Erakusketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Chema Madozen 32 argazki, Gasteizen

"Gauzen natura" erakusketa Amarika aretoan egongo da ikusgai irailaren 25era arte.
"Izenburuik gabe" © CHEMA MADOZ, VEGA 2022
"Izenburuik gabe" © CHEMA MADOZ, VEGA 2022

"Gauzen natura" Chema Madoz madrildar argazkilari garaikidearen erakusketa paratu dute Amarika aretoan, Gasteizen, eta irailaren 25era arte egongo da ikusgai argazkilari interesgarriaren lana bertan.

Erakusketak izenbururik gabeko 32 argazki ditu, 1982tik 2016ra bitartean egindakoak eta zuri-beltzean kopiatuak.

Chema Madoz Madrilen jaio zen 1958an. Bere lanak eguneroko bizitzako objektuetan ezkutatutako alderdiak erakusten dizkigu, eta "mundua hobeto ulertzeko leiho bat" eskaintzen digu, Oliva Maria Rubio komisarioak antolatutako erakusketaren arduradunen hitzetan.

Bere ibilbidean zehar, hainbat sari jaso ditu, besteak beste, 2000. urteko Argazkigintzako Espainiako Sari Nazionala, Photo España Saria (2000) eta abar. Bere lana mundu zabaleko hamaika museotan dago ikusgai.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Gorputz geometrikoak” erakusketak Nora Aurrekoetxea eta Larry Bell gonbidatu ditu, Chillida intepreta dezaten

Chillida Lekuko erakusketa berria Estela Solana komisarioak gidatu du, eta ibilbide bat proposatzen du Eduardo Chillidaren obraren aroetan zehar, lehen lan figuratiboetan hasi eta hiru dimentsioko espazioak sortzen dituzten arkitektura kutsuko azken lanetaraino. Chillidaren obrak Nora Aurrekoetxearen eta Larry Bellen pieza banarekin lagunduta ageri dira. Ekainaren 25etik urriaren 26ra egongo da bisitagai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X