Helburu estrategikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sortuk 'gehiengo sozialak irabazi' nahi ditu independentzia lortzeko

Pernando Barrena bozeramaileak adierazi duenez, Urkulluk "hozkailuan du bere plana" eta PSE-EEk eta PSNk PSCren "erradikalitate demokratiko agerraldia" izatea gustatuko litzaioke.
Pernando Barrena Sorturen bozeramailea.
Pernando Barrena Sorturen bozeramailea. Argazkia: Efe

Pernando Barrena Sorturen bozeramaileak azaldu duenez, alderdiaren helburu estrategiko nagusietako bat "gehiengo sozialak irabaztea" izango da "ahal bezain laster" independentzia lortzeko, nahiz eta horrek ez duen esan nahi "orain jauzi independentista egiteko baldintzak daudela".

Gainera, Iñigo Urkullu lehendakariak "erabakitzeko eskubidean oinarritutako egitasmorik izan badu, hozkailuaren barru barruan" dagoela salatu du, eta PSE-EEk eta PSNk PSCren "erradikalitate demokratiko agerraldia" izatea gustatuko litzaioke.

Europa Pressek egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, EAJk "hozkailuan sartu du euskal herritarren erabakitzeko eskubidean oinarritutako estatus bat lortzeko asmoa", izan ere, bere "beharrak" omen ditu: "Aurrekontuak eta erakundeen egonkortasuna".

Hori dela eta, bake prozesuan ere "egiten duten presioa hutsaren hurrengoa da, eta Madrildik datozen politika ekonomiko eta sozialei men egiten die, Rajoyren estiloko murrizketak hemen eginez".

"Proiektu independentistak aurrera egin dezan babes nahikoa lortzea da nire helburua, eta babes nahikoa lortu ostean, Madrilen jarrera nahiko osagarria iruditzen zait. Oztopo bat izan ala ez, gainditzeko moduko oztopoa izango da", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X