Ertzaintzaren LEPa bertan behera uzteko arriskuaz ohartarazi dute
Ertzaintzaren Lan Eskaintza Publikoaren (LEP) lanpostu kopurua mugatzeko Espainiako Gobernuaren eskaera gaitzetsi du gaur Eusko Jaurlaritzak, eta eskaera horrek deialdia behin-behinean bertan behera uztea ekar dezakeela ohartarazi du. Hala ere, Espainiako Gobernuak errekurtsorik ez jartzea espero du Jaurlaritzak.
Gobernu bileraren ondorengo agerraldian, Josu Erkoreka bozeramaileak harridura adierazi du Rajoyren Exekutiboak gai horren inguruan erakutsitako "irmotasunagatik". Alternatibarik proposatu gabe eskatzea egotzi dio Gobernuari. Hala ere, deialdiari eusteko "babes politiko nahikoa eta epaileen bermea" dutela azpimarratu du Erkorekak.
Ertzaintzarako 120 lanpostu aurreikusten dituen deialdia egin ahal izateko, EAEko PPren laguntza jasotzea espero du Jaurlaritzak. Kupoaren Batzorde Mistoan eta Segurtasun alorreko bileretan adostutako 8.000 postuak osatzea du helburu Ertzaintzaren Lan Eskaintza Publikoak.
Bestalde, Legebiltzarrak ere agindua eman zion Jaurlaritzari, Ertzaintzak 8.000 langiletik gora izan zitzan. Proposamen hura Carlos Urquijo popularrak bultzatu zuela gogoratu du Erkorekak.
Zure interesekoa izan daiteke
Miguel Angel Gallardok dimisioa eman du Extremadurako sozialisten idazkari nagusi gisa
Extremadurako sozialisten idazkari nagusiak kargua utzi du, igande honetan Extremaduran PSOEk inoizko emaitzarik txarrenak lortu ostean.
Chivitek gobernatzen jarraituko duela esan du, "batzuek Gobernua ezegonkortu dadin saiatzen jarraituko duten arren"
Eguberriak zoriontzeko asmoz astelehen honetan Nafarroako Jauregian egindako ekitaldi batean, presidenteak adierazi du bere gobernuak onartutako aurrekontuekin eta "zergadunen % 70ri inguru lagunduko dioten neurri fiskalekin" amaitzen duela urtea.
Eusko Jaurlaritza "oso kezkatuta" agertu da eskualdatzeen auzian izandako "atzerapausoengatik"
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Autogobernu sailburuak ohartarazi duenez, nahiago dute transferentziarik ez egitea, "eskualdatze txarra" izatea baino. Gaur arratsaldean Elma Saiz ministroarekin bilera du Ubarretxenak, eta espero du egoera bere onera etortzea.
Babes sozialerako neurriak 2026 urte osoan luzatzea hitzartu du EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin
Adostutako neurrien artean daude, besteak beste, beste bizilekurik ez duten familia zaurgarrientzat etxegabetzeak debekatzea, oinarrizko hornidurak (argia, ura eta gasa) ez etetea eta bonu sozial elektrikoa luzatzea.
Milagros Tolonek hartuko du Hezkuntza ministerioa eta Elma Saiz izango da Espainiako Gobernuaren bozeramaile berria
Aldaketak Espainiako Gobernuaren birmoldaketaren barruan sartu ditu Sanchezek, eta legegintzaldiaren azken zatian indarra hartzea dute helburu.
PPk gehiengo absoluturik gabe irabazi du Extremaduran, eta PSOEk inoizko daturik txarrenak izan ditu
PPk 29 eserleku izango ditu (bat gehiago), PSOEk 18 (hamar gutxiago), VOXek 11 (sei gehiago), eta Unidas por Extremadurak 7 eserleku (hiru gehiago). PPk Voxen beharra du gobernatzeko.
Extremadurako hauteskundeetako parte hartzea % 50,60koa izan da 18:00etan, 2023an baino 6,5 puntu txikiagoa
890.985 herritarrek dute botoa emateko eskubidea. Inkesten arabera, PPk irabaziko ditu bozak, gehiengo osorik lortuko ez badu ere, eta PSOEk zartakoa hartuko du. Voxek eta Unidasek, aldiz, gora egingo dute, inkestek iragarritakoa betez gero.
Estebanek uste du hauteskunde orokorrak izango direla Espainian 2026an
La Sexta telebista-katean egindako elkarrizketa batean, EAJko presidenteak adierazi du Espainiako hauteskunde orokorrak aurreratu egingo direla. Horren ustez, 2026an izango dira, Espainiako legegintzaldiak ezin baitio gehiago eutsi. EAJren buruaren arabera, Pedro Sanchezek "ezin du bere burua ostruka baten antzera ezkutatu, ezta VOXen atzean ere".
Ernaik eskuin-muturraren igoeraren aurka antolatzeko deia egin die gazteei
Bilbon egindako mobilizazioan, gazte erakundeak ideia erreakzionarioak eta euskararen aurkako erasoak salatu ditu. Itsas Kapitaintzaren aurrean, Espainiako bandera bat erre eta Bilbo euskalduna, antifaxista eta feminista aldarrikatu du. Era berean, ELAk eta LABek martxorako deitu duten greba orokorrarekin bat egin du, eta independentzia helburu dutela antolatzeko deia egin die gazteei.
Alderdiak mokoka berriro, Mancisidor arartekoaren izendapena eta PP-EH Bildu liskarra tarteko
Javier De Andres EAEko PPko buruzagiak aitortu duenez, "akaso exterminio hitza erabiltzea ez zen egokiena izan". Dena dela, EH Bildu "anomalia politiko bat" dela esan du PPk. Koalizio abertzaleak EAJren eta PSE-EEren "ekidistantzia" salatu du.