek "Shakespeare ez zen inoiz hemen egon" antzezlana estreinatu dute bart Barakaldon; gaur, Barakaldon izango da ikusgai ostera ere, eta apirilaren 27an Errenterian. 2026an, Gipuzkoako herri txiki batean Shakespeareren lan argitaragabe bat aurkitu zutela zabaldu zen. Kazetari eszeptiko baten etorrerak interes ezkutuak, engainuak eta anbizioak azaleratuko ditu eskuizkribuaren inguruan, benetakotasunari, iruzurrari eta botereari buruzko komedia honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X