Artea
2024/10/26 - 18:26
Harrera bikaina izan du ''Miñan'' liburuan oinarritutako antzezlanaren estreinaldiak
Amets Arzallusek eta Ibrahima Baldek idatzitako lana Ibrahimaren beraren bizitzaren kronika da. Paperaren bitartez lehenengo, eta oholtza gainetik orain, mundura zabaldu nahi dute migratzaileen dramaren inguruko kontzientzia.
2024/10/25 - 15:36
''Chillida. Erabilera aplikatuak'' erakusketa zabaldu du Artiumek
Eduardo Chillidak ilustratzaile eta bi dimentsioko ikonoen eratzaile gisa izandako ibilbidea islatzen duten 70 objektu baino gehiago biltzen ditu. Peio Aguirre da komisarioa, eta otsailaren 2ra arte bisitatu ahalko da Gasteizko museoan.
2024/10/24 - 16:22
Gabriel Chaileren eskultura monumentalak, Tabakaleran
So eginez aldatu ginen argentinar artistaren obrari buruzko atzera begirako erakusketa paratu dute Donostiako zentroan.
2024/10/22 - 16:00
''Juan Luis Goenaga. Alkiza, 1971-1976'' erakusketa inauguratu du Arte Ederren Bilboko Museoak
Mikel Lertxundi historialariaren komisariotzapean, Juan Luis Goenaga (Donostia, 1950-Madril, 2024) margolariaren hastapenetako obrari erreparatzen dio bildumak. Barbara Goenagak, artista zenaren alabak, erakusketaren gaineko zertzelada batzuk eman dizkigu.
2024/10/21 - 19:50
Isabel Mellén Artearen historialariak eliza erromanikoetako sexu-irudikapenei buruz dugun ideia deseraiki du
'El sexo en el románico' liburuan azaltzen duenez, nobleziarennagusitasuna eta boterea erakusten dute irudiek.
2024/10/17 - 14:19
Hilma af Klinten margolan koloretsu eta ausartak, Guggenheimen
"Bistatik ezkutuan ziren indar eta egiturak" marraztu zituen suediar artistak (Stockholm, 1862–1944), konbentzioak baztertu eta bere garaiko korronte zientifiko-espiritualei erne. Abstrakzioaren aitzindaritzat jotzen da Af Klint.
2024/10/12 - 18:37
Koldobika Jauregi artistaren omenezko performance ''sekretu'' bat egin dute Alkizan
Ekainean zendu zen Koldobika Jauregi artistaren omenezko performance "sekretu" bat egin dute gaur, urriak 12, Alkizan. Artistaren inguruko pintura eta eskulturak ikusi ahal izango dira urriaren 18ra arte bertan, Fagus Alkiza kulturgunean.
2024/10/04 - 16:19
''Nestor Basterretxea eta San Telmo Museoa. Bilduma baten loturak'' erakusketa, zabalik Donostian
Miren Vadillok komisariatu du erakusketa, eta urriaren 4tik 2025eko urtarrilaren 26ra arte egongo da ikusgai.
2024/10/02 - 16:02
Ignacio Zuloaga margolariaren ''Erik Satieren erretratua'' erosi du, enkantean, Arte Ederren Bilboko Museoak
Zuloagaren hastapenetako irudia musikari ospetsuaren erretratua da. Hogeita hiru urte zituela egin zuen, Parisen ikasten ari zenean. Artelana enkantean erosi du Museoak, 54.600 euro ordainduta. Begoña Maria Azkuek utzitako ondarearekin erosi ahal izan da.
2024/09/07 - 16:11
Koldobika Jauregi ekainean hildako eskultore minimalista omendu dute Berastegin
"Azken Muga" izeneko jaialdian egin diote gorazarre 30 bat artistak Urtoko Zubieta parkean. Eskulturan nabarmendu bazen ere, artearen alor askotan aritu zen Jauregi alkizarra: margogintzan, performanceak egiten, ekoizpenen diseinuetan, bideo-sormenean...
2024/08/13 - 18:35
Juan Luis Goenaga margolari donostiarra zendu da 74 urte zituela
Goegana, Barbara Goenaga aktorearen aita, euskal espresionismoaren adierazlerik handienetako bat izan zen. Borja Semper artistaren suhia eta PPko buruzagiak X sare sozialean nabarmendu duenez, "gizon zintzoa eta askea izan zen, benetako artistek bakarrik dakiten bezala".
2024/07/25 - 16:17
Svieta Kaschena margolaria, arte terapeuta eta Pasaiako udaltzainak Ondarretako bere etxean hartu gaitu
Margotzeak minak arintzen lagundu diola kontatu digu. Hil zaizun etxeko norbait pintatzeak, zulo hori betetzen duela dio eta aurrera egiten laguntzen duela. Ukraina Euskadi Elkartearen bidez errefuxiatuentzat pintura tailerrak ematen hasiko da berriz ere udazkenean.
2024/07/16 - 16:45
Ertibil erakusketak Bizkaiko bost herritara eramango du 18 artista gazteren lana
Getxo, Basauri, Igorre, Derio eta Zornotzara iritsiko da Bizkaiko artista berrien erakusketa ibiltaria. Guztira, 18 artistaren lanak izango dira ikusgai.
2024/07/14 - 17:18
Bill Viola bideoartista estatubatuarra hil da, 73 urte zituela
Bideoartean aitzindaria eta XX. mendeko sortzaile garrantzitsuenetakoa zen Viola. New Yorkeko artistaren atzerabegirako bat hartu zuen Bilboko Guggenheim Museoak 2017an. Gizakiaren jaiotza eta heriotza bereziki landu zituen bere lanetan.
2024/07/11 - 16:38
Bergé Bildumaren dohaintza jaso du Arte Ederren Bilboko Museoak
Azken hiru hamarkadetan ekoitzitako Europako, Ipar Amerikako eta Latinoamerikako artearen obrak jaso ditu museoak.
2024/07/03 - 17:08
Manu Muniategiandikoetxea artistaren esku-hartze konstruktibo-piktorikoa aurkeztu du Azkuna Zentroak
"Schola Navicolare di Traiano" Erromako Espainiako Akademian izandako egonaldian garatu du artistak.
2024/06/27 - 16:55
Yoshitomo Nararen ''karikatura moldeko irudi ausartak'', Guggenheimen
Japoniar sortzailearen lau hamarkadako ibilbidea jasotzen duen erakusketa ireki du Bilboko museoak.
2024/06/26 - 16:25
Nestor Basterretxearen ''Euskal Serie Kosmogonikoa'', Gasteizen
Montehermoso Kulturnean egongo da ikusgai, irailera arte, duela 100 urte jaio zen artistaren lana, Arte Ederren Bilboko Museoak lagata.
2024/06/25 - 22:50
Baionako Euskal Museoak 100 urte bete ditu, eta mendeurreneko erakusketa berezia antolatu dute
1924an ireki zituen ateak Errobi ibaiaren ertzean, eta ehun urtez, euskal kulturaren sarbide eta leiho ireki izan da Lapurdiko hiriburuan.
2024/06/25 - 14:41
Eduardo Chillidaren eta Godofredo Ortega Muñozen lanak aurrez aurre, Arte Ederren Bilboko Museoan
BBKateak ekimenaren baitan, Godofredo Ortega Muñoz (San Vicente de Alcántara, Badajoz, 1899-Madril, 1982) eta Eduardo Chillida (Donostia, 1924-2002) artisten 21 lan aukeratu ditu Javier González de Durana historialariak.