Aberri egunaren aurkezpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJ: '2015a aro inportante baten hasiera da euskal nazioarentzat'

Alderdi jeltzaleak Aberri Egunaren ekitaldia aurkeztu du, Bilboko Plaza Barrian.
18:00 - 20:00
Garai erabakigarri baten hasiera dator 2015ean, EAJren aburuz

Itxaso Atutxa Bizkaiko EAJko presidentearen esanetan, 2015a “aro erabakigarri baten hasiera” izango da “euskal nazioaren etorkizunarentzat”. Izan ere, “hazkunde ekonomikoa dago eta estatus berria etorriko den eta Estatuaren egiturak sakon aldatuko diren itxaropena ere bai”.

Alderdi jeltzaleak igandeko Aberri Egunaren ekitaldia aurkeztu du gaur, Bilboko Plaza Barrian. Ekitaldiaren leloa “Herriz, Herri, Aberri!” izango da. “Aberri Eguna oso garrantzitsua da euskal nazionalista ororentzat”, nabarmendu du.

Atutxak gogorarazi du hurrengo 12 hilabeteetan “hauteskunde ugari” egongo direla: udal eta foru bozak udaberrian, Espainiako orokorrak udazkenean eta EAEkoak hurrengo urtean.

Horren esanetan, “Nafarroan aldaketa politiko itxaropena dago, eta Estatu egiturak sakon aldatuko direna ere”.

Halaber, tarte honetan bakea eta bizikidetza "behin betiko errotzea" espero duela adierazi du Atutxak. “EAJk egoerak eskatzen duen maila erakutsiko du, 120 urte hauetan beti egin duen bezala”, esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X