Bisita instituzionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pradalesek euskararen ofizialtasuna Europan defendatuko du, Frantziako Senatuan euskaraz egingo duen hitzaldian

Lehenengo aldiz izango da lehendakari bat Frantziako goi-ganberan, eta agertoki sinboliko hori baliatuko du, euskararen ofialtasunaren defentsan babes instituzional zabalagoa eskatzeko. 

GRAFCAV7536. BILBAO, 10/12/2025.- El lehendakari, Imanol Pradales, analiza la situación de la economía vasca en el marco del Foro ‘Expectativas Económicas’, organizado por el diario El Correo. EFE/Luis Tejido

Imanol Pradales lehendakaria. Argazkia: EFE

Frantziako Senatuak lehenengo aldiz jasoko du lehendakari baten bisita. Imanol Pradales lehendakaria Frantziako Iraultzaren ondoren sortutako goi-ganberan izango da ostegun honetan, "Euskadiko autogobernuaren, garapen ekonomikoaren eta lurralde-kudeaketaren eredua ezagutarazteko helburuarekin".

Agertoki sinboliko hori baliatuko du lehendakariak, besteak beste, euskararen ofizialtasuna Europan aldarrikatzeko, eta borroka horretan, Frantziari babes instituzional zabalagoa eskatuko dio. Euskara hutsean egingo du bere hitzartzea. 

Bisitaren xedea da Euskadi proiektatzea "eskualdeen arteko lankidetzaren, maila anitzeko gobernantzaren eta lurralde-garapenaren arloetan”.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez, lehendakariak Euskadi Europako esparruan "eragile garrantzitsu gisa kokatu nahi du arlo horietan", eta euskal eredua proiektatu nahi du "Frantzian estatu-ereduaren inguruan egiten ari den eztabaidan eta Estaturik gabeko nazioen eta eskualdeen etorkizunari buruzko Europako eztabaidan".

Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, jardunaldira eragile politiko, instituzional eta ekonomikoen ordezkaritza bat bertaratuko da; hala nola eskualdeetako presidenteak, Régions de France elkarteko arduradunak, eurodiputatuak eta enpresak.

Mahai-ingurua

Bestalde, lehendakariak parte hartuko du ‘10 urte joan dira: konfiantzarik al dago eskualdeetan?’ mahai-inguruan. Hitzorduak Frantziako lurralde-ereduaren balantzea egitea izango du ardatz, NOTRe Legeak bultzatutako lurralde-erreformaren hamargarren urteurrena dela eta. Arau horrek Frantziako “eskualde-mapa sakon berrantolatzea ekarri zuen, lurraldeak bateratzea, eskualdeei ahalmen ekonomiko handiagoa, dimentsio instituzional nabarmenagoa eta Estatuaren gobernantzan pisu politiko esanguratsuagoa emateko helburuarekin”.

Eusko Jaurlaritzak adierazi dueenez, hala ere, "legea oraindik eztabaidagai da, eta nabarmendu dute gero eta agerikoagoa dela deszentralizazioaren aldeko aldarria". Testuinguru horretan, lehendakariaren ekarpenari garrantzi berezia eman diote, euskal eredua azalduko baitu une garrantzitsu batean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X