Cristobal Montoro inputatuta dagoen ustelkeria sarearen gakoak: komisioak gas-enpresei laguntzeko legeen truke
Orduko Ogasun ministroak sortutako abokatu bulegoak "influentzia sare" bat sortu zuen, ustez, dirua biltzeko, gutxienez bost konpainiaren interesen aldeko legeak egitearen truke.
Ruben Rus Vela epailea Cristobal Montoro Ogasun ministro ohia ikertzen ari da, ustez gas-enpresei legez kanpo mesede egiteagatik, eta ordainketen truke PPk onartutako hainbat lege-proiekturen "idazketan modu aktiboan laguntzea" ahalbidetzeagatik. Montoro ministro izan zen Mariano Rajoy eta Jose Maria Aznar buru izan zituzten gobernuetan.
Zehazki, berak sortutako Equipo Economico (EE, gaztelaniazko sigletan) abokatu-bulegoak "eragin-sare" bat sortu zuen, ustez, dirua biltzeko, gutxienez bost konpainiaren interesen aldeko legeak egitearen truke: Air Liquide, Abello, Messer, Praxair eta Carburos Metalicos.
Antza denez, Gas Industrialen eta Sendagarrien Fabrikatzaileen Elkartearen (AFGIM) baitan lan egiten zuten enpresa horiek Elektrizitatearen gaineko Zerga Berezia murriztu nahi izan zuten.
Epaileak adierazi duenez, "parte-hartzaile askok Espainiako Gobernuan eta Administrazio Zentralean goi-karguak zituzten, eta eragin-sare bat sortu zuten, horien helburua etekin ekonomikoa lortzea zen eta". Era berean, EE abokatu-bulegoak "denbora gutxian, eta itxuraz, lege-erreformak AFGIMren eskaerei erantzunez egitea lortu zuen".
Tarragonako 2 zenbakiko instrukzio epaitegiko titularrak Montorori eta 30 ikertu ingururi egozten dizkie delitu hauek: funtzionario-eroskeria, administrazio publikoaren aurkako iruzurra, prebarikazioa, influentzia-trafikoa, debekatutako negoziazioak, negozioetako ustelkeria eta dokumentuak faltsutzea.
Kasua sekretupean egon da zazpi urtez, eta, publiko egin den unean, Montorok baja eman du alderdian, eta haren aurkako frogarik ez dagoela adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Ceutarekin lotutako lau elkarretaratze lekuz aldatu ditu, istiluak saihesteko
Eskuineko zenbait alderdik eta elkartek deitu dituzte mobilizazioak, eta horien aurka, ezkerreko taldeek ere mobilizazioak antolatu dituzte. Toki berean deitu dituzte protesta guztiak, eta horiek leku berean egiteak istiluak eragin ditzakeela eta, batzuk tokiz aldarazi dituzte.
Gernikako alkateak liburutegi berria defendatu du eta okupa gazteek gaztetxea mugitzeko alternatiba "erreala" eskatu dute
Jose Maria Gorroñok uste du "onartezina" dela okupazio batek "Gernika osorako proiektu publiko baten garapena eragotzi edo atzeratu ahal izatea". Okupa gazteek, berriz, ez dute Astrara joan nahi, uste dutelako gune hori jada “gainezka” dagoela.
Insausti Donostialdeko udalekin bilduko da ostegunean, etxerik gabeko pertsonen egoera aztertzeko
Hain justu, Pasaia, Oiartzun, Errenteria, Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalak deitu ditu Donostiako alkateak arazoari elkarrekin erantzuteko, etxerik gabeko pertsonen gaia "ez delako soilik hiri bakar baten auzia".
Beatriz Artolazabalek Estefania Beltran de Heredia ordezkatuko du EAJren talde parlamentarioan senatari eta bozeramaile gisa
2020az geroztik Senatuan EAJ bozeramailea da Beltran de Heredia. Izendapen horren ondorioz, Artolazabal ez da berriro Gasteizko alkategai izango 2027ko udal-hauteskundeetan.
EH Bilduk Iker Casanova proposatu du Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagai izateko
EH Bilduren Bizkaiko Mahai Politikoaren ustez, barakaldarra da hautagai egokiena ezkerreko subiranismoaren proiektua ordezkatzeko.
Zupiriaren ustez, ez dago kutsu politikorik gazteen eta Ertzaintzaren artean Aste Nagusian izandako istiluetan
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gizon gazteekin, alkoholaren eta beste substantzia batzuen kontsumoarekin eta gaueko aisialdiko "desinhibizioarekin" lotu ditu istiluak. Ceutari buruz galdetuta, deitoragarri iritzi dio Marokori "dagokion erantzukizuna bere gain hartzeko" ez eskatzeari.
Zupiriak "larritzat" jo ditu Poliziaren aurkako "gizalegearen kontrako jokabideak"
EH Bilduk erasoak arbuiatu ditu, eta "unean uneko gertakariak" direla esan du. PPk Gogorregi txosnaren "lotura politikoaz" galdetu dio Segurtasun sailburuari.
Bloke erreakzionarioa geldiaraztea izango da EH Bilduren "lehentasun nagusia" urte politiko berrian
EH Bilduk Iruñean abiatu du urte politikoa, Mahai Politikoak Baluarten egindako bilerarekin. Arnaldo Otegi kolizio independentistaren idazkari nagusiak azaldu du, besteak beste, hurrengo hilabeteetako erronkak identifikatzeko baliatu dutela hitzordua. "Hauteskundeak izango dira Espainiako eta Frantziako estatuetan. Euskal Herri osoa eduki dezakegu eskuin muturreko bi gobernu erreakzionarioen pean", esan du.
Gazteen eta Haurren Gaietarako Espainiako ministroak "ezinbestekotzat" jo du Ceutako adingabeak penintsulan hartzea
Sira Rego ministroaren iritziz, "beharrezkoa da adingabe migratzaileak hartzea", sortutako krisi egoera "arintzeko" eta "adingabeen zaintza eskubidea bermatzeko".
Sanchezek baztertu egin du Ceutako migrazio krisiaren atzean Maroko egotea
SER katean egindako elkarrizketa batean, Espainiako Gobernuko presidenteak ziurtatu du inteligentzia zerbitzuek ez dutela uste Maroko Ceutako krisian inplikatuta daogenik. Halaber, berretsi du Marokorekiko harremanak oso ona izaten jarraitzen duela.