Diadaren oihartzuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amaitu da Rajoyren eta Masen arteko bilera, bi orduren ostean

Artur Masek Generalitatearen Madrilgo egoitzan eskainiko du prentsaurrekoa.
18:00 - 20:00
Rajoy eta Mas, aurrez aurre Moncloan

Artur Mas eta Mariano Rajoy Kataluniako eta Espainiako gobernuetako presidenteak bi orduz batzartu dira gaur goizean  Moncloako Jauregian. Bilera horretan, Masek itun fiskala proposatu dio Rajoyri.

Orain, Masek Generalitateak Madrilen duen ordezkaritzan eskainiko du prentsaurrekoan, eta ez Moncloan bertan, bi buruzagien arteko tirabiren erakusle.

Batzarra Kataluniako hauteskundeen balizko aurrerapenaren itzalean egin dute. Izan ere, lurralde horretan independentzia aldarriak areagotzen eta indartzen ari diren honetan, baliteke Masek hauteskundeak azarorako edo abendurako deitzea gaurko bilerak porrot egingo balu (legegintzaldia 2014an bukatuko da).

Gaurko bilerari begira, bi agintariek argi utzi zituzten euren jarrerak: Masen esanetan, Kataluniak "bide propioa" egingo du, "gertatzen dena gertatzen dela ere"; baina, Rajoyren esanetan, kataluniarren asmoek Konstituzioa izango dute muga.

Jarrerak urrun daude, baina Masek itun fiskala ez dela arazoa esan dio Rajoyri. Are gehiago, Katalunia Espainian ondo egokitzeko "konponbidea" dela argudiatu du. Halaber, proposamena “arduraz eta aurreiritzirik gabe” entzutea eskatu dio.

CiUtik azaldu dutenez, Masek ez du baztertu hauteskundeak aurreratzea gaurko bilerak porrot egiten badu. Hurrengo astean, Kataluniako Parlamentuak politika orokorreko eztabaida egingo du, eta baliteke orduan egitea Masek iragarpena. CiUtik baztertu egin dute gaur iragartzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X