Terrorismoaren biktimak
GEBehatokiak eta Naparraren familiak terrorismoaren biktima gisa aitortzea eskatuko dute
Espainiako Barne Ministerioak bi aldiz errefusatu du errekonozimendu hori, nahiz eta NBEk kasua aitortu zuen 2014an.
Cosme Delclaux hil da, 90eko hamarkadaren amaieran ETAk denbora luzez bahituta izan zuen abokatua
Aurtengo azaroan 30 urte beteko lirateke ETAk bahitu zuenetik. 232 egun eman zituen zulo batean ezkutatuta. Hileta astelehen honetan egingo dute, Neguriko Loiolako San Inazio parrokian.
Marlaskak dio Korrikan presoen argazkiak erakustea legez ez dela delitua
Fernando Grande Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroak esan du "nazkagarriak" iruditu zitzaizkiola azken Korrikan ikusitako hainbat irudi, besteak beste, ETAko preso baten argazkia soinean zeraman haurrarena. Azaldu du segurtasun indarrek adi jarraitzen dutela halako gertakarien aurrean, baina, legea eskuan, ekintza horiek ez direla delitua erantsi du. Senatuan egin ditu hitzok ministroak, UPNko Maria Caballerori, ETAk hil zuen Tomas Caballero Iruñeko zinegotzi izandakoaren alabari, erantzunez.
Egiari Zor Fundazioak Pasaiako sarraskiko biktimak omendu ditu, hil zituztenetik 42 urte bete direnean
Estatuko Segurtasun Indarrek Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituztela 42 urte bete dira gaur, eta horren kariaz Egiari Zor Fundazioak ekitaldia egin du Azpeitian, biktimen jaioterrian, haien lagun eta senideekin batera.
Buesa eta Diez gogoratu dituzte gaur Gasteizen senideek, ertzainek eta erakunde eta alderdietako kideek
ETAk duela 26 urte hil zituen politikari sozialista eta Jorge Diez bizkartzaina. Urtero legez, lore eskaintza egin dute bien omenez jarritako monolitoan. Haien senide eta lagunez gain, ordezkaritza instituzional eta politiko zabala izan da ekitaldian.
Kartzelan 25 urte eman ondoren, aitaren hiltzaileek ETAren "irakurketa kritikoa" egiten ote duten galdetu du Sara Buesak
Bere aita hil zuten ETAko kideen askatasunaren unea "iritsi behar zela" onartu du, eta "egoera zail batzuekin bizi behar dugula, nahiz eta min eman, elkarrekin bizitzeko ditugun printzipio demokratikoetan sinesten dugulako".
Eusko Legebiltzarrak Fernando Buesa eta Enrique Casas eraildako sozialistak gogoratu ditu
Enrique Casas 1984ko otsailaren 23an hil zuten Komando Autonomo Antikapitalistek, eta Fernando Buesa bere bizkartzain Jorge Diezekin batera hil zen, ETAren atentatu batean, 2000ko otsailaren 22an. Legebiltzarreko Mahaiak 2014ko otsailean erabaki zuen erakunde terroristek hildako lau euskal legebiltzarkideak —Fernando Buesa, Enrique Casas, Gregorio Ordoñez eta Santiago Brouard— omentzea, erailketaren egunetik hurbilen dagoen osoko bilkuran.
Ruben Mugicak "memoria galdu izana" egotzi dio Sanchezi "gaizkileen oinordekoak bazkide bihurtzeagatik"
ETAk duela 30 urte hildako Fernando Mugica Herzog buruzagi sozialistaren senitartekoek, erakundeetako ordezkariek eta PSE-EEko kideek omenaldia egin diote gaur Donostiako Polloe hilerrian. Ekitaldian, Ruben Mugica semeak Pedro Sanchez kritikatu du "memoria galdu izana" eta "gobernuaren ekintza merkatu txiki bat bihurtu izana" egotzita. Horren ustez, "gaizkileen oinordekoak bazkide" egin ditu Sanchezek, eta ezberdin pentsatzen dutenei "faxista" deitu. Era berean, terrorismoaren biktimak berdin tratatzeko eskatu du, eta ezker abertzaleari "ezagutzen dituzten terroristen izen-abizenak jakinaraztea".
Duela 31 urte ETAk hildako Gregorio Ordoñez gogoratu du Eusko Legebiltzarrak
Eusko Legebiltzarrak minutu bateko isilunearekin gogoratu du Gregorio Ordoñez legebiltzarkide eta Donostiako PPko zinegotzi izandakoa. 1995eko urtarrilaren 23an hil zuen ETAk Donostiako taberna batean.
Donostiako Loiolatarra Elkarteak azken aldiz omendu du duela 25 urte ETAk hil zuen Ramon Diaz bazkidea
Familiak omenaldi instituzionalak amai daitezen nahi duenez gero, Donostiako Loiolatarra Kirol Elkarteak azken aldiz omendu du astelehen honetan ETAk duela 25 urte hil zuen Ramon Diaz Garcia bazkidea eta Donostiako Itsas Komandantziako sukaldaria.
Lore-eskaintza egin diote Gregorio Ordoñezi, hil zutenetik 31 urte bete direnean
Ekitaldian, "gizarte isil eta kikildu baten duintasuna salbatu zutenak" goratu ditu Ana Iribar alargunak. Lore-eskaintzan, Gipuzkoako zenbait erakundetako ordezkariak ere izan dira, Jon Insausti Donostiako alkatea tartean.