Bigarren fasea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Omako basoa zaharberritzeko lanei berriz ekin, eta urrian irekiko dute

2022ko udan, lanen lehen fasean, 454 pinu margotu eta gero, 400 gehiago margotuko dituzte orain. Apirilaren 1etik aurrera, bi bisita gidatu izango dira egunero, irailera arte.
Omako Basoa berritzeko lanak. Argazkia: Bizkaiko Aldundia.
Omako Basoa berritzeko lanak. Argazkia: Bizkaiko Aldundia.

2022ko udan, Agustin Ibarrolak margotutako Omako basoa berritzeko lanen lehen fasean, Kortezubiko baso margotuan 14 multzo artistiko osatzen dituzten 454 pinu margotu eta gero, martxotik aurrera 19 multzo gehiago margotuko dituzte, Bizkaiko Aldundiak gaur jakinarazi duenez, inguru artistikoa urrian guztiz eraberrituta zabaltzeko; 33 multzo artistiko eta 800 pinu baino gehiago izango ditu orduan, kilometro batetik gorako ibilbide artistikoan.  

Iaz bezala, basoa birmargotzeko prozesua bertatik bertara ikusi ahalko dute herritarrek apirilaren 1etik aurrera, hitzordua aldez aurretik hartuta soilik (94 465 16 57 telefono zenbakia).

Bisita gidatuok goizez izango dira, astelehenetik igandera, 10:30ean gaztelaniaz eta 12:30ean euskaraz, eta urrian irekiko dute multzo artistikoa erabat. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Gaizkia. Auschwitz 1945 - Gaza 2025" erakusketa, EHUren Arabako campusean

Gaizkia. Auschwitz 1945 - Gaza 2025 Artur Heras artista valentziarraren erakusketa inauguratu dute Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Arabako campuseko Unibertsitate Pabiloian asteazken honetan. Anacleto Ferrer komisario duen erakusketak genozidioak salatzen ditu, "begirada artistiko konprometitu eta ausart batetik". Gasteizen apirilaren 30era arte egon ondoren, erakusketa Bilboko Esperientziako Geletan izango da ikusgai, maiatzaren 6tik 22ra, eta Donostiako Karlos Santamaria liburutegiko Txillardegi aretoan, maiatzaren 27tik ekainaren 30era.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X