Junckerrek Cañete elkarrizketatuko du, komisario karguaz erabakitzeko
Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak Miguel Arias Cañete Espainiako Gobernuko ministro ohi eta komisario izateko hautagaia elkarrizketatuko du gaur, zein komisario kargu emango dion erabaki aurretik.
Junckerren hirugarren elkarrizketa eguna izango da jarraian, eta dagoeneko hamabost hautagairekin bildu da.
Asteartean Frans Timmermans herbeheretarra, Kristalina Georgieva bulgariarra, Jyrki Katainen finlandiarra, Valdis Bombrovskis letoniarra eta Alenka Bratus esloveniarra hartu zituen.
Asteazkeanean Andrus Ansip Estoniako lehen ministro ohia, Gunther Oettinger, Johannes Hahn eta Cecilia Malmström Alemaniako, Austriako eta Suediako komisarioak, Margrethe Vestager Danimarkako ministro ohia, Tibor Navracsics Hungariako Atzerri Gaietarako ministroa eta Dimitris Avramopoulos Greziako Defentsa ministroa elkarrizketatu zituen. Era berean, Vera Jourova hautagai txekiarrarekin, Karmenu Vella maltarrarekin eta Elzbieta Bienkowska poloniarrarekin ere elkartu zen.
Arias Cañeteren azken agerraldi politikoak nahikoa polemikoak izan dira, Europako hauteskundeetan gizonezkoen nagusitasun intelektualaz egindako adierazpenengatik batez ere, eta orain Ikerketa eta Berrikuntza alorreko komisario izateko hautagai nagusia da, irailaren 2an filtratutako organigrama baten arabera.
Cañetez gain, Junckerrek oraindik elkarrizketatzeko ditu Frantziako, Italiako, Britainia Handiko, Portugalgo, Belgikako, Irlandako, Zipreko, Eslovakiako, Lituaniako, Errumaniako eta Kroaziako hautagaiak.
Dena dela, Natasha Bertaud Junckerren bozeramaileak jakinarazi du ez dutela elkarrizketen inguruko adierazpenik egingo.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadik eta Espainiar Estatuak aldebiko batzorde bat sortuko dute aireportuen kudeaketan parte hartzeko
Aireportu-azpiegiturei buruzko akordioak bi administrazioen arteko lankidetza-organo bat abian jartzea aurreikusten du, indarrean dagoen eskumen-araudia errespetatuz, Euskadik erabaki estrategikoetan esku hartzeko aukera izan dezan.
Euskal Herriaren proiektu nazionala indartzeko beharra azpimarratu du EH Batera herri ekimenak Lizarran
Aberri Egunaren ofizialtasuna eta instituzionalizazioa ere aldarrikatu dituzte ekimeneko ordezkariek gaur Lizarran egin duten ekitaldian. Zehazki, gaur egun ez duen aitortza eta zabalpena emateko eskatu dute, "urrats txikia bezain eraginkorra" izango litzatekeela iritzita.
Etchegarayk eta Blancok hartu dute Baionako eta Biarrizko alkate kargua
Atzo, Kanboko eta Hendaiako aginte makila jaso zuten Peio Etxelekuk eta Kotte Ecenarrok. Bigarren itzuliaren ostean alkate karguak hartu eta gero, orain argitzeko dagoen bakarra da Euskal Hirigune Elkargoko presidente izateko hautagaiak nortzuk izango diren. Etchegarayk ez du horren inguruko arrastorik eman.
Bizikidetza eraikitzeko, egian oinarritutako memoria eskatu du Eneko Anduezak
Euskadiko sozialista gazteek Oroimen Hegoak sariak banatu dituzte Donostiako Miramar Jauregian. PSE-EEk ezberdin pentsatzeko askatasuna bermatzeko lanean jarraituko duela aldarrikatu du Anduezak.
Euskadiren eraikuntzan buru-belarri arituko den gazteria aldarrikatu du Aitor Estebanek, pankarta atzean geratzen direnen aurrean
EGI egunaren ekitaldi nagusian parte hartu du Aitor Esteban EBBko presidenteak, Mungian. Gizartean eta alderdian euren lekua hartzeko eskatu die gazte jeltzaleei.
Aireportuen kudeaketan parte hartzeko gaitasunak iritzi ezberdinak sortu ditu euskal alderdien artean
EAJk uste du "albiste bikaina" dela, eta PSE-EEk, berriz, akordioa bere dimentsioan jartzeko eta gehiegizko espektatibarik ez izateko eskatu du. Oposizioak kritikatu du "lehendakariak argazki bat bilatu duela Madrilen", eta akordioa "kea baino ez" dela.
Mikel Serrano, Zumarragako PSE-EEko alkatea, Korrikaren lekukoarekin
Alkateak eraman du Korrikaren lekukoa Gipuzkoako udalerriko Udalbatzari esleitutako kilometroaren lehen metroetan. PSE-EEk Korrikan alderdi gisa ez parte hartzea erabaki zuen, CCOOk betoa jaso ostean, baina ordezkari batzuk parte hartzen ari dira.
Aena aztertzen ari da Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak egin duten akordioaren aurkako neurriak hartzeko aukera
Enpresa publikoak azpimarratu duenez, aldebiko organo berria "aholku-emailea besterik ez da izango" eta ez ditu bere eskumenak aldatuko. Gainera, ohartarazi du arriskuan jar daitekeela legedia, egungo araudiaren mugak gainditzen badira.
Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du
Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.
Pradalesen iritzian,"akats politiko larria" da 'Guernica' ekartzeari atea ixtea kontserbazio txostena jasotze hutsagatik
Lehendakariaren arabera, Reina Sofia Museoaren ezezkoak ez luke nahikoa izan behar Pablo Picassoren margolana Bilboko Guggenheimera 9 hilabetez ekartzea baztertzeko. Guernica Euskadira ekarrita munduari "erreparazio" mezu bat bidaliko litzaioke, horren ustez, eta hori esan dio Pedro Sanchezi.