GKSko hiru gaztek pintura gorria jaurti dute Fragaren bustoaren aurka Vilalban (Lugo)
Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) bere gain hartu du Manuel Fraga Iribarne espainiar ministro frankista izan zenaren aurkako erasoa. Fragak Vilalba (Lugo) jaioterrian duen bustoari egin diote eraso.
GKSren esanetan, Fraga izan zen 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako sarraskiaren arduradun nagusia.
Sare sozialetan partekatutako bideo batean, hiru gazte ikus daitezke eskultura dagoen plazara sartzen eta pintura botatzen.
Erakunde sozialistak bustoak bertan jarraitzea salatu, eta martxoaren 3aren aldeko borrokak ez duela etenik aldarrikatu du.
PPk gaitzetsi egin du erasoa
PPk gaitzetsi egin du erasoa, eta gauza bera egiteko eskatu die BNGri eta PSOEri. Ohar batean, Galiziako popularrek "irmo" gaitzetsi dute "talde erradikal independentista batek 15 urte baino gehiagoz Galiziako presidente izan zenaren irudia bandalizatzea", eta galiziar herria "lasaia" dela eta ezin dela onartu bertan "horrelako ekintzarik egitea" erantsi dute.
Ayusok bere begirunerik handiena adierazi dio Fragaren irudiari
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik