Frantziako Hezkuntza Ministerioak baxoa euskaraz egiteko proposamena aurkeztuko duela hitzeman du
Geffray ministroaren jarrera "ona" azpimarratu dute harekin bildu diren Euskararen Erakunde Publikoko ordezkariek eta Asanbleako euskal hautetsiek, baina Seaskak "esku-hutsik" itzuli direla deitoratu du, asmoez harago ekintzak behar direla iritzita, eta mobilizazioak iragarri ditu hilaren amaierarako.
Baxoa, brebeta eta ahozko handia euskaraz egiteko aukera aurrenekoz aztertu dute aurrez aurre Euskararen Erakunde Publikoko ordezkariek eta Frantziako Asanblea Nazionalean ordezkaritza duten euskal hautetsiek Edouard Geffray Frantziako Hezkuntza ministroarekin.
Astelehenean bildu ziren Parisen, eta ministroaren konpromiso batekin atera ziren batzarretik: Baxoa euskaraz egiteko aukera emango lukeen proposamena apirilerako mahai gainean jarriko duela hitzeman du horrek, atzerriko hizkuntza berezitasun gisa hartzen duen nazioarteko baxoaren formula birmoldatuta.
Euskal ordezkariek, halaber, proba horiek euskaraz egiteko aukeraz gain, hekzuntza publikoan elebitasuna bermatzea, eta irakasleen formazioan tokiko hizkuntzek —euskarak, kasu— garrantzia izatea ere galdegin diote ministroari. Adierazi dutenez, "pozik" atera dira bileratik, ministroaren jarrera "ona" dela azpimarratu dute.
Seaska, ordea, ez da iritzi berekoa, eta, ministroaren jarrera gorabehera, mobilizazioak deitu ditu Ministerioak ekintzetan antzu segitzen baitu. Euskal ordezkaritza "esku-hutsik" itzuli dela deitoratu du Seaskak, asmoez harago, ekintzak beharrezko direla iritzia.
Ipar Euskalerriko Ikastolen Federazioaren esanetan, azken hilabeteetan egindako lanaren ondorioz badaude aurten bertan azterketak euskaraz egiteko baldintzak.
Hori dela eta, urtarrilaren 24an beste mobilizazio fase bat hasiko duela iragarri du Seaskak.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik