Elkarrizketa EAJren webgunean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoan goitik beherako aldaketa ezinbestekoa da, Egibarren hitzetan

EAJk lurralde horretako industria ‘’erreskatatu’’ nahi du, ‘’ezker abertzaleak erabat abandonatuta izan duelako’’.
18:00 - 20:00
Gipuzkoak 'aldaketa sakona' behar duela uste du Egibarrek

Joseba Egibar EAJren GBBko presidenteak uste du ezinbestekoa dela "Gipuzkoan goitik beherako aldaketa eragitea", lau urte hauetan EH Bilduk ''blokeoa, atzerapena eta inposaketa'' bultzatu baititu erakundeetan. Halaber, Gipuzkoako industria ‘’erreskatatu’’ beharra azpimarratu du,  ‘’ezker abertzaleak erabat abandonatuta izan duelako’’.

EAJren webgunean kaleratutako elkarrizketa batean,  Egibarrek esan du Gipuzkoak aldaketa sakona behar duela. ‘’Bildu ia lau urtez Aldundian eta udal gehienetan egoteak blokeoa, atzerapena, samina eta inposizioa eragin ditu. Baina, nahiz eta Bildu egon, Gipuzkoa aurrera egiten ari da. Gipuzkoarren indarra Bilduren blokeoa eta inposizioa baino indartsuagoa da’’, adierazi du.

GBBko presidentearen aburuz, ‘’ezker abertzalea bere garapen politikoa eta gipuzkoarren beharrak nahasten ari da. Eta nahita egiten du, inposatu egin nahi duelako’’.

Egibarrek defendatu duenez, ‘’hiru hamarkadetan erakunde gehienen ardura izan ondoren, EAJk sinesgarritasuna eta gestio onaren bermea eskaintzen dizkio Gipuzkoari. Baina hori ez da nahikoa. Gaur egun, politikak berrikuntza behar du; erronkei ausardiaz erantzun, eta politikak arazoak konpondu eta egoerak aldatzeko daukan ahalmena baliatzea'', gaineratu du.

Indarkeriaren kultura

Egibarrek salatu duenez,  ‘’ETAren indarkeria zegoen urteetan garatu du ezker abertzaleak bere proiektu politikoa. Eta indarkeriaren kulturaren eragina ezker abertzalearen politika egiteko moduetan nabaritzen da. Izan ere, inposiziorako joera handia dauka. Ondorioz, politika egiteko moduetan eta edukietan ikus daitezke ezker abertzalea eta gure artean dauden desberdintasunak’.

Egibarrek gaineratu du EAJ ''inposiziotik eta totalitarismotik urrun’’ dagoela, eta ‘’elkarrizketaren, lankidetzaren, gardentasunaren eta zintzotasunaren aldeko apustua’’ egiten duela.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X