Iker Rodrigoren atxiloketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Omenaldia ez zuela Sortuk antolatu azaldu dute Lopez Peñaren senideek

ETAko kide zenaren senideak "ez datoz bat" zenbait pertsonak ekitaldian egindako 'Gora ETA' oihuekin.
Homenaje-Thierry-EFE

Xabier Lopez Peña Thierryren senideek beren gain hartu dute ostiralean Sondikako aireportuan ETAko buruzagi zenari egindako omenaldia eta, beraz, Sortuk antolatu izana errefusatu dute.

Etxerat elkarteak igorritako ohar batean, Lopez Peñaren senideek Iker Rodrigo Sortuk Bizkaian duen buruzagia askatzea eskatu diote Auzitegi Nazionalari. Guardia Zibilak gaur goizean atxilotu du, omenaldia antolatu izana egotzita.

Horren ildotik, ETAko kide zenaren azken agurra "pribatua" izan zela eta antolakuntzan ez zuela inolako talderik parte hartu azaldu dute.

Bestalde, Lopez Peñaren senideek adierazi dutenez, "ez gatoz bat zenbait pertsonak ekitaldian egindako Gora ETA oihuekin".

Ez zuela ekitaldia antolatu esan du Sortuk

Bestalde, Sortuk ukatu egin du Lopez Peñaren omenaldia antolatu izana.

Alderdi abertzaleak "PPk abiatutako legez kanporatze mehatxuen baitan" kokatu du Rodrigoren atxiloketa, eta "jazarpena"ren bidez "konponbide prozesua" baldintzatzea egotzi dio.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X