Xilaba 2021
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Xilabako seikote finalista, larunbaterako prest

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Txapelketaren seigarren edizioaren finala larunbatean jokatuko du, Donibane Lohizunen. 17:00etatik aurrera jarraitu ahalko da, eitb.eus-en.
Amets Arzallus, Miren Artetxe, Odei Barroso, Maddi Ane Txoperena, Maddalen Arzallus eta Patxi Iriart

Amets Arzallus Antia, Odei Barroso Gomila, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Patxi Iriart Hiribarren eta Miren Artetxe Sarasola prest daude larunbatean, 17:00etatik aurrera eitb.eus-eko kamerak lekuko direla, Xilaba Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako bertsolari txapelketaren finalean nor baino nor gehiago aritzeko.

24 bertsolarik hartu dute parte irailaren 18an Makean hasi eta larunbatean, azaroak 13, Donibane Lohizunen, Kanpos Berri Jai Alain, bukatuko den txapelketan.

Larunbatean, Aritz Bidegain eta Amaia Castorene arituko dira aurkezle lanetan, eta epaitzeko lana sei epaileren gain izango da. Andoni Iturriozek jantziko dio txapela txapeldunari.

Finaleko sarrerak jadanik salgai dira Interneten, eta beste hainbat tokitan ere erosi ahalko dira: Senperen (Larraldea baserria eta Bertsularien Lagunak elkartearen egoitza), Baionan (Elkar denda), Hazparnen (Xuriatea), Donibane Garazin (Irulegiko Irratia), Pausun (Xaia ostatua) eta Itsasun (Herriko Etxea).

Albiste gehiago bertsolaritza

Mixel Aire
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mixel Aire bertsolari eta artzaina zendu da

Fernando Aire Etxart "Xalbador"en semea zenak 80 urte zituen. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian hirutan hartu zuen parte, eta hiru aldiz irabazi zuen Nafarroakoa. Aire Ahizpak abeslari hirukoteko kideen aita zen.

Oihana iguaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Argitu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finaleko zortzikotea

Oihana Iguaranek irabazi du Arrasateko finalaurrekoa eta zuzenean sartu da finalean. Aurrez, Beñat Gaztelumendik eta Alaia Martinek ere bazuten lortuta txartela. Puntuazioz, Ane Labaka, Nerea Elustondo, Eneritz Artetxe, Andoni Rekondo eta Aner Peritz 'Euzkitze'ere igaro dira finalera.

Gehiago kargatu