Terrorismoaren biktimak omentzeko 73 plaka jarri ditu Covitek
Covite Terrorismoaren Biktimen Euskadiko Elkarteak "73 plaka klandestino" jarri ditu goizalde honetan Donostiako kaleetan terrorismoak hildako 96 lagun omentzeko. Plakak jarri dituzte lagun horiek hil zituzten leku berean, Covitek ohar baten bidez zabaldu duenez.
Biktimen elkarteak azaldu duenez, "desobedientzia zibileko ekintza hori egin dugu udal akordioa betetzeari Donostiako Udalak uko egin ostean". 2014ko apirilean adostutako akordio horren arabera, hil zituzten lekuetan hildakoak gogoratzera behartuta dago Donostiako Udala.
Consuelo Ordoñez elkarte horren presidentea eta Laura Martin presidenteordea, beste hainbat kiderekin batera, Donostiako kaleetan ibili dira goizalde honetan, eta 73 plaka jarri dituzte. Horietan biktimaren izen-abizenak eta hildako talde terroristaren izenak agertzen dira. Guztira, ETAri dagozkion 71 plaka jarri dituzte, Espainiar Batailoiari dagokion bakarra, eta DRILari dagokion beste bat.
Horrela, 'Biktima bakoitzeko, plaka bat' kanpainarekin aurrera egin nahi du Covitek, "Euskaditik ahanztura erbesteratzeko".
Ekimen hori 2014ko irailean hasi zen Bilbon. Orduan, Maria Luisa Ortegaren omenez plaka bat jarri zuten eta, geroago, Elena Maria Moreno eta Miguel Paredes gogoratzeko plaka bana jarri zituzten Errenterian eta Donostian. Plaka horiek birritan kendu dituzte.
Eskutitza Izagirreri
Bestalde, Consuelo Ordoñezek gutuna idatzi dio Juan Carlos Izagirre Donostiako alkateari, eta Covitek "erantzukizunez" jokatu duela esan dio.
"Hil zituzten lekuetan biktimak ez omentzeak herrialde honek, hiri honek, demokrazia honek pairatu duten giza eskubideen urraketarik handiena belaunaldi berriei ez jakinaraztea dakar", idatzi du Ordoñezek eskutitz hartan, "premiazko auzia dela uste dugu, eta zu iritzi berekoa izango zarelakoan gaude".
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri