Artea
2022/12/13 - 10:37
Miro, Picasso eta Kokoschka, Guggenheim Bilbao Museoaren 2023ko protagonisten artean
1.247.599 bisitari hartu ditu aurten Guggenheim Bilbao Museoak, aurreikusitakoa baino % 55 gehiago. Datorren urterako aurkeztu duen programazioari otsailean emango diote hasiera, Joan Miro kataluniarraren erakusketarekin: "Joan Miro. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945".
2022/12/04 - 18:45
Bilboko Guggenheim Museoa zabalik egongo da astelehen honetan
Abenduaren 5 honetan irekita egongo da, Konstituzio Zubiaren harira izan daitezkeen turista kopuru handia hartzeko helburuz. Abenduaren 3tik 11ra bitartean, museoa 10:00etatik 18:00ak arte egongo da irekita.
2022/12/01 - 13:22
Arte Ederren Bilboko Museoko hainbat pieza eta lan berriak, Tabakaleran ikusgai
Tabakalerak inoiz hartu duen erakusketa handiena izango da "That Time. Artearen aroak". Besteak beste, Goyaren, Legerren eta June Cresporen lanak egongo dira, eta ekainean zabalduko dute.
2022/11/27 - 18:14
Cirque du Soleil Iruñean izango da Eguberrietan, ''Crystal'' ikuskizunarekin
Nafarroa Arenan ikusgai izango da "Crystal" ikuskizuna, urtarrilaren 4tik 8ra bitartean. Ia 100 laguneko lantaldeak 15 ordu behar ditu hiri bakoitzean ikuskizuna muntatzeko. Entseguetan izan da EITB, Frankfurten (Alemania).
2022/11/23 - 13:36
Chillidak grabitatearen egindako borroka, "Zero grabitatea" Chillida Lekuko erakusketan
30 piezako erakusketa azaroaren 24tik aurrera egongo da bisitagai, eta "Chillidak, bere pentsamenduaren funtsezko oinarri gisa, zientziarekin, espazioarekin eta filosofiarekin zuen interesa" erakutsiko du.
2022/11/21 - 13:17
Esther Ferrerren pieza bat jarriko dute Tabakalera aurrean egongo den plazan
Artista donostiarraren "Zenbaki lehenen poema" seriearen obra bat jarriko dute, berak dohaintzan emana, AHTaren Donostiako geltoki berriaren gainean eraikiko duten espazioan.
2022/11/17 - 15:58
Nolakoa izango da Arte Ederren Bilboko Museo berria?
% 60 handiagoa izango da Museoa "Agravitas" Norman Fosterren eta Luis Maria Uriarteren proiektua gauzatutakoan. 2024rako egongo da bukatuta, aurreikuspenen arabera.
2022/11/12 - 17:05
Star Treken serie berria marrazteko bi urteko kontratua sinatu berri du Angel Unzueta ordiziarrak
Angel Unzueta komiki marrazkilariaren estudioa bisitatuko dugu. Zarauzko bere estudiotik atera dira Amerika kapitaina eta Iron Man elkarrekin agertzen diren 5 komikiak, eta orain ordiziarrak, superheroiak utzi eta zientzia-fikziora egin du salto.
2022/11/11 - 14:02
Garry Winogranden argazkiak San Telmo museoan, "Women are Beautiful" erakusketan
Argazkilari estatubatuarrak egin eta Lola Garridok bildumatutako 85 irudi paratuko dituzte Donostiako museoan.
2022/11/08 - 14:02
Saenz de Oiza, Oteiza eta Huarte erakusketa batean batera, Alzuzan
Oteiza Museoak "Oiza Oteiza Huarte" proiektua hartuko du 2023ko martxora arte, Francisco Javier Saenz de Oiza arkitektoak Jorge Oteizarekin eta Juan Huarterekin egindako proiektuak erakusteko.
2022/11/02 - 17:19
Juanjo Eguizabal "Ibiltaria"ren egilea zendu da
Obra ikoniko horrez gain, beste lan batzuk ere sortu zituen Eguizabalek, hala nola "Indaptados" Cicatriz taldearen diskoaren azala.
2022/10/27 - 17:13
Raisa Alava ilustratzaile arabarra da 2023ko Frantziako Tourreko kartelaren egilea
Egilearen premisetako bat izan da kartelak "kirola egitera, bizikleta hartzera" gonbidatzea eta Tourraren 110. ediziotik bueltzatzen ari den filosofia berdea sustatzea.
2022/10/27 - 16:47
Raisa Alava irudigilea, hunkituta bere lana Frantziako Tourraren aurkezpenean ikusita
Amurrioko (Araba) artistak egin du Euskal Herritik abiatuko den 2023ko Frantziako Tourraren kartelaren irudia.
2022/10/25 - 10:34
Guggenheim Museoa doan bisita daiteke, aldez aurretik sarrera erreserbatuta
Abenduaren 2ra arte egongo da Bilboko museoa musutruk ikusteko aukera. Horretarako, EAEko herritarrek txartelen erreserba egin beharko dute webgunean edo telefono bidez. 60.000 lagunek hartu dute hitzordua dagoeneko.
2022/10/18 - 18:07
Ezagutu Guggenheim barrutik, Xabier Usabiagaren eskutik
"Gaur Egun"eko aurkezleak Frank Gehryren eraikina aurkeztuko digu bertatik, museoaren 25. urteurrenean.
2022/10/18 - 12:45
450 lagun Guggenheimen 25 urteak ospatzeko afarian
Bilboko museoak mende laurdena bete du, eta urtebetetze egunaren bezperan, afaria egin dute Guggenheimen bertan.
2022/10/17 - 09:40
Frank Gehry Bilbon da
Arkitekto ezaguna eta Bilboko Guggenheim Museoaren sortzailea bart heldu da Bizkaiko hiriburura. Horren lehen irudiak grabatu ditugu.
2022/10/11 - 13:55
EAEko herritarrek urriaren 13tik aurrera erreserbatu ahalko dute Guggenheim doan bisitatzeko txanda
Gainera, urriaren 22 eta 23ko asteburuan Guggenheim Bilbao Museorako sarrera mundu guztiarentzat izango da doakoa. Txartel horiek ere aldez aurretik erreserbatu beharko dira, Museoaren webgunean, urriaren 18tik aurrera.
2022/10/04 - 18:34
Hamabi obra ditu galduta Nafarroako Unibertsitate Publikoak
Unibertsitateko errektoreak Parlamentuan esan du ez duela baliabide nahikorik ondarea zaintzeko, eta barkamena eskatu die artelanon egileei. 232 obrak osatzen dute bilduma orotara.
2022/10/01 - 15:08
(H)Amar soinu instalazioak bikote bizitzaren inguruko hamar hausnarketa jasotzen ditu
Lur Merinok eta Raúl Lomasek, (H)Amar soinu instalazioa jarri dute Gasteizko Zas aretoan. Lur Merinok idatzitako poema batetik abiatu da proiektua, eta aurrerantzean urrats gehiago egingo dituzte.