'Su zelaiak' Mikel Perurenaren lanak jasoko du 111 Akademiaren saria
111 Akademiako, euskal literaturzaleen bilkurako, 195 kideek hala hautatu eta izendatuta, Su zelaiak (Susa argitaletxea, 2014) Mikel Perurenak idatzitako eleberriak jasoko du 111 Akademiaren 2014ko saria.
Bigarren bozketa txandan, bost liburu izan ziren lehian: Iñigo Aranbarriren Apirila, Irati Goikoetxearen Andraizea, Iban Zalduaren Inon ez, inoiz ez, Jose Luis Otamendiren Kapital publikoa eta Mikel Perurenaren Su zelaiak. Horien artean, ezein lanek ez zen bigarren bueltan saridun izendatzeko behar adina boto jaso, eta, hortaz, boto gehien jasotako bi liburuak finalera pasatu ziren: Su zelaiak (Mikel Perurena) eta Inon ez, inoiz ez (Iban Zaldua). Azkenik, final estuan, Perurenaren eleberriak hiru botoko aldearekin irabazi du.
Maiatzaren 7an jasoko du 2014ko 111 Akademiaren Saria Mikel Perurenak, Andoaingo Bastero Kulturgunean, 19:30ean, ekitaldi ireki batean.
Su zelaiak
Hau kontatzen du, 111 Akademiak azaltzen duenez, Perurenaren eleberriak: “Frantziako Armadak 1914ko udan gerrara deitu zituen euskal gazteak ere. Hilabete gutxi batzuetako kontua izango zela uste zutenak tronpatuta zeuden, ordura arteko gerra odoltsuena bilakatuko baitzen, 60 milioi pertsonaren mobilizazioarekin eta teknologia militar berrienarekin. Baionako Infanteriako 49. Erregimentuaren ibilerak aletuz, neurririk gabeko krudelkeria haren kontakizun gordina dakar Mikel Perurena Ansaren bigarren nobelak”.
Albiste gehiago literatura
Patxi Zubizarretak lortu du Xabier Lete beka
Euskarazko literatura sorkuntzarako 70.000 euroko dirulaguntza “Txoriei begiratzen zien gizonari begiratzen zion emakumea” proiektua gauzatzeko izango da.
EHUk Gabriel Arestiren pentsamenduaren gaurkotasuna aldarrikatu du
EHUko 35 ikasle-irakaslek gaur egundik begiratu diote duela mende erdi zendutako bilbotar idazlearen obrari eta pentsamenduari, "Gabriel Arestik ereindakoak 1975-2025" liburuan.
"Esteban Urkiaga, Lauaxeta. Poesia, artea, ideologia" liburua argitaratu du Jon Kortazarrek
Bizkaitar irakasle eta ikertzaileak bi atal nabarmendu ditu Pamiela etxeak argitaratu duen lanean. Lehenengoan, Lauaxetaren poesia artearekin eta ideologiarekin lotzen du, eta bigarrenean gizarteak Lauaxetaren bizitzaz eta lanaz egin duen harrera aztertu du. Bizkaitar idazlea fusilatu zuten eguneko 88. urtemugan aurkeztu dute lana. (Musika, "Azken oyua" Antton Valverdek musikatuta)
400 lagunek Bizenta Mogelen "Ipui onak" irakurriko dute ostegunean, Arriagan
Emakume batek argitaratu zuen euskarazko lehen liburua aukeratu dute Bilbo Zaharra euskaltegikoek Klasikoen Irakurketa Etenik Gabearen XVIII. ediziorako. Nerea Ibarzabal markinar idazle eta bertsolariak abiatuko du saioa, 08:00etan.
Jabier Kalzakortak Bilboko Liburu Azokako Urrezko Luma jaso du
Markinar irakasle, ikertzaile, euskaltzain eta idazleak jaso du Bilboko literatura hitzorduaren garaikurra. Herri literaturan aditu handia da Kalzakorta.
Jabier Kalzakorta: ''Neska harrigarri argia zen Bizenta Mogel''
Markinar euskaltzain, irakasle eta ikertzaileak Bizenta Mogelen argitasuna azpimarratu du.
Bizenta Mogel, "zigor zaurigarriaren beldur" izan ez zen idazlea
Ekainaren 5ean, "Ipuin onak" Bizenta Mogelen liburua irakurriko dute Arriaga antzokian, Klasikoen XVIII. Irakurketa Jarraituan. Euskaraz idatzi zuen lehen emakumetzat hartu izan da Bizenta, Joan Antonio Mogel "Peru Abarka"ren egilearen iloba.
Miren Agur Meabe, Dolores Redondo eta Mircea Cartarescu, Bilboko Liburu Azokako zilarrezko lumen irabazle
Maiatzaren 30etik ekainaren 8ra egingo da Areatzan 55. Bilboko Liburu Azoka. Hurrengo egunetan sari gehiago banatuko dira, besteak beste, Urrezko Luma eta Kutxabank Atea sariak.
Ngugi Wa Thiong'o kenyar idazlea zendu da
Thiong'ok kikuyu hizkuntzan idazten zuen eta Nobel sarirako hautagai izan zen sarritan; 87 urteko idazlearen hainbat lan daude euskaratuta, "Gerra garaiko ametsak" lan autobiografikoa, berbarako.
Esteban Urkiaga 'Lauaxeta' omendu dute haren jaiotzaren 120. urteurrenean
Bizkaiko Foru Aldundiak ekitaldi bat egin du gaur Laukizen, "Bide barrijak" eta "Arrats beran" sortu zituen poetaren jaiotzaren urteurrena ospatzeko.