Bertsolaritza
2021/05/07 - 18:53
I. Señora Sariketaren finala, larunbatean, eitb.eus-en
Haizea Arana, Miren Artetxe, Saioa Alkaiza eta Paula Amilburu bertsolariak sailkatu dira finalerako. 17:00etatik aurrera streaming bidez jarraitu daiteke, eitb.eus-en.
2021/05/07 - 18:10
Beñat Mateosek, Ane Zubiari: "Ibarra inguruan, zemuz zabiltzate?"
Beñat Mateosek, Oibar Olanok bidalitako puntuari erantzun dio eta bederatzikoaren etenik gabeko sokari jarraipena emateko Ane Zubiari bidali dio puntua.
2021/04/27 - 13:17
Hazparneko Bertso Eguna datorren urtera atzeratu dute
Lehenik ezarritako data maiatzera mugitu ondoren, datorren urtean egitea erabaki du Bertsozale Elkarteak, osasun egoerak ez duelako emanaldia egitea ahalbidetzen.
2021/04/20 - 17:21
Bertsolaritzaren garapenari begiratuko diote Donostian, Bilintx gogoan
Donostiar bertsolaria oroituko dute, Bilintxen Menda bertso hamabostaldian, haren jaiotzaren 190. Urteurrenean.
2021/04/17 - 16:00
Itzulera bat baino gehiago
"Hitza Jolas" saioaren itzulera izango den honetan, itzulera bat baino gehiago aipatu ditugu: Hainbat urtez plazak utzita izan badira ere, Xabier Silveirarena edota Erika Lagomarena oholtzara itzuli dira. Bederatzikoari berriz, etendako lekutik heldu diogu eta "Bertsopedia" atalean itzulera hizpide duen 1982ko bertsoaldi bat berreskuratu dugu, Xabier Amuriza eta Jose Luis Gorrotxategik Durangon osatutako bertsoaldia hain zuzen. Hitza Jolas Euskadi Irratiko uhinetan da berriz, Eneritz Gorrotxategik gidatuta. Larunbatero, 14:00etatik aurrera duzu bertso-hitzordua.
2021/04/16 - 17:28
Larunbatean hasiko da Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa, Izarran
Igandean, Araian izango da bigarren final laurdena, eta finala maiatzaren 22an izango da Legutioko kiroldegian.
2021/04/16 - 17:23
Xabier Amuriza eta Jose Luis Gorrotxategi 1982ko abenduan Durangon, itsasontzian
Itzulera aitzakiatzat hartuta berreskuratu dugu bertsoaldi hau: Xabier Amuriza eta Jose Luis Gorrotxategi 1982ko abenduan, Durangon. Itsasontzian jarri zituzten: bata joanekoan, bestea itzuleran.
2021/04/16 - 15:11
Jon Mendiluzek Erik Arantzabali puntua: "birus ta maskarila, jada nazkatuta!"
Jon Mendiluzek uztailean jarritako puntuari erantzun dio Erik Arantzabalek, gaiak ordea ez du gaurkotasunik galdu. Asier Arteagari luzatu dio bere puntua: "zemuz damakizu zuk aurtengo kurtsoa?"
2021/03/26 - 11:52
Urteko bigarren Bertso Eguna, larunbatean Getarian
Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi arituko dira bertsotan, Cristobal Balenciaga museoan. Online ikusteko sarrerak eros daitezke.
2021/02/12 - 14:31
Urteko lehen Bertso Eguna, larunbatean Iruñean
18:00etan hasita, Julio Soto, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Xabier Silveira arituko dira, Gayarren. Bertatik bertara eta streamingez jarraitu ahalko da saioa.
2021/02/05 - 11:30
Jorge Oteiza izango da 41. Bertso Egunaren ardatz nagusia
Artistaren ideiak oholtza gainera ekarriko dituzte Igor Elortza, Uxue Alberdi, Xabier Silveira, Jon Maia, Jokin Sorozabal, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio bertsolariek, Andoni Egañak gidatuta.
2021/01/20 - 11:25
Hazparneko Bertso Eguna maiatzera 22ra atzeratu dute
Maiatzaren 22ra atzeratu dute urtarrilaren 30ean egin behar zuten saioa. Iruñeko eta Getariako Bertso Egunen hitzorduari eutsi egin diote oraingoz.
2021/01/15 - 18:22
Ataria Bertso Jaialdia, zuzenean eitb.eus-en
Larunbatean, urtarrilak 16, 18:00etatik aurrera, webgunean zuzenean ikusi ahalko da Tolosako bertso saioa.
2020/12/22 - 11:57
Hiru Bertso Egun antolatu ditu Bertsozale Elkarteak urteari ekiteko
Urtarrileko ohiko hitzorduaz gain, beste bi saio antolatu dituzte, “plaza biziberritzeko apustuaren” barruan. 2019arekin alderatuta, % 60 jaitsi da saioen kopurua 2020an.
2020/12/15 - 21:59
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia atzeratu dute
2021erako zegoen jarrita hitzordua, baina zenbait lurraldetako txapelketekin gertatu den bezala, antolatzaileek datarik zehaztu gabe atzeratzea erabaki dute.
2020/12/15 - 15:45
Bertsolari Txapelketa Nagusia atzeratu dute
2021erako zegoen jarrita hitzordua, baina zenbait lurraldetako txapelketekin gertatu den bezala, antolatzaileek datarik zehaztu gabe atzeratzea erabaki dute.
2020/11/23 - 16:34
Abel Barriolak eta Jone Uriak 'Belarriprest' izatea erabaki dute Euskaraldian
Biek ala biek oso argi dute testuinguruak guztiz baldintza dezakeela inplikazio mailarekin zerikusia duen ariketa hau.
2020/10/22 - 18:55
Bertan behera utzi dute aurtengo Xalbadorren Eguna
Urteroko hitzordua urriaren 24 eta 25erako aurreikusita zegoen, baina bertan behera utzi dute, covid-19aren ondorioz.
2020/10/05 - 15:21
Nafarroako Bertsolari Txapelketa atzeratu dute
2021eko urtarril eta martxo artean ospatu behar zen Txapelketaren 45. edizioa, baina data horietan ez egitea erabaki dute bertsolarien aukera berdintasuna zaintzearren.
2020/09/20 - 17:01
Abian da 2020ko Xilaba Txapelketa
Inoiz izan duen parte hartze handienarekin abiatu da Xilaba, 28 bertsolari arituko baitira bertan. Azaroaren 21era bitartean herriz herri arituko dira larunbatero, Ipar Euskal Herrian barrena.