Talgoren erosketa "oztopatzeari uzteko" eskatu dio EAJk Espainiako Gobernuari
Jose Antonio Jainaga Sidenorreko presidenteak zuzendutako sozietate batek Talgo konpainiaren % 29,8 erosteko operazioa "ez oztopatzeko" eskatu dio EAJk Espainiako Gobernuari gaur. SEPIk operazio horretarako 150 milioi euro emateko hasierako konpromisoan "atzera egin" duela ziurtatu dute jeltzaleek.
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak ohar batean adierazi duenez, "operazioak porrot egiten badu, Espainiako Gobernua izango da euskal herritarrei azaldu beharko diena porrot horren arrazoiak". "Oraindik egoera bideratu daiteke, baina ez dago denbora galtzeko tarterik", erantsi du.
EAJk gogorarazi du Espainiako Gobernuak, SEPIren bidez, hasiera batean konpromisoa hartu zuela erosketa babesteko eta enpresa indartzeko, 150 milioi euroko mailegu baten bitartez.
Ondoren, Estatuak operazioa bitan banatzea proposatu zuen, Espainiako Gobernuak 75 milioi eta Sidenorrek zuzendutako euskal partzuergoak (Finkatuz euskal funts publikoak eta BBK eta Vital kutxek ere parte hartzen dute horretan) gainerako 75 milioiak bere gain har zitzaten.
Kongresuko diputatu jeltzaleek salatu dutenez, Pedro Sanchezen Gobernua "trabak" jartzen ari da erosketa ixteko, eta gogorarazi du konpainia hori estrategikoa dela Euskal Autonomia Erkidegorentzat.
Vaquerok akordioa ixteko eskatu du, konpainiak 4.000 milioi euro inguruko eskaerei irteera eman eta lanpostuei eutsi ahal izateko.
Eusko Jaurlaritza
Ikuspegi zabala eta malgutasuna eskatzen ditugu operazioaren azken txanpan
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak adierazi du "SEPIren esku" dagoela Talgoren egoera berriro bideratzea, eta Espainiako Gobernuari "ikuspegi zabala" eta "malgutasuna" eskatu dio.
Mikel Jauregi buru duen Saileko iturriek gaur adierazi dutenez, Eusko Jaurlaritzak "hilabete asko daramatza lanean Euskal Partzuergoak prozesua ixteko". "Gure konpromiso guztiak bete ditugu eta prozesuaren bukaerara iristeko beharrezko pauso guztiak eman ditugu", gaineratu dute.
Zehaztu dutenez, orain "SEPIren mahaian dago" Talgoren finantziazio beharrizanei aurre egiteko "aurretik adostuta zegoen egoera berriro bideratzea".
Eusko Jaurlaritza "baikor" agertu da, eta espero du "inplikatutako eragile guztiek maila ematea Talgok errotuta jarrai dezan eta eskaerei aurre egiteko beharrezkoak diren inbertsioak egin ahal izateko". "Ikuspegi zabala eta malgutasuna eskatzen ditugu operazioaren azken txanpan", azpimarratu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.