Musika
2024/12/29 - 12:16
90eko hamarkadan ospe handia lortutako Nyx soinu ezagunaren sortzaileekin izan gara
Cerwin teknikariak eta DJ Montxok Nyx soinua sortu zuten Gorlizko baserri batean. Igandeko parrandazaleen tenplua izan zen 90eko hamarkadan, 12 urtez, 2008an itxi zuten arte. Garai baten ikur bihurtu zen nazioartean Nyx soinua.
2024/12/26 - 19:22
Emakume Sortzaile eta Artisten Sareak bere lehen diskoa kaleratu du
Diskoak 'Dance of Change' du izena, eta aurkezpen kontzertua gaur izan da, Galdakaoko Torrezabal kultur etxean.
2024/12/23 - 14:01
Gatibu taldeak kontzertu inprobisatua egin du kalean, Gernikan
Alex Sarduiren taldeak 2025eko ekainaren 7an Gernikan emango duen kontzertua horrela iragarri nahi izan du.
2024/12/22 - 21:43
Judas Priest taldeak 'Painkiller' diskoaren 35. urteurrena ospatuko du Bilbon, ekainaren 23an
Hauxe da talde britainiarrak Espainiako Estatuan izango duen hitzordu bakarra. Sarrerak astelehen honetan jarriko dira salgai, 13:30ean.
2024/12/20 - 22:22
Fermin Muguruzak Miribilla piztu du Bilbon emango dituen bi kontzertuetako lehenengoan
Ostiral honetan, Fermin Muguruza abeslari enblematikoak Miribillako pabiloia astindu du, Bilbon emango dituen bi kontzertuetako lehenengoarekin. Giro paregabean, publikoak musikaz betetako gau batez gozatu ahal izan du bere azken biran, haren ibilbide musikalean mugarri izango dena.
2024/12/20 - 08:48
Malko taldeak irabazi du Gazteako Maketa Lehiaketa
Oñatiar boskotea izan da nagusi bart Jimmy Jazz Gasteizko aretoan egindako finalean. Mikosis gernikar taldeak eraman du Harrobia saria, eta Aramu jatabetarrak entzuleen GAZ saria.
2024/12/18 - 15:51
Gatibuk kontzertu berezia egingo du Gernikan, ekainaren 7an
Emanaldia Astrako parkingean izango da, eta, kantu zerrendan, arreta berezia jarriko diete taldearen lehen hiru diskoei. Sarrerak abenduaren 19an jarriko dituzte salgai.
2024/12/18 - 12:22
Jamie Cullum, The Beach Boys, Marc Ribot, Dave Holland eta Dee Dee Bridgewater, Jazzaldian
60. ediziorako sarrerak abenduaren 19tik aurrera jarriko dituzte salgai, Trinitate plazako, Kursaaleko, Victoria Eugeniako eta San Telmo Museoko kontzertuetarako.
2024/12/17 - 22:02
Fermin Muguruzak Biarritzen hasi du mundu bira
Iñigo anaia zenak 60 urte beteko zituen egun berean ekin dio Fermin Muguruzak Biarritzeko Atabal aretoan mundu birari. Hurrengo hilabeteetan, irungo musikariak 26 kontzertu emango ditu 3 kontinentetan.
2024/12/17 - 08:48
Fermin Muguruzak gaur abiatuko du mundu bira, Biarritzen
Nerea Olaso "Iparraldearen Orena" ETBko saioko kazetariak Muguruza elkarrizketatu du Biarritzen, munduko bira abiatu aurretxoan. Aste honetan, Lapurdiko udalerrian (asteartea) eta Bilbon (ostiralean eta larunbatean) joko du irundar musikariak.
2024/12/16 - 11:46
Joserra Senperena eta Coque Malla: ''Otro año más''
Joserra Senperenak kantua sortu, Coque Mallak ahotsa jarri eta Felipe Cabrerizok hitzak idatzi ditu. Discos Mon Oncle podcasterako sortu du donostiar pianistak doinua.
2024/12/13 - 12:11
Maixux Zugarramurdi: ''Malkoak eta sentimenduak mugitzen dizkit kantuak''
70 urteko abeslaria Pello Reparazekin batera aritzen da kantuan "Hileta kantu nafarra" Zetaken kantu berrian. Dolu adierazpena ez ezik, bere garaian plazan kantuan aritzerik izan ez zuten emakumeen aldeko omenaldia ere bada kantua. Irati Errandoneak elkarrizketatu du, "Egun On"en.
2024/12/13 - 09:27
Zetak: ''Hileta kantu nafarra''
Maixux Zugarramurdi 70 urteko abeslaria du lagun Pello Reparazek kantu honen ahotsetan. Reparazek aitona galdu du berriki, Zugarramurdik senarra, eta pertsona maite horiek omentzeko saiakera ere bada "Hileta kantu nafarra", emakume helduen ahotsa zabaltzeko aukera ez ezik.
2024/12/12 - 16:16
Eresbil Fundazioak bere 50 urteei buruzko liburua argitaratu du
'Eresbil: 50 urte musika ondarearen zerbitzura' musikaren euskal artxiboaren argitalpenak bi atal ditu: erakundearen historiari buruzkoa eta dokumentu-tratamenduan egindako lanaren ingurukoa.
2024/12/11 - 20:47
Fermin Muguruzak Iruñean egingo du bere azken kontzertua
Musikari irundarrak "Biba Zuek" ETB1eko saioan iragarri duenez, Nafarroa Arenan izango da kontzertua, 2025eko urriaren 4an.
2024/12/11 - 14:56
''Mirentxu'' operaren grabazioa argitaratu du Bilboko Koral Elkarteak
"Mirentxu" bi ekitaldiko pastoral lirikoa 1910ean konposatu zuen Jesus Guridik. Unai Urrecho izan da musika zuzendaria, BOSek eta Bilboko Koral Elkarteko koru mistoak eta haurren koruak parte hartu dute, Vanessa Goikoetxea, Carmen Artaza eta Julen Garcia abeslariekin, besteak beste.
2024/12/11 - 11:12
Bulegok ez du kontzerturik emango 2026an
"Lan berrietan zentratuta" egongo da taldea. Azaroaren 9an egingo dute "agur kontzertua" Bilbon, Euskalduna jauregian.
2024/12/11 - 09:15
Musika Bulegoaren sarietako proposamenak bidaltzeko epea, zabalik
Maiatzaren 14an banatuko dituzte sariak, Gasteizen. 11 artista edo musika talderen lana aitortuko dute sarien 9. edizioan.
2024/12/09 - 11:48
''Halako egiturazko beste espazio gehiagorekin euskal kulturak hartzaile gehiago izango lituzke urtean zehar''
Durangoko Azokaren 59. edizoak ateak itxi eta biharamamunean, Beñat Gaztelurrutiak (Gerediaga Elkartea) balorazio "bikaina" egin du, eta hauskarketa bat ere bai: gisa honetako espazio gehiagorekin euskal kulturak hartzaile gehiago izango lituzke urte osoan zehar. "Azoka aterki bat da".
2024/12/08 - 19:54
''Oi ama Eskual Herri'' abestuz agurtu du Azokak 59. edizioa
Benito Lertxundi abeslari oriotarrari esker ona emanez itxi dute Landako. Hainbat musikari eta sortzailek jarri diote ahotsa Lertxundiren abesti ezagunari, areto nagusian, bertan zeuden bisitariak kantura batuz.