Artea
2022/07/11 - 13:32
Chema Madozen 32 argazki, Gasteizen
"Gauzen natura" erakusketa Amarika aretoan egongo da ikusgai irailaren 25era arte.
2022/07/07 - 17:06
"Euskal artisten programa, 2015–19" erakusketa aurkeztu du Guggenheimek
Basque Artist Program-Euskal artisten programaren bost edizioetan parte hartu duten hamar euskal artisten lanak jarri dituzte ikusgai Bilboko museoan.
2022/07/06 - 13:11
Gure Artea saria, Mari Puri Herrero, Nora Aurrekoetxea eta Consonni argitaletxearentzat
Herrerok ibilbidea aitortzeko saria jasoko du; Aurrekoetxeak, sorkuntza lanaren omenezkoa eta Conssonik, arte plastiko eta ikusizko arloan agenteek egindako lana aitortzekoa. Udazkenean emango dizkiete, Tabakaleran.
2022/07/02 - 19:50
''Volatineros'' ikuskizunak Bilboko Itsasadarra zeharkatu du, 10 metroko altueran
Bilboko publikoa aho bete hortz utzi dute Nostraxladamus Aragoiko konpainiaren funanbulistek eta akrobatek, atzo eskainitako estreinaldi mundialarekin.
2022/07/01 - 14:52
D'Museoak ez du zalantzarik "Oteiza Argentinan" erakusketako obren egiazkotasunaren eta egiletzaren inguruan
Donostiako Santa Marta Museoak "Oteiza Argentinan" erakusketako 16 obren benetakotasuna aldarrikatu du, eta "ausartegia" iritzi dio Oteiza Fundazioak berorien egiletza Jorge Oteizari ez dagokiola esan izanari.
2022/06/30 - 18:47
Polemika, Jorge Oteiza Fundazioak D' Museoan dauden obrak faltsuak direla esan eta gero
Donostiako Elizbarrutiaren museoak ez dio oraindik erantzun Jorge Oteiza Fundazioak egindako salaketari.
2022/06/30 - 15:59
Zuloaga Kultura Espazioak salatu du ez dagoela frogatuta "Arrateko itsua" Zuloagak margotu izana
Fundacion Zuloaga Madrilgo erakundeak ez du "egiaztatu" 2020an Eibarko San Andres parrokian aurkeztu zuen olio pintura, Zumaiako Z Kultura Zentroak ohar batean salatu duenez.
2022/06/29 - 22:39
Jorge Oteiza Fundazioak ohartarazi du Donostiako D'Museoan ikusgai dauden lanak ez direla Oteizarenak
Elizbarrutiko Museoak Oteiza Argentinan erakusketa dauka martxan, ustez eskultoreak Ameriketan erbestean egin zituen 16 lanekin. Oteizaren familiak salaketa jarri du, eta arratsaldean deklaratu du Polizia Nazionalaren aurrean, Edorta Kortadi erakusketaren komisarioak.
2022/06/23 - 14:58
Maider Lopez:'Nire lanetan pertsonak dira proiektua egiten dutenak; ezberdinak lirateke beste lagun batzuekin'
Maider Lopezek Guggenheim museoan du ikusgai 2005ean egin zuen 'Ataskoa' lana eta Bilboko Arte Ederren musoeorako 'Arnasa' instalakuntzaren berrinterpretazioa osatu du. Bere azken lanen errepasoa egin dugu "Faktoria"n.
2022/06/20 - 21:48
Deabru Beltzak taldeak ikuskizun bat eskainiko du Guggenheim Museoko zabaldegian ostiral honetan
Ikuskizuna Guggenheim Museoaren 25. urteurreneko ekitaldietako bat da, "Artea etorkizunerako inspirazio" lelopean.
2022/06/08 - 17:48
George Seuraten eta Richard Serraren marrazkiak, Guggenheimen
Irailaren 6ra arte egongo da ikusgai "Serra/Seurat. Irudiak" erakusketa Bilboko museoan.
2022/06/07 - 21:16
Miró, Kokoschka, June Crespo eta Picassoren eskultura, Guggenheimen 2023an
Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Patronatuak batzarra egin du gaur, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela. Urteko jardueraren balantzea egin, eta 2023ko erakusketak aletu dituzte.
2022/05/25 - 21:55
Guggenheim Museoak eta BOSek kontzertu berezi bat eskainiko dute beren urteurrenetarako
Kontzertua ekainaren 18an izango da museoaren atrioan, eta sarrera doakoa izango da.
2022/05/22 - 14:08
Katalina Erauso: dokumentatuta dagoen lehen pertsonaia transa, orain, Bilboko Azkuna Zentroko erakusketan
Cabello-Carceller kolekticoaren erakusketa hori literalegia iruditu zaio,H. Barcenillari, diskurtsoan larregi oinarritua. Ertz asko dituen pertsonaia baita Katalina Erauso. Halere, interesgarria da hari eskainitako erakusketa-performancea.
2022/05/20 - 14:09
Chillida Lekuk Joan Miroren lanak erakutsiko ditu
"Miró Zabalagan" erakusketak Zabalaga baserriko lehen solairua hartuko du nagusiki, eta maiatzaren 21etik azaroaren 1era egongo da ikusgai.
2022/05/16 - 15:10
"Hondalea" ekainaren 1ean irekiko dute berriro
Santa Klara uharteko instalazioa bisitatzeko txanda webgune bidez erreserba daiteke dagoeneko. Iaz, 16.000 bisita izan ziren.
2022/05/07 - 16:40
Frank Gehry: ''Guggenheim proiektua egiteko Euskal Herriko artea eta literatura ikasi nituen''
Bilboko Guggenheim Museoaren 25. urteurrenean, Los Angeleseko bere estudioko ateak ireki dizkigu Frank Gehry arkitekto goraipatuenetarikoak.
2022/04/28 - 20:43
''Picassotik Barcelóra'' erakusketa, uztailaren 3ra arte Durangoko Arte eta Historia Museoan
Uztailaren 3ra arte egongo da zabalik Arte eta Historia Museoan. Picasso, Dalí, Chillida edota Andy Warhol-en lanak erakusten ditu.
2022/04/26 - 17:07
20 urte bete ditu Artium museoak
Arte garaikidearen erakusleiho bihurtzea izan da bi hamarkadatan Artium museoaren helburua.
2022/04/25 - 12:59
Nestor Basterretxearen obrak eta Itziar Okarizen performance bat, Artiumen urtebetetzea ospatzeko
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa 2002ko apirilaren 26an ireki zuten. Apirilean eta maiatzean, museoko sarrera doakoa da publiko guztiarentzat.