Jamie Cullum, The Beach Boys, Marc Ribot, Dave Holland eta Dee Dee Bridgewater, Jazzaldian
Donostiako Jazzaldiak 60. edizioa izango du 2025ekoa, eta uztailaren 22tik 27ra Gipuzkoako hiriburuan izango diren kontzertuetako batzuk aurkeztu ditu musika jaialdiak, hain zuzen, Trinitate plazako, Kursaaleko, Victoria Eugeniako eta San Telmoko agertokietakoak eta doakoetako batzuk.
Ordainpeko kontzertuetarako sarrerak abenduaren 19an jarriko dituzte salgai, ostegunarekin, 10:30ean, leihatilan eta webgunean.
Uztailaren 22an hasiko da Kursaaleko programazioa, Jamie Cullum Jazzaldiaren aspaldiko lagunaren eskutik; Cullumek bigarren kontzertu bat egingo du, gainera, uztailaren 23an, Zurriola hondartzan, doan.
Cullumez gain, Kursaaleko oholtzan joko dute The Beach Boysek (uztailak 23), Yerai Cortesek (uztailak 24), Hermeto Pascoal brasildarrak (uztailak 25), Andrew Birdek (uztailak 26) eta Oscar Peterson Centennial Conert omenaldiak (uztailak 28).
Trinitate plazan, lau kontzertu izango dira. Uztailaren 24an, Steve Coleman eta Kurt Elling izango dira, azken hori Yellowjacketsekin Weather Report taldearen abestien bertsioak jotzen. Ostiralean, hilak 25, Marc Ribot eta Dee Dee Bridgewaterren txanda iritsiko da; uztailaren 26an Crosscurrents Triok (Dave Holland kontrabaxuan eta Chris Potter saxofoian) eta Chief Adjuahk joko dute; eta uztailaren 27an Marco Mezquida pianistaren eta Chicuelo gitarristaren hirukoteak eta Melody Gardotek.
San Telmoko klaustroan Baptiste Trotignon, Bojan Z eta Pierre de Bethman pianistek, Marc Ribotek eta Kirk Knuffke kornetistaren laukoteak joko dute, eta Victoria Eugenian Jazzeñe programa izango da.
Halaber, doako kontzertuetako izen batzuk ere iragarri dituzte Jazzaldiko arduradunek: Clare Martin, Jessie Gordon, PianoForte pianisten laukotea, War & Treaty, Lew Tabackin, Jordina Millà, Bulego, Crystal Murray eta Judith Hill.
Jazzaldiaren 60. edizioaren kartela Jose Luis Lanzagorta diseinatzaile grafiko eta musikariak (Orquesta Mondragon, Puskarra, Amateur, La Buena Vida…) egin du, hamabigarrenez.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da