15 urte ETA-ren amaieratik

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei

ETAren amaieratik 15 urte bete direnean, Imanol Pradalesen Gobernuak adierazpen instituzional bat onartu du, ETAk hildako, bahitutako eta mehatxatutako pertsonak gogora ekartzeko.

Iragarkia
María Ubarretxena, portavoz del Gobierno Vasco
18:00 - 20:00
Maria Ubarretxena.

Eusko Jaurlaritzak "triunfalismorik gabe" txalotu ditu ETAren amaieratik izan diren aurrerapenak, eta hitzeman du lan egiten jarraituko duela "terrorismoaren biktimei entzuteko eta laguntzeko". Ildo horretan, biktimenganako "benetako enpatia" eta haiei egindako minaren "aitortza zintzoa" galdegin ditu. 

ETAren amaieratik 15 urte bete direnean, Imanol Pradalesen Gobernuak adierazpen instituzional bat onartu du, ETAk hildako, bahitutako eta mehatxatutako pertsonak gogora ekartzeko.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak irakurri du adierazpena. Esan du duela hamabost urtetik inor ez dela "bere ideiak defendatzeagatik" mehatxatuta sentitzen.

"Duela 90 urte Estatu kolpea eman eta Gerra Zibila piztu zenetik, demokrazian eta askatasunean eman diren lehen hamabost urteak ospatu ditugu", adierazi du.

Eusko Jaurlaritzak erantsi du 15 urteotan pertsona askok "indarkeriaren zentzugabekeria onartu" dutela, eta "errespetuan oinarritutako jarrera demokratikoetara eta pluraltasunaren aintzatespenera daraman bide zintzora" batu direla.

"Preskribatzen ez den zor morala"

Hala ere, nabarmendu du oraindik ere badirela bide horretara batu ez diren pertsonak, hots, "parametro zaharkituei eusten dietenak", eta gizartearekin "preskribatzen ez den zor morala" dutela.

Eusko Jaurlaritzak urteurrena aprobetxatu du "bizikidetza eta balio demokratikoak indartzeko" bidean "ausardiaz, zintzotasunez eta erabakitasunez" elkar hartzeko deia egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X