Bakegintza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ETAren delituek 'motibazio politikoa' dutela uste du Joseba Egibarrek

Ostegunean Eusko Legebiltzarrean PPk eta EH Bilduk eztabaida gogorra izan zuten, eta, ondorioz, Bakartxo Tejeriak Bakerako eta Elkarbizitzarako lantaldearen eraketa atzeratzea erabaki zuen.
Joseba Egibar jeltzalea Radio Euskadiko beste elkarrizketa batean. Argazkia: EiTB

Joseba Egibar EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak azpimarratu duenez, ETAko presoak delituak egiteagatik daude kondenatuta, baina horien atzean "motibazio politikoa" dago.

Radio Euskadiko "Parlamento en las Ondas" saioan parte hartu du Joseba Egibarrek, EH Bilduko Oskar Matute, PSE-EEko Txarli Prieto eta PPko Arantza Quiroga legebiltzarkideekin batera.

EH Bilduk eta PPk ostegunean Eusko Legebiltzarrean izan zuten eztabaidaz mintzatu dira irratiko solasaldi horretan. Laura Mintegi bozeramaileak "preso politiko" hitzak erabili zituen ETAko presoei buruz hitz egiteko, eta horrek popularren haserrea eragin zuen. PPren eta EH Bilduren artean piztutako eztabaidaren ondorioz, Bakerako eta Elkarbizitzarako lantaldearen eraketa atzeratzea erabaki zuen Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak.

Egibarren iritziz, PPk giroa berotu nahi izan zuen osteguneko osoko bilkuran, Bakerako Lantaldearen eraketa isilarazteko. Laura Mintegiren hitzek PPren estrategia hauspotu zuten gainera, jeltzalearen arabera. Mintegiren adierazpenak desegokitzat jo ditu Egibarrek, baina esan duenez barkamena eskatu izana eskertu egin du.

Txarli Prieto sozialistaren esanetan, PP EH Bilduren probokazioetan erori zen. "Hilketa egiteagatik preso badago, hiltzailea da eta ez preso politikoa", adierazi du Prietok. Ostegunean atzerapauso bat eman zuen EH Bilduk, sozialistaren iritziz.

Oskar Matute EH Bilduko legebiltzarkideak nabarmendu duenez, "hainbat presok motibazio politikoak eraginda egin dituzte hilketak, izan ere, Euskal Herrian gatazka politiko bat egon da".

Legegintzaldia hasi zenetik EH Bilduk bere jokabidea aldatu du Arantza Quiroga popularraren esanetan: "Hasieran hitzak zaintzen zituzten, baina orain lehen HBko ordezkariek ziotena errepikatzen dute".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X