Jaurlaritza berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Estefania Beltran Heredia, landa eremuari lotuta

Buruzagi jeltzalea nekazaritzako ingeniari teknikoa da, eta Arabako Aldundiaren Nekazaritza diputatua izan zen 2007tik 2011ra.
Estefania Beltran de Heredia. EITB

Estefania Beltran de Heredia Arroniz arabarra Iñigo Urkullu lehendakariaren Segurtasun sailburu berria izango da. Beltranek nekazaritzaren munduaren inguruan egin du ibilbidea.

Sailburu berria nekazaritzako ingeniari teknikoa da, eta jarduera profesionalak baso-kudeaketarekin zerikusia izan du.

Iaz PP Arabako Aldundira heldu baino lehen, Beltran de Heredia Nekazaritza diputatu izan zen lurralde horretako Gobernuan, 2007. urtetik.

Legebiltzarkide ere izan da, bost urtez, 1998tik 2001era, eta 2005etik 2007ra. Urriaren 21eko hauteskundeetan, berriz ere hautatu dute legebiltzarkide, EAJren Arabako zerrendaren laugarren tokian.

Buruzagi jeltzalea Araba Buru Batzarreko kide ere izan zen 2004tik 2007ra.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Parlamentuak Accionaren presidentearen kontra egin du, Belateko ikerketa batzordean ez baita agertu

Jose Antonio Entrecanales Accionaren presidentea bi aldiz deitu dute ikerketa batzordera, baina bi-bietan ordezkariak bidali ditu. Irati Jimenez ikerketa batzordearen presidentearen esanetan, Entrecanales bera deitu dute eta ez Acciona enpresa (pertsona juridiko gisa), eta desobedientzia delitua egin duelakoan Fiskaltzari jakinaraztea erabaki du batzordeak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X