Bertsolaritza
2021/09/18 - 22:22
Xilaba bertsolari txapelketa, abian
Xilaba, Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko bertsolari txapelketa gaur hasi, Makean (Lapurdi). Covid-19aren pandemia hobera egiten ari den honetan, gustura hartu dute bertsozaleek txapelketa.
2021/09/18 - 19:20
Abian da Xilaba, Ipar Euskal Herriko bertsolari txapelketa
Aurtengoa seigarren edizioa izango da, eta Makean eman zaio hasiera lehenengo kanporaketari.
2021/09/04 - 17:42
Uda kutsuko azken saioa, Donostian, Igeldon, Mendaron... ibili gara
Uda kutsuko azken saio honetan udako plazetako bertsoaldiak berreskuratu ditugu. Jolasak ere bai.... Kostaldean zein barrualdean ibili gara eta gure bederatzikoari ere heldu diogu. Entzun!
2021/08/14 - 16:00
Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa berritzailea
Covid-19aren ondorioz, txapelketak ohiko formatuan egiteko zailtasuna zegoela ikusita, Araban, birmoldatzea erabaki eta Binakako Bertsolari Txapelketa egin dute. Apirilaren 17an 9 bikotek ekindako bideak, maiatzaren 22an, Legution izan zuen amaiera. Manex Agirre eta Martin Abarrategi izan ziren txapeldunak. Gaur, txapelketako saio ezberdinetan izandako bertsoaldiak berreskuratu nahi izan ditugu.
2021/07/27 - 13:46
Mintzola Ahozko Lantegiaren ibilbidea amaitutzat ematea erabaki dute
Egoitza Villabonan zuen erakundearen hamahiru urteko lanaren lekukoa Euskaltzaindiak har dezala proposatu dute patronatuko kideek.
2021/07/17 - 19:02
"Zer moduz oporretan, Erratzuko herrian?" Jakin minez luzatu dio puntua osabak ilobari. Zer erantzun ote du?
Andoni Biainek, Maier eta Jon Igartuari bidali zien bederatzikoa osatzeko gonbita eta hauek onartu egin dute. Bederatzikoaren bidez oporretako kontuak kontatu eta kasu honetan kantatu dizkigute.
2021/07/10 - 18:48
"Mirentxinen beharrik, ba al da gaur egun?" puntuari erantzuna eman dio Andoni Biainek
Kostatik barrualdera eginez, Gorka Silvanek jarritako puntuari erantzunez bederatzikoa osatu du Andoni Biainek. Hitza Jolasen soka luzeak Gipuzkoako Goierrin jarraituko duela dirudi. Bere puntua Jon eta Maier Igartuari luzatu die.
2021/07/03 - 18:00
"Ametsolan ba ote da, gutzat tomaterik?" puntuari erantzun dio Gorka Silvanek
Imanol Esoainek jarri zion Hitza Jolas saioko bederatzikoaren puntua Zarauzko Ametsolako Gorka Silvani eta honek, oso ukitu pertsona eman dio bertsoari. Kostatik barrualdera bidali du orain puntua.
2021/07/03 - 14:27
Sebastian Lizaso eta Manolo Arozena 1994an, txirrindu gainean aldapan gora
Bertsopediaren atal berri honetan "txirrindularitza" izan dugu ardatz. 1994an, Iruritan (Nafarroan) izandako saio bateko bertsoaldia berreskuratu nahi izan dugu.
2021/06/26 - 17:29
Imanol Esoainek osatu du bederatzikoa: "Zarautzen baserritar, Orion pijua!"
Alaia Esnaolak jarritako puntuari erantzunez osatu du Bederatzikoa Imanol Esoainek. Sokak Urola-kostan jarraituko du izan ere Zarauzko Gorka Silvani luzatu dio gonbita.
2021/06/26 - 16:59
Xabier Amuriza Inkisidorea, Maialen Lujanbio eta Jon Sarasua "herejeak"
San Juan gaua pasa berritan, 1996ko urtarrilaren 13an, Gasteizen izandako jaialdi bateko bertsoaldi baten laburpena berreskuratu dugu. Ba al dakizue nork izan zuen azken hitza?
2021/06/19 - 17:36
Alaia Esnaolak erantzun dio Julen Goñiri: "Sagardo tenporada, aurten berezia?"
Hitza Jolas saioko bederatzikoa erantzuteko ardura izan du Alaia Esnaolak. Honek berriz Imanol Esnaolari luzatu dio bederatzikoa osatzeko proposamena.
2021/06/11 - 17:41
Julen Goñik osatu du bederatzikoa: "zer moduz moldatzen da, elbi bat Tolosan?"
Gaizka Jauregik jarritako puntuari erantzunez bederatzikoa osatu du Julen Goñik. Kuadrilako bati bidali nahi bazion ere, Alaia Esnaolari bidali dio azkenean bere puntua:
2021/06/06 - 18:00
Gaizka Jauregik erantzun dio Ainhoa Ontsalori: "Bedaiora irratirik iristen ote da?"
Hitza Jolas saioko bederatzikoaren sokari jarraipena emateko ardura izan du Gaizka Jauregik. Ainhoa Ontsalok jarritako puntuari erantzun dio eta segida emateko aukera, Julen Goñiri luzatu dio.
2021/06/06 - 17:44
Bederatzikoan Ainhoa Ontsalok erantzun dio Maddi Aiestaranen puntuari
"Udaran festarik ez, baino saioak bai!" puntua jarri zion Maddi Aiestaranek Ainhoa Ontsalori. Bederatzikoa osatu eta Ontsalok orain Gaizka Jauregiri bidali dio puntua.
2021/06/01 - 14:43
Udazkenean egingo dituzte Bizkaiko eta Nafarroako txapelketak eta Xilaba
Xilabaren finala azaroaren 13an izango da, Nafarroako txapelketako azaroaren 27an eta Bizkaikoa abenduaren 18an.
2021/05/29 - 15:00
Legutiokoa eta Aguraingoa; final kutsuko saioa
Arabatik irten gabe, final kutsuko saioa izango dugu: Legution jokatutako Arabako Binakako Txapelketako Finaleko bertsoaldiak batetik eta bestea bai Agurainen jokatutako Arabako Bertsolari Gaztetxoen Eskolartekoaren finaleko bertsoaldiak. Bertsopedian nola ez, Araba izango dugu ardatz eta Ainhoa Ontsaloren 9koa ere entzungo dugu!
2021/05/29 - 12:00
"Bertsoak Museoan", Amets Arzallusekin eta Jon Maiarekin, gaur, eitb.eus-en
17:30ean hasiko da bertso saioa, Euskal Itsas Museoan, eta zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en.
2021/05/27 - 11:02
Maddi Aiestaranek Ainhoa Ontsalori: "Udaran festarik ez, baino saioak bai!"
Ane Zubiak jarritako puntuari erantzun dio Maddi Aiestaranek. Honek berriz, Ainhoa Ontsalori bidali dio bere puntua.
2021/05/23 - 15:09
Agirre eta Abarrategi, Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako irabazleak
Legutioko kiroldegian jokatutako finalean, 828 puntu eskuratuta jantzi zituzten txapelak, formatu berritzailean osatu den txapelketan.