EAE-ko hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pili Zabala, Podemos Euskadiren lehendakarigai izateko hautagai

Zuzendaritzak egindako proposamena onartu du Joxi Zabalaren arrebak. Alderdi moreak barne hauteskundeetan erabaki behar du behin betiko hautagaia.
18:00 - 20:00
Pili Zabala proposatuko du Podemos Euskadik lehendakarigai izateko

Radio Euskadik aurreratu eta Podemos Euskadik prentsa ohar baten bidez baieztatu duenez, Pili Zabala GALek hildako Joxi Zabalaren arrebak Podemos Euskadiren lehendakarigai izateko aukera asko ditu, zuzendaritzak tolosarra proposatu baitu hautagai gisa.

Dena dela, alderdi moreak uztail amaieran egingo dituen barne hauteskundeetan erabaki beharko du bera ote den behin betiko hautagaia.

Zabalak berak prentsaurrekoa eskainiko du ostegunean Donostian, Nagua Alba Podemos Euskadiko idazkari nagusiarekin eta Lander Martinez alderdiko antolaketa idazkariarekin batera.

Podemos Euskadiren zuzendaritzak egindako proposamena onartu du Zabalak, datorren legegintzaldian "asko" dagoelako "jokoan". Etorkizuneko proiektu baten buru izateko alderdi moreak eman dio aukera eskertu du tolosarrak, herritarren eskubideak bermatu; erakundeak hobetu eta babestu; eta bake eta bizikidetza proiektu iraunkorra eraikitzen lagunduko duelakoan.

Podemos Euskadiren iritzian, Zabalak "ezin hobeki haragitzen du herri inklusibo, zuzen eta solidarioa sortzeko proiektua, euskal herritarren eskaerak asetzeko modukoa".

Pilar (Pili) Zabala Artano Tolosan jaio zen 1968an, eta odontologoa da ogibidez. Podemos Euskadik bere oharrean nabarmendu duenez, Zabalak urteak eman ditu Euskal Herriaren bake eta bizikidetzaren alde lanean, eta Jaurlaritzaren Adi-Adian eta Lokarriren 'Hitzorduak' proiektuetan izandako parte hartu du, besteak beste. Eraikiz kolektiboak "blokeoak gainditzeko" egindako agiria ere izenpetu zuen ETAren, Poliziaren indarkeriaren eta GALen beste biktima batzuekin batera. 2015ean Gazte Role Model saria jaso zuen.

Sektore kritikoaren erantzuna

Bestalde, Podemos Euskadiko sektore kritikoak adierazi du Pili Zabala "hautagai ona" dela, baina Eduardo Maura Politika idazkariaren aurka egin du, eta "batasuna bilatzea saihestea" egotzi dio.

Kritikoek Juan Luis Uria medikua proposatu dute hautagai gisa, baina "pozik" hartu dute Zabalak ere primarioetan parte hartzea.

Horren ildotik, Zabalak barne hauteskundeak irabaziko balitu, "leialtasuna eta kolaborazioa" eskainiko lioketela azaldu dute.

Hala ere, alderdiko zuzendaritza gogor kritikatu dute, eta "hautagaitza bateratua" aurkeztea galarazi izana leporatu diote.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X