''Ez da beharrezkoa''
Gorde
Kendu nire zerrendatik

De Andres: 'Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta birplanteatzeko unea da'

Aburto, bestalde, DBE aldatzearen kontra azaldu da, diru-laguntza horiek "65.000 familia baino gehiagoren duintasunaren euskarri" direlako.
javier de andrés andres EFE
javier de andrés andres EFE

Javier de Andres Euskadiko PPren idazkariorde nagusi eta Arabako ahaldun nagusiak adierazi duenez, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) "birplanteatzeko" unea da, "ez delako gizarteratzea lortzen ari" eta horrek izan beharko luke laguntza horien "benetako helburua".

De Andresen ustean, "euskal gizarteak, gizarte arabarrak, Gasteizko hiritarrek badakite" DBErekin "jarraitutako" politika "ez dela behar zena izan".

Bestalde, Juan Maria Aburto Enplegu eta Politika Sozialeko sailburua DBE aldatzearen kontra azaldu da, diru-laguntza horiek "65.000 familia baino gehiagoren duintasunaren euskarri" direlako eta aldatzeak "duintasuna" gizartean zalantzan jartzea ekarriko lukeelako.

Aburtoren esanetan, politika sozialak egoera demografikoari moldatu behar dira, baina ikuspegi "sozialetik". Gainera, "zailtasunak gorabehera" bere Sailak "pertsonak politiken helburu" izan daitezen nahi du.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X