Albiste da
Industria Defendatzeko Taldearen bilera |
sariak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gure Artea sariak, Mª Luisa Fernandez, Sra. Polaroiska eta Azalarentzat

Maria Luisa Fernandez eskultoreak, Sra. Polaroiska ikus-entzunezkoen sorkuntza kolektiboak eta Azala artisten egoitza eta topaketa lekuak jasoko dituzte sariak ekainaren 15ean, Tabakaleran.
Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe dira Sra Polaroiska kolektiboa
Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe dira Sra Polaroiska kolektiboa

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak gaur eman ditu aditzera Gure Artea sarietako 2017ko irabazleak. Maria Luis Fernandez (ibilbide artistikoa), Sra. Polaroiska (sorkuntza lana) eta Azala proiektua (ikusizko arteak) izango dira, eta ekainaren 15ean jasoko dute saria, ekainaren 15ean.

Ane Rodriguezek, Enrique Martinez Goikoetxeak, Mabi Revueltak eta Manu Muniategiandikoetxeak eta Arantza Lauzirika epaimahaiburuak idatzitako ebazpenean, María Luisa Fernandezen “indar liluragarria” azpimarratu dute, eta Euskal Eskultura Berriaren bidez izandako eragina nabarmendu dute. Bigarrenik, Sra. Polaroiska Alaitz Arenzanak eta Maria Ibarretxek osatzen duten proiektuari dagokienez, “sormen garaikidearen alorrean egindako ekarpena” nabarmendu dute, eta lantzen dituzten esparruen aniztasuna azpimarratu. Azkenik, epaimahaikideek Azala guneak artistei eskaintzen dizkien aukerak nabarmendu dituzte: “Leku irekia da, bertan sortze-lanaren edozein fase bizkortzeko prest daude, elkarlanean; partekatu egiten dira artegile guztien sorrera edo ikerketa-prozesuak, eta etengabeko prestakuntzari ere heltzen zaio”.

Sari hauek sormenaren garapena bultzatzea dute helburu, Kultura Sailaren arabera, “arte sorkuntzarako pizgarriak erraztuz eta aitortza eskainiz arte sorkuntzari”. Horrez gain,  euskal arte garaikidearen hedapena errazteko xedea dute, arte plastiko eta ikusizkoen arloan gizartearen aitortza bideratuz. Guztira, 54.000 euro bideratuko dira ekimen honek saritzen dituen hiru modalitateetara, irabazle bakoitzak 18.000 euro jasoko baititu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Marie Leczinska Louis XV.aren erretratua, Bonnat Helleu Baionako museoan.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marie Leczinska Frantziako erreginaren erretratu ofiziala, Baionako Bonnat Helleu museoan ikusgai

Frantziako Maria erreginaren erretratua 1748koa da. Jatorrizko bertsioa Versalleseko Jauregian dago, eta mexikar eta euskaldun jatorriko familia batek laga dio Baionako museoari. Museo zaharberritua ireki eta lehen hamar asteetan, 50.000 bisitari baino gehiago jaso dizute Bonnat Helleun; % 30 baionarrak, beste heren bat euskal herritarrak, eta, gainerakoak, kanpokoak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X