Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Carlos Ruiz Zafon idazle kataluniarra hil da

55 urterekin hil da minbiziak jota, eta bere editorialak, Planetak, azpimarratu du eleberrigile garaikide onenetakoa zela joan berri dena.
Carlos Ruiz Zafon idazlea. Argazkia: Efe
Carlos Ruiz Zafon idazlea. Argazkia: Efe

Carlos Ruiz Zafon Bartzelonan jaiotako idazlea hil da gaur, Los Angelesen zuen etxebizitzan, 55 urterekin, minbizi baten ondorioz, bere editorialak jakitera eman duenez.

"Gaur oso egun tristea da 20 urtez berekin lan egin zuen eta bera ezagutu zuen Planetako talde osoarentzat, profesionaletik harago doan harremana egin dugulako", adierazi du editorialak.

Zafon eleberrigile garaikide onenetakoa dela azpimarratu du: "Baina gure artean oso bizirik jarraituko du, bere liburuen bitartez".

Ruiz Zafon idazle ospetsuenetako bat izatera iritsi zen La sombra del viento-rekin, 50 hizkuntzara itzuli, 10 milioi ale baino gehiago saldu eta hainbat sari irabazita. Gainera, El cementerio de los libros olvidados tetralogiaren hasiera izan zen.

Planetaren arabera, Ruiz Zafon idazle ezagunenetako bat da mundu mailan, Cervantesen Kixote-ren atzetik gehien irakurri den Espainiako Estatuko idazlea baita.

1964ko irailaren 25ean Bartzelonan jaioa, Informazio zientziak ikasi zituen Zafonek. Gero publizitatearen sektorera jo zuen, eta 1992an literaturan zentratu arte, sormen zuzendaria izan zen.

El príncipe de la niebla

Bere lehenengo lana, El principe de la niebla, 1993an argitaratu zuen, eta Edebe Saria eskuratu zuen. Horri esker, Los Angelesera (AEB) bidaiatu zuen, eta bertan geratu zen bizitzen.

Handik gidoiak eta eleberriak idatzi zituen gazteei zuzenduta: El palacio de la medianoche (1994) eta Las luces de septiembre (1995).

Marina ere argitaratu zuen, eta idazleak beti esan izan zuen bere lan pertsonalena izan zela.

Helduentzako eleberriak

2001ean iritsi zen helduentzako bere lehenengo eleberria, La sombra del viento. Fernando Lara 2000 sarirako aurkeztu zuen arren, ez zuen irabazi, baina Planetak argitaratu egin zuen, Terenci Moixek, epaimahaian zegoenak, eskatuta.

Bere lanak zinemara egokitzeko eskaerak egin badizkiote ere, idazleak uko egin zion beti bere eleberri handiena pantaila handira eramateari.

Lan horren atzetik El juego del angel (2008) eta La sombra del viento etorri ziren, eta El cementerio de los libros olvidados tetralogiari eman zion hasiera horrela.

Tetralogiaren hirugarren alea El prisionero del cielo (2011) izan zen, eta azkena El laberinto de los espiritus (2016). Horien artean, 2012an, Rosa de fuego historikoa idatzi zuen.

"Dragoiekin dudan afizioa aspalditik dator. Bartzelona dragoien hiria da, eraikin asko adornatzen eta zaintzen dituzte, eta horietako bat ni naizela uste dut", adierazi zuen idazleak.

Zure interesekoa izan daiteke

Las escritoras ganan presencia: el feminismo ha traído nuevas voces, cuerpos y temas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak

Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X