Artea
2021/12/18 - 21:48
Euskalerriko 93 eskulturgileen lanak ikusgai eta eskura izango dira, urtarrilera arte
Euskal eskulturgintzaren isla den erakusketa zabaldu dute gaur Irunen. Historikotzat ere, jo den lanen bilduma. Ia ehun artisten obrak biltzen dituzte bertan. Lehengoak eta oraingoak. Euskalerriko eskulturgintzaren emaitza ikusi, ezagutu, gozatu eta eskuratzeko aukera ere eskaintzen digu.
2021/12/16 - 21:15
Autoen garrantzia artean, Jean Dubuffet, eta Serra eta Seurat, Guggenheimen 25. urteurrena ospatzeko
Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Patronatuak bilera egin du gaur Bilbon, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela. 30.208.828 euroko aurrekontua izango du museoak 25 urte beteko dituen urtean.
2021/11/27 - 16:39
Olivetti makina fabrikaren eta dendaren historiaz eta estetikaz Andoni Ponbo arkitektoa
Veneziako San Marcos Plazan dagoen dendarekin txundituta geratu zen Ponbo. Ikertzen hasi eta deskubritu du Camilo Olivetti italiarra aintzindari izan zela alor askotan: Emakumeei ama izateagatik 9 hilabeteko baja, langileentzako etxebizitzak eraiki zituen, liburutegia, parkeak...
2021/11/18 - 19:47
Hiriko atariak bisitatu ditugu, ondare ezezagun bezain historikoa
Etxeetako atari edo ezkaratz historikoak bertatik bertara ezagutu ditugu Euskal Herriko Arkitektura Elkargoko kideekin batera
2021/11/13 - 17:10
Nestor Basterretxearen "Egun on Baiona" eskultura inauguratu dute Lapurdiko hiriburuan
Mugimenduan ulertu eta ikusi behar den eskultura da, Baionaren historia eta nortasuna gorpuztu nahi dituena. Eskultore zenaren etxekoak, hunkituta eta pozik agertu dira.
2021/11/11 - 12:38
Irrintzi Ibarrola: "Inork ikusi gabeko altxor asko ditu aitak biltegian gordeta"
Agustin Ibarrolaren semeak kontatu digu aitarengandik batez ere printzipio etikoak ikasi dituela eta oso pozik daudela "Gernica" obra Arte Ederren Museoan dagoelako eta oso gustura Oma-ko baso berria egingo dutelako.
2021/11/09 - 17:48
Gonzalo Chillidaren lanari buruzko atzera begirako erakusketa zabaldu dute Parisen
Abstrakzio lirikoaren maisuetako bat izan zenaren lana Roma eta Tokiora joango da gero, eta 2023an Bilboko Arte Ederren Museoan egongo da ikusgai.
2021/10/30 - 17:59
MusEkintza, museoak eta arte eszenikoak uztartuta
Gaur, Gernika-Lumoko Euskal Herria museoa zinemako plato bilakatu eta bisitaria ikusle hutsa izatetik grabazioan parte hartzera pasatu da. Orain 84 urte gertatutako sarraskia gorpuztea egokitu zaie. MusEkintzaren baitan antolatutako ekimenetako bat da.
2021/10/28 - 16:39
"Roma Akademia" erakusketa aurkeztu du gaur Azkuna Zentroak
Espainiaren Erreomako Akademian parte hartu duten 45 artista egoiliarren lanak biltzen ditu. Tartean, hainbat euskal sortzaileenak daude.
2021/10/28 - 15:19
Javier Viar Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendari ohia zendu da
Viarrek 75 urte zituen, eta 2002 eta 2017. urteen artean zuzendu zuen Bilboko erakusketagunea.
2021/10/25 - 16:56
Idoia Monton donostiarraren erakusketa zabala antolatu du Bilboko Rekalde Aretoak
Margolanak, marrazkiak eta collageak biltzen ditu erakusketak. 1990etik gaur arte sortutako 90 obra. Lau eremutan antolatuta daude lanak.
2021/10/24 - 23:08
'Street art'-ak Baionako kaleak hartu ditu egunotan
Bosgarren urtez jarraian, zortzi artista gonbidatu dituzte, lau egunez hirian zehar mural erraldoiak margotzeko. Arte urbanoaren garrantzia azpimarratu nahi dute horrela, eta artea herritarrengana hurbildu.
2021/10/24 - 13:23
Ludotekak, euskararen aldeko egunak... Zertarako balio du Errigora-ri esker lortzen den diruak?
Ludotekak, euskararen aldeko egunak... Zertarako balio du Errigora-ri esker lortzen den diruak?
2021/10/21 - 18:40
Kale artea loratu da Baionan
Points de Vue kaleko artearen jaialdia antolatu du Spacejunk artegunean, bosgarrenez. Urruña, Hendaia eta Donapaleura ere iritsiko da aurten.
2021/10/21 - 16:52
"Emakumeak Abstrakziogile" erakusketak 110 sortzaileren 400 lan biltzen ditu Guggenheim Museoan
Erakusketak XX. mendea aztertzen du nagusiki baina XIX. mendean sartu-irten bat egiten du. Jorgiana Hügtonek 1860 aldera egindako lanekin abiatzen da ibilbidea.
2021/10/21 - 12:53
Asteburuan ez da Guggenheimen sarrera ordaindu beharko
Guggenheim Bilbao Museoa duela 24 urte ireki zutela ospatzeko, urriaren 23an eta 24an doakoa izango da sarrera. Nahitaezkoa izango da, baina, lehenago webgunean erreserba egitea.
2021/10/15 - 17:25
Ibilaldia Intxaurrondon, arte garaikidea gerturatzeko
BAI arte garaikidea herritarrei gerturatzeko ekimena larunbatean, urriak 16, bukatuko da Donostiako auzoan.
2021/10/13 - 15:40
Ibilbidea Gasteizen, Nestor Basterretxearen artean zehar
Eusko Legebiltzarrak, Vital Fundazioak eta Artium museoak doako bisita gidatuak eskainiko dituzte, Basterretxearen lanaren inguruan hiriak gaur egun eskaintzen dituen hiru erakusketak konektatuta.
2021/10/11 - 16:58
Bilboko Arte Ederren Museoko 'Alfabetoa' erakusketa amaitzear da
Bilboko Arte Ederren Museoko 'Alfabetoa' erakusketaren azken astea da hau, urriaren 17an amaituko da. Kirmen Uribe idazleak eta Museoak elkarlanean antolatu zuten erakusketa duela hiru urte; museoko lanak alfabeto baten arabera ordenatu zituzten, jolas literario-artistikoa proposatuz ikusleari.
2021/10/02 - 21:45
Jose Luis Zumeta zena gogoan, Usurbilen egin duten omenaldian
Senitartekoak eta adiskideak, tartean euskal kulturgintzako izen handiak bildu dira Usurbilgo Mikel Laboa plazan, Jose Luis Zumeta gogoratzeko. Omenaldia, hura hil zela urte t´erdira egin dute, pandemiaren ondorioz ezin izan baita lehenego tajuzko agurra eman. Margolariaren bizi-poza airean,une oro