Aro berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu izango dira Gure Esku Dagoren bozeramaile berriak

Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak Bilboko Euskalduna jauregian ekitaldia egingo du igandean 'etorkizuneko erronkak' azaltzeko.
Josu Etxaburu eta Amalur Alvarez izango dira Gure Esku Dagoren bozeramaile berriak.
Etxaburu eta Alvarez, GEDren promozio bideoan.

Amalur Alvarez ikerlaria eta Josu Etxaburu irakaslea izango dira aurrerantzean Gure Esku Dago (GED) bozeramaileak. Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak "aro berri" bati ekingo dio igandean, eta bertan aurkeztuko dituzte eledunak.

GEDk ohar batean adierazi duenez, Alvarez eta Etxaburu hastapenetik izan dira dinamikako kide, eta Angel Oiarbidek eta Zelai Nikolasek utzitako lekukoari helduko diote.

Zientzia juridiko eta politikoen arloko ikerlaria da Amalur Alvarez (Donostia, Gipuzkoa, 1988) eta irakaslea, Josu Etxaburu (Ondarroa, Bizkaia, 1961).

Gure Esku Dagok "aro berri bat" abiatuko du igandean Bilboko Euskalduna Jauregian egingo duen ekitaldiarekin. Martxoaren 31ko aurkezpenean, "egindako ibilbidea balioan jarri eta etorkizuneko erronkak mahai-gaineratuko" dituzte. GEDko kideez gain, hainbat eragile sozial, sindikal eta politikoetako ordezkariak ere izango dira bertan.


 

Zure interesekoa izan daiteke

Imanol Pradales
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek Estatutuarekin duen borondatea "itxaropentsua" dela uste du Prdalesek, baina ez du atzerapenik onartuko

Imanol Pradalesek gogorarazi du negoziazioei "jarraibide politiko erabakitzaileagoak onartuz" ekitea eskatu dutela. "Hau da, maila politikoan hitzartutakoak ez dituela etengabe topatzen oztopo eta erresistentzia administratibo eta politikoak. Jarrera horrek, ekintza politikoa debaluatzeaz gain, eragin zuzena du Euskadiren aukeretan eta euskal herritarren bizi-kalitatean ", esan du.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Parlamentuak Accionaren presidentearen kontra egin du, Belateko ikerketa batzordean ez baita agertu

Jose Antonio Entrecanales Accionaren presidentea bi aldiz deitu dute ikerketa batzordera, baina bi-bietan ordezkariak bidali ditu. Irati Jimenez ikerketa batzordearen presidentearen esanetan, Entrecanales bera deitu dute eta ez Acciona enpresa (pertsona juridiko gisa), eta desobedientzia delitua egin duelakoan Fiskaltzari jakinaraztea erabaki du batzordeak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X