Irailaren 3ra arte
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kokoschka "errebeldearen" atzera begirako erakusketa, Guggenheim museoan

Martxoaren 17tik irailaren 3ra arte egongo da Bilboko museoan "Oskar Kokoschka: Vienako errebeldea" austriar artistari eskainitako erakusketa.
'Alice in Wonderland', Oskar Kokoschka © Fondation Oskar Kokoschka, 2023, VEGAP, Bilbo
'Alice in Wonderland', Oskar Kokoschka © Fondation Oskar Kokoschka, 2023, VEGAP, Bilbo

Bilboko Guggenheim museoak "Oskar Kokoschka: Vienako errebeldea" austriar artistari buruzko atzera begirako erakusketa aurkeztu du, Parisko Musée d'Art Modernerekin batera. Irailaren 3ra arte egongo da ikusgai Bilboko museoan.

120 pintura paratu dituzte Bilboko espazioaren 2. solairuan, Oskar Kokoschka (1886–1980) austriar artistaren ibilbide oso-osoaren ikusgarri. "Time, Gentlemen Please" pintatu zuen azken koadroa ere dago bertan.

'Time, Gentlemen Please, 1971-1972' © Fondation Oskar Kokoschka, 2023, VEGAP, Bilbo 'Time, Gentlemen Please, 1971-1972' © Fondation Oskar Kokoschka, 2023, VEGAP, Bilbo

Kokoschkaren aurrenetako obrak Lehen Mundu Gerraren aurreko urteetan Europak bizi zuen giro sutsuak inspiratu zituen, eta, museotik azaldu dutenez, "zeharo erradikalak dira erakusten dituzten diseinu, lerro eta esperimentazio kromatikoengatik". Artistaren marrazkiek erronka jo zieten konbentzionalismo artistikoei eta planteamendu burges tradizionalei.

Gerra Handian parte hartu ondoren (larri zauritu zuten frontean, 1915ean) eta Desdren hirian egonaldi luze bat egin ondoren (aldi hartako bere pinturak pintzelkada bizkorrengatik eta koloreen bizitasunagatik nabarmentzen dira, eta ordukoak dira bere obra nagusietako batzuk), Kokoschka bidaiatzen hasi zen Europan, Afrikako iparraldean eta Ekialde Hurbilean barrena, eta hala zabaldu zituen erretratuetan erabiltzen zituen teknikak eta adierazpideak paisaien pinturara. Garai horretan hasi zen orobat berak "animalien erretratu" definitu zituenak egiten. 

1930eko hamarkadan, Pragan ezarrita lehenik eta Londresera erbesteratuta gero, Kokoschkak erresistentziaren tresna bihurtu zuen bere artea, goraldian zegoen nazismoarekin borrokan ari zen askatasun moral, sozial eta artistikoaren defentsa hertsia eginez.

Haren pinturak alegoriko bilakatu ziren, eta haietariko lehenengoetako bat "Lagundu euskal haurrei!" izan zen, Espainiako Gerra Zibilaren aurkakoa.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Kokoschka Suitzara joan zen, eta han "heldutasun handiko obrak eta mugimendu piktoriko berriengan eragin handia izan zutenak ekoizten jarraitu zuen, 1980an hil zen arte".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertibil erakusketaren 44. edizioak 18 artista berriren lanak bildu ditu

Rekalde aretoan zabaldu dute Bizkaiko artista berriei laguntzeko erakusketa ibiltaria. Urriaren 18ra arte egongo da Bilbon, eta handik Barakaldora (urriak 21-azaroak 5), Basaurira (azaroak 6-29) eta Igorrera (azaroak 30-abenduak 30) egingo du. Lehen, bigarren eta hirugarren sariak Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok, Natalia Suarez Ortiz de Zaratek eta Jone Elorriaga Sotok irabazi dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X