Global Sumud Flotilla Gazara bidean da jada, 22 ontzi eta 300 pertsona baino gehiagorekin
15:30ean abiatu da Bartzelonako portutik, gutxienez 44 herrialdetako ordezkariekin, lau euskal herritar tartean, Gazako genozidioa eta blokeoa salatzeko helburuarekin. 5.000 pertsona inguru elkartu dira Bartzelonako portuan, flotillari babesa eman eta agurtzeko.
Global Sumud Flotilla atera da jada Bartzelonako portutik, Gazara janaria eta sendagaiak eraman eta Israelen "blokeoa eta genozidioa" salatzeko asmoz.
22 ontzi abiatu dira, eta gutxienez 44 herrialdetako ordezkariak daramatza, 4 euskal herritar tartean.
15:30 aldera abiatu dira Bartzelonatik Gazarantz, eta irailaren 4an itsasontzi gehiago batuko zaizkie Tunisian.
5.000 pertsona inguru elkartu dira Bartzelonako portuan, Udaltzaingoaren arabera, flotillari babesa eman eta agurtzeko.
Global Sumud Flotillako antolatzaileek gaur goizean Bartzelonan eskaini duten prentsaurrekoan Greta Thunberg ekintzaile suediarrak azaldu duenez, "gero eta jende gehiagok zabaltzen ditu begiak Israelen ankerkeriaren aurrean".
Thunbergen ustez, "garrantzitsuena ez da flotillaren misioa", eta izututa agertu da "zuzenean transmititzen ari diren genozidioa gorabehera jendeak bere bizitzarekin jarrai dezakeelako, ezer gertatuko ez balitz bezala".
Prentsaurrekoan, ekimena babesten duten beste ekintzaile eta pertsona ezagun batzuk ere izan dira; Ada Colau, Liam Cunningham, Eduard Fernandez eta Tadhg Hickey, besteak beste.
Greta Thunberg eta Global Sumud Flotillaren antolatzaileak, gaur goizean, Bartzelonan. Argazkia: EFE
Global Sumud Flotillaren antolatzaileetako bat den Thiago Avilak adierazi duenez, flotillaren misioa "mundu osoa Gazako genozidioaren aurka dagoela erakustea da".
Halaber, flotillaren aurkako edozein eraso "gerrako krimena" izango dela eta blokeoa hausteko itxaropena dutela esan du, Saif Abukeshek eta Mohamed Nadir Al-Nuri flotillaren antolatzaileekin batera egindako adierazpenetan.
"Blokeoa hautsiko dugula uste dugu, aurreko misio guztietan baino itsasontzi gehiago daramatzagu", zehaztu du Avilak.
Global Sumud Flotillaren itsasontzietako bat, igande honetan Bartzelonako portutik ateratzen. Argazkia: EFE
Euskal ordezkaritza
Euskal ordezkaritza bat ere parte hartzen ari da flotilla humanitario horretan. Gazarako Mugimendu Globala Euskal Herria plataformak iragarri duenez, lau euskal herritar doaz itsasontzi horietan. Ez dute horien izen-abizenen berri eman "segurtasunagatik, arriskutsua baita Israelen balizko errepresaliengatik".
Politika mundutik, EH Bilduren ordezkari talde bat Bartzelonara joan da igande honetan, flotillari babesa adierazteko.
"Kausa palestinarra gure kausa da; etorkizuna askatasunez erabakitzeko borrokan ari diren herri guztien kausa da", azpimarratu du Amancay Villalba EH Bilduko parlamentariak.
Halaber, "nazioartearen epeltasun etsigarria" salatu du, eta zuzen-zuzenean transmititzen ari diren genozidioa egunetik egunera okerrera egiten ari dela ohartarazi du: "Israelek zigorrik gabe jokatzen jarraitzen du".
Mobilizazioak Euskal Herrian
Flotilla babesteko, jarduera ugari antolatu dituzte Euskal Herrian. Astelehenetik ostiralera, itxialdi-baraualdia egin zuten Gasteiz Txiki Alde Zaharreko Auzo Elkartearen lokalean, "palestinar herriak bizi duen egoera kritikoaz ohartarazteko". Baraualdiaren amaieran, ostiral eguerdian, manifestazioa egin zuten Artium Museotik abiatuta.
Irailaren 6an, beste itsas martxa bat izango da Bilboko itsasadarrean, Santurtzi eta Itsas Museoaren artean. Gazarako Mugimendu Globala Euskal Herriak isilean parte hartzeko deia egin du.
Zure interesekoa izan daiteke
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 desagertu baino gehiago
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.
Mila lagun baino gehiago hil dira Nepalen uholdeen ondorioz, eta 3.900 pertsona desagertu dira
21.000 agente baino gehiago ari dira bilaketa eta erreskate lanetan, eta 11.814 pertsona erreskatatzea lortu dute, 253 atzerritar barne.
Sheinek estreinako makala egin du Hong Kongeko burtsan, eta % 4ko galerekin dabil
Txinako ehungintza erraldoiak zulo handiekin hasi du burtsako ibilbidea, eta % 10eko galerak ere izan ditu uneren batean. Bien bitartean, gaur, asteartea, abiatuko du Frantziak negozio eredu horren aurkako eraso fiskala, produktu bakoitzaren gaineko 12 eurorainoko kargak martxan jarriz.
Epaimahai batek errudun jo du Duane "Keffe D" Davis, Tupac Shakur raperoaren hilketagatik
Duane "Keffe D" Davis errudun jo du epaimahai batek, lehen graduko hilketa leporatuta, Las Vegasen (Nevada), 1996an Tupac Shakur rap abeslari ikonikoa hil zuen tiroketa antolatzeagatik.
AEBk eta Iranek erasoei ekin diete berriro Ekialde Hurbilean
Armada estatubatuarrak bi plataforma bonbardatu ditu goizaldean eta bi pertsona hil ditu. Iranek Jordaniako eta Arabiar Emirerri Batuetako base militarrei eraso eginez erantzun du.
900 pertsona baino gehiago hil dira eta 4.200 daude desagertuta, Nepalgo uholdeen ondotik
39 herrialdetatik Nepalera joandako 590 lagun falta dira. Bestalde, Rasuwagadhi proiektu hidroelektrikoko tunel bateko bilaketa lanak amaitu dituzte. Uste zuten dozenaka langile zeudela bertan harrapatuta, baina ez dute inor aurkitu.