Terrorismoaren biktimak
2026/01/26 - 17:22
Donostiako Loiolatarra Elkarteak azken aldiz omendu du duela 25 urte ETAk hil zuen Ramon Diaz bazkidea
Familiak omenaldi instituzionalak amai daitezen nahi duenez gero, Donostiako Loiolatarra Kirol Elkarteak azken aldiz omendu du astelehen honetan ETAk duela 25 urte hil zuen Ramon Diaz Garcia bazkidea eta Donostiako Itsas Komandantziako sukaldaria.
2026/01/24 - 15:58
Lore-eskaintza egin diote Gregorio Ordoñezi, hil zutenetik 31 urte bete direnean
Ekitaldian, "gizarte isil eta kikildu baten duintasuna salbatu zutenak" goratu ditu Ana Iribar alargunak. Lore-eskaintzan, Gipuzkoako zenbait erakundetako ordezkariak ere izan dira, Jon Insausti Donostiako alkatea tartean.
2015/06/05 - 10:40
'Terrorismoaren biktimak eta gizartea' jardunaldian izango da Urkullu
Biktimek, biktimen elkarteek eta gizarteko ordezkariek euren bizipenak partekatuko dituzte Donostian egingo duten jardunaldian.
2015/05/10 - 12:55
Terrorismoaren biktimak omentzeko 73 plaka jarri ditu Covitek
Biktimen elkarteak azaldu duenez, "desobedientzia zibileko ekintza hori egin dugu udal akordioa betetzeari Donostiako Udalak uko egin ostean".
2014/09/29 - 14:56
Biktimen omenezko plakak jartzeko eskatu die Covitek 94 udali
Herri bakoitzean hildako biktimen omenezko plakak ipintzeko eskatu die, gutun bidez.
2013/06/27 - 13:50
Posada: 'Espainiak ez ditu inoiz bere biktimak ahaztuko'
Elkarrizketa bideratzeko eta "biktima guztiei" kaltea ordaintzeko eskatu dio Amaiurrek Rajoyri.
2012/02/15 - 17:35
Memoriaren institutuak alderdien babesa izatea espero du Jaurlaritzak
Memoria eta Bizikidetzaren Institutuaren proiektuak babes "zabala" izatea espero du Eusko Jaurlaritzak.
2011/12/02 - 18:03
Alderdiek, Bilduk ezik, terrorismoaren biktimak omendu dituzte Getxon
Otsailean frankismoaren eta Gerra Zibilaren biktimei dagokien ekitaldia egingo dute.
2011/12/02 - 15:49
Getxoko Udalak terrorismoaren biktimak gogoratu ditu
Minutu bateko isilunea eta lore eskaintza egin dituzte San Inazio enparantzan dagoen eskulturaren parean.
2011/10/21 - 18:24
Terrorismoaren biktimak omendu dituzte Eusko Legebiltzarrean
Eusko Legebiltzarreko kideek terrorismoaren biktimak gogoratu eta omendu dituzte lore-eskaintza batekin, ETAk jarduera armatua behin betiko amaitu duela iragarri eta hurrengo egunean.
2011/06/27 - 23:20
Kongresuak terrorismoaren biktimak omendu ditu
Terrorismoren biktimen elkarte garrantzitsuenek ez dute omenaldian parte hartu politikariek Bildu instituzioetan egotea "onartu" dutela salatzeko.
2010/07/10 - 17:49
Getxoko Udalak terrorismoaren biktimak omentzeko ekitaldia egin du
Udaletxe barruan hasi dute omenaldia eta lore eskaintza batekin amaitu da San Inazio plazan.
2010/04/23 - 09:11
Terrorismoaren biktimak laguntzeko legea onartu du Nafarroak
Legeak UPNren, PSNren, CDNren, NEBen eta Batzarreko (NaBai) parlamentario baten babesa jaso du. ETAren terrorismoaren biktimak aitortzea da legearen "lehentasuna".
2010/03/11 - 17:21
Portugaletek terrorismoaren biktimak omendu ditu
13 biktima daude Portugaleteko zerrendan, Maite Torrano militante sozialista, Iñaki Totorika ertzaina eta Ignacio Ellacuria, Salbadorren hil zuten jesuita, besteak beste. Azken horren izena daraman parkean omendu dituzte denak. Portugaleteko alkatearekin herrizango sailburua.
2010/02/16 - 07:56
Terrorismoaren biktimak omendu ditu Lasarteko Udalak
ETAren indarkeria jasan duten 11 lagun omendu ditu Lasarteko Udalak, haien artean, Froilan Elespe ziengotzi lasartearra eta Miguel Angel Blanco, herri horretan tirokatu zuten Ermuko zinegotzia. Bideoa ikusi.