Artea
2022/11/02 - 17:19
Juanjo Eguizabal "Ibiltaria"ren egilea zendu da
Obra ikoniko horrez gain, beste lan batzuk ere sortu zituen Eguizabalek, hala nola "Indaptados" Cicatriz taldearen diskoaren azala.
2022/10/27 - 17:13
Raisa Alava ilustratzaile arabarra da 2023ko Frantziako Tourreko kartelaren egilea
Egilearen premisetako bat izan da kartelak "kirola egitera, bizikleta hartzera" gonbidatzea eta Tourraren 110. ediziotik bueltzatzen ari den filosofia berdea sustatzea.
2022/10/27 - 16:47
Raisa Alava irudigilea, hunkituta bere lana Frantziako Tourraren aurkezpenean ikusita
Amurrioko (Araba) artistak egin du Euskal Herritik abiatuko den 2023ko Frantziako Tourraren kartelaren irudia.
2022/10/25 - 10:34
Guggenheim Museoa doan bisita daiteke, aldez aurretik sarrera erreserbatuta
Abenduaren 2ra arte egongo da Bilboko museoa musutruk ikusteko aukera. Horretarako, EAEko herritarrek txartelen erreserba egin beharko dute webgunean edo telefono bidez. 60.000 lagunek hartu dute hitzordua dagoeneko.
2022/10/18 - 18:07
Ezagutu Guggenheim barrutik, Xabier Usabiagaren eskutik
"Gaur Egun"eko aurkezleak Frank Gehryren eraikina aurkeztuko digu bertatik, museoaren 25. urteurrenean.
2022/10/18 - 12:45
450 lagun Guggenheimen 25 urteak ospatzeko afarian
Bilboko museoak mende laurdena bete du, eta urtebetetze egunaren bezperan, afaria egin dute Guggenheimen bertan.
2022/10/17 - 09:40
Frank Gehry Bilbon da
Arkitekto ezaguna eta Bilboko Guggenheim Museoaren sortzailea bart heldu da Bizkaiko hiriburura. Horren lehen irudiak grabatu ditugu.
2022/10/11 - 13:55
EAEko herritarrek urriaren 13tik aurrera erreserbatu ahalko dute Guggenheim doan bisitatzeko txanda
Gainera, urriaren 22 eta 23ko asteburuan Guggenheim Bilbao Museorako sarrera mundu guztiarentzat izango da doakoa. Txartel horiek ere aldez aurretik erreserbatu beharko dira, Museoaren webgunean, urriaren 18tik aurrera.
2022/10/04 - 18:34
Hamabi obra ditu galduta Nafarroako Unibertsitate Publikoak
Unibertsitateko errektoreak Parlamentuan esan du ez duela baliabide nahikorik ondarea zaintzeko, eta barkamena eskatu die artelanon egileei. 232 obrak osatzen dute bilduma orotara.
2022/10/01 - 15:08
(H)Amar soinu instalazioak bikote bizitzaren inguruko hamar hausnarketa jasotzen ditu
Lur Merinok eta Raúl Lomasek, (H)Amar soinu instalazioa jarri dute Gasteizko Zas aretoan. Lur Merinok idatzitako poema batetik abiatu da proiektua, eta aurrerantzean urrats gehiago egingo dituzte.
2022/09/28 - 18:43
Arte Ederren Bilboko Museoak Rubensen hainbat zirriborro erakutsiko ditu
Bonnat-Helleu museoak lagatako zazpi lanak urtarrilaren 22ra arte egongo da ikusgai.
2022/09/28 - 14:37
Kursaaleko fatxadak arte digitaleko lan bat erakutsiko du asteburuan
Alba G. Corral artistaren "Entremaliat" obra proiektatuko dute Donostiako eraikinean.
2022/09/15 - 18:20
EAEko herritarrek Guggenheim doan bisitatzeko aukera izango dute urriaren 25etik abenduaren 2ra
Sarrerak erreserbatzeko epea urrian zabalduko da. Urteko azken hiruhilekoan zehar 25. urteurrena ospatzen jarraitzeko egitaraua aurkeztu du Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari nagusiak.
2022/09/03 - 21:34
Hainbat artista bizkaitarrek egindako talde-erakusketa Tokiora iritsi da
Irailaren 14ra bitartean ikusgai izango da Tokion 2020ko eta 2021eko Ertibil Bizkaia kultur-beken irabazleek egindako Kokoni Ertibil Akihabara izeneko erakusketa.
2022/09/03 - 16:36
Nafarroako aurtengo Komiki Azokak manga du ardatz
Atzo hasi eta hilabetez izango da Nafarroako Komikiaren Azoka. 30 ekitaldi baino gehiago antolatu dira: erakusketak, tailerrak eta topaketak artistekin, besteak beste.
2022/08/22 - 12:00
Guggenheim Museoak bere ordutegia luzatu du
Norman Fosterren erakusketaren bisitari kopuru handiaren ondorioz, museoak bere ordutegia luzatu du. Astelehen honetatik irailaren 18ra arte Guggenheimek egunero bere ateak ordu bat lehenago (09:00etan) irekiko ditu, eta ordu bat beranduago itxiko ditu ostiral eta larunbatetan (21:00etan).
2022/08/20 - 22:47
Artoteka plataformaren bitartez artelanak alokatu daitezke hiru hilabetez
Artelanak hiru hilabetez maileguan hartzeko aukera ematen du Artoteka proiektuak, 50 euroren truke. Lanak Bizkaiko artistenak dira, eta eurak ezagutzeko aukera ere badago, obra etxera eramaten dizutenean.
2022/08/19 - 18:42
Antzerkia Aste Nagusiaren atariko, eskaintza zabal eta anitzarekin
Musikalak, kabareta, satira, komedia eta drama nagusi izango dira datozen egun eta asteetan Bizkaiko hiriburuko agertokietan.
2022/08/19 - 16:53
20 urte Eduardo Chillida gabe
Gaur betetzen dira 20 urte Eduardo Chillida, mundu osoan miresten den eskultorea eta dudarik gabe euskal artistarik handienetakoa hil zela. Chillida hil baino bi urte lehenago, 2000. urtean, ireki zen Chillida Leku, artistaren ondare eta izpirituaren gordelekua.
2022/08/19 - 16:09
1924. urtean jaioa, Eduardo Chillida XX. mendeko artistarik nabarmenetako bat bilakatu zen
1924. urtean Donostian jaioa, arkitektura kasketak hasi zituen, baina berehala nabarmendu zen eskultore gisa Parisen. Gerora Euskal Herrira itzuli, eta XX. mendeko artistarik nabarmenetako bat bilakatu zen.