Baxoa euskaraz egiteko aldarrikapena Asanblea Nazionalera eraman dute Seaskako ikasleek
Seaskako ikasleak, Bretainiakoekin batera. Argazkia: EITB.
Ikasturte bukaerako azterketak gero eta gertuago dauden unean, baxoa euskaraz egin ahal izateko aldarrikapena Parisko Asanblea Nazionalera eraman dute Seaskako bi ikaslek.
Ipar Euskal Herriko eta Bretainiako gazteak egoera berean daude: ikasketak euskaraz egin ditzakete, baina baxoa (Batxilergo amaierako azterketa) frantsesez egitera behartuta daude. Seaskako ikasleek eta Bretainiako Diwan sarekoek haien ikuspuntua azaldu dute Parisen egindako entzunaldi batetan, Peio Dufau eta Paul Molac diputatuek gonbidatuta.
Nahia Etxeverri Lopepek azterketak frantsesez egitea euren izaeraren kontra egitea dela esan du. Egoera “injustizia gisa bizi" dutela eta “zentzugabekeria” dela azaldu du.
Joan zen urtarrilaren 12an Edouard Geffray Frantziako Hezkuntza ministroarekin elkartu zen Euskal Herriko ordezkaritza bat azterketak euskaraz egitearen aukera aztertzeko. Une hartan baikor agertu ziren, ministroak agindu baitzien apirilerako proposamen bat aurkeztuko zuela.
Gaur, ordea, Sebastien Lecornu lehen ministroaren Gobernuak ez duela ordutik hona "seinalerik" eman salatu du Peio Dufau, EH Baiko diputatuak. Beraz, "borrokan jarraituko" dutela jakinarazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik