KATALUNIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Puigdemont: 'Elkarrizketa eskatu eta 155arekin erantzuten dizute. Ulertuta'

Arratsaldeko lehen orduan Espainiako Gobernuaren burofax bat jaso du Generalitateko presidenteak, Kataluniako independentzia aldarrikatu duen ala ez argitzeko eskatuz.
CARLES PUIGDEMONT GENERALITAT CATALUNA KATALUNIA EFE2
Carles Puigdemont Generalitateko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

Espainiako Gobernuak Carles Puigdemont Generalitateko presidenteari errekerimendua bidali ostean, Kataluniako presidenteak Twitter bidez erantzun du: "Elkarrizketa eskatu eta mahai gainean 155a jarriz erantzuten dizute. Ulertuta".

 

Asteazken arratsaldeko lehen orduan, Rajoyren Gobernuak burofax bat bidali dio Carles Puigdemonti, eta horren arabera, Generalitateko presidenteak bost egun ditu (datorren asteleheneko goizeko 10:00ak arte) erantzuna emateko. Independentzia deklaratu zuela berresten badu, ostegunera arteko epea izango du atzera egin eta Espainiako Gobernuak 155. artikulua ezartzea saihesteko.

Kataluniako parlamentuaren aurrean egin zuen agerraldian, "herriaren mandatua" bere gain hartzen zuela adierazi zuen, "Katalunia errepublika independente bihurtzeko". Hala ere, segidan, Erreferendum Legearen ondorioak behin-behinean bertan behera uztea proposatu zuen, elkarrizketa abiatzeko.

Oriol Junqueras Generalitateko presidenteordeak ere Twitter bidez erantzun dio Rajoyren Gobernuak egindako errekerimendu eskaerari.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X