Urkullu Eskoziari buruz: ‘Elkarrizketa itxikeriari gailendu zaio’
Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaiak Erresuma Batuak eta Eskoziak 2014ean Eskoziako etorkizunari buruzko erreferendum bat egiteko lortutako akordioa goraipatu du, "albiste ona elkarrizketa eta akordioa itxikeriari gailendu zaielako", eta nabarmendu du "akordioak baldintzatutako erabakitzeko eskubidearen adibide" dela; hain zuzen, jeltzaleek datorren legegintzaldirako proposatzen dutena.
Eibarko (Gipuzkoa) Unzaga enparantzan egindako hauteskunde-ekitaldi batean izan da EBBen presidentea, Joseba Egibar eta Bakartxo Tejeria hautagai jeltzaleekin batera. Bertan, Urkulluk azpimarratu du Erresuma Batua eta Eskozia EAJk legealdi berrian egin nahi duen "adibide" direla, Euskadin "errespetutik eta ez menpekotasunetik abiatuta elkarrekin bizitzeko ".
Bestalde, uneotan bizi den "larrialdizko egoera ekonomikoa" aipatu du eta EH Bilduri galdetu "zelan gaindituko" duen krisialdia Euskadin eta ea "independentziara itxaron" beharko dugun. Halaber, "Europan nazio bezala aurrera egin eta hazteko, eta memoria izango duen bakea lortzeko, herrialde-itun handiak" defendatu ditu.
Urkulluren hitzetan, Gipuzkoako Diputazioak, Bilduk zuzentzen duenak, "onartzen du biztanleriaren % 6 pobreziaren atarian bizi direla, 42.000 pertsona, eta nahikoa da jendeari begietara begiratzea ezinegona eta kezka antzemateko".
Bilduren Gipuzkoako Gobernuak "bakarrik daki denari ezetz esaten, eta Garitanoren diputazioa ezetzaren diputazioa da", Urkulluren esanetan, "bakarrik dakite baietz esaten pankartari, aldarrikapen antzuari, demagogiari, manifestatzeari eta protesta egiteari", Gobernuan dagoenak "gobernatzeko beharra duenean, arazoak konpondu, erantzun eta egin".
Goizeko ekitaldia
Euskadik estatus politiko berri bat adosten badu, euskal gizarteak akordio hori berresteko aukera izatea espero duela esan du gaur Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaiak.
PP, PSOE eta UPyD alderdien botoekin Diputatuen Kongresuak ERCren erreferenduma deitzeko ekimena errefusatu zuen atzo, hark Gobernu zentralak bakarrik duen eskuma Kataluniako Generalitateari pasatzea eskatzen zuen. Halere, itxaropentsu agertu da buruzagi jeltzalea: "Galdeketa eta erreferendum gaitasuna behe Ganberak erabaki behar badu ere, Euskadin alderdien artean estatus politiko berria adosten badugu, euskal gizarteak berresteko aukera izatea espero dut".
Urriaren 21eko hauteskundeen ondorengo itunen inguruan galdetuta, "gobernua osatzeko inori betorik" jarriko ez diola hitza eman du Urkulluk.
"Duela bost urte esan nuen aurrez aurreko politikari azkena eman behar zitzaiola. Duela hiru urte eta erdi hauteskundeak irabazi genituen baina bloke konstituzionalista batek oposiziora eraman gintuen", ekarri du gogora Urkulluk. Horren ildoan, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi guztiekin hitz egiteko prest agertu da buruzagi jeltzalea: "Ez diot muzin egingo Gasteizko Ganberan ordezkaritza duen alderdi bati", zehaztu du.
Krisi ekonomiko garaian, "baketzea, normalizazioa eta elkarbizitza politikoa" ondo bideratzeko elkarrizketa eta esfortzu handia beharko direla gaineratu du jeltzaleen lehendakarigaiak.
Informazio osagarria
Hauteskundeen inguruko albisteak
EAEko hauteskundeetako hautagaiak
Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaiak Erresuma Batuak eta Eskoziak 2014ean Eskoziako etorkizunari buruzko erreferendum bat egiteko lortutako akordioa goraipatu du, "albiste ona elkarrizketa eta akordioa itxikeriari gailendu zaielako", eta nabarmendu du "akordioak baldintzatutako erabakitzeko eskubidearen adibide" dela; hain zuzen, jeltzaleek datorren legegintzaldirako proposatzen dutena.Eibarko (Gipuzkoa) Unzaga enparantzan egindako hauteskunde-ekitaldi batean izan da EBBen presidentea, Joseba Egibar eta Bakartxo Tejeria hautagai jeltzaleekin batera. Bertan, Urkulluk azpimarratu du Erresuma Batua eta Eskozia EAJk legealdi berrian egin nahi duen "adibide" direla, Euskadin "errespetutik eta ez menpekotasunetik abiatuta elkarrekin bizitzeko ". Bestalde, uneotan bizi den "larrialdizko egoera ekonomikoa" aipatu du eta EH Bilduri galdetu "zelan gaindituko" duen krisialdia Euskadin eta ea "independentziara itxaron" beharko dugun. Halaber, "Europan nazio bezala aurrera egin eta hazteko, eta memoria izango duen bakea lortzeko, herrialde-itun handiak" defendatu ditu.Urkulluren hitzetan, Gipuzkoako Diputazioak, Bilduk zuzentzen duenak, "onartzen du biztanleriaren % 6 pobreziaren atarian bizi direla, 42.000 pertsona, eta nahikoa da jendeari begietara begiratzea ezinegona eta kezka antzemateko". Bilduren Gipuzkoako Gobernuak "bakarrik daki denari ezetz esaten, eta Garitanoren diputazioa ezetzaren diputazioa da", Urkulluren esanetan, "bakarrik dakite baietz esaten pankartari, aldarrikapen antzuari, demagogiari, manifestatzeari eta protesta egiteari", Gobernuan dagoenak "gobernatzeko beharra duenean, arazoak konpondu, erantzun eta egin". Goizeko ekitaldiaEuskadik estatus politiko berri bat adosten badu, euskal gizarteak akordio hori berresteko aukera izatea espero duela esan du gaur Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaiak. PP, PSOE eta UPyD alderdien botoekin Diputatuen Kongresuak ERCren erreferenduma deitzeko ekimena errefusatu zuen atzo, hark Gobernu zentralak bakarrik duen eskuma Kataluniako Generalitateari pasatzea eskatzen zuen. Halere, itxaropentsu agertu da buruzagi jeltzalea: "Galdeketa eta erreferendum gaitasuna behe Ganberak erabaki behar badu ere, Euskadin alderdien artean estatus politiko berria adosten badugu, euskal gizarteak berresteko aukera izatea espero dut".Urriaren 21eko hauteskundeen ondorengo itunen inguruan galdetuta, "gobernua osatzeko inori betorik" jarriko ez diola hitza eman du Urkulluk."Duela bost urte esan nuen aurrez aurreko politikari azkena eman behar zitzaiola. Duela hiru urte eta erdi hauteskundeak irabazi genituen baina bloke konstituzionalista batek oposiziora eraman gintuen", ekarri du gogora Urkulluk. Horren ildoan, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi guztiekin hitz egiteko prest agertu da buruzagi jeltzalea: "Ez diot muzin egingo Gasteizko Ganberan ordezkaritza duen alderdi bati", zehaztu du.Krisi ekonomiko garaian, "baketzea, normalizazioa eta elkarbizitza politikoa" ondo bideratzeko elkarrizketa eta esfortzu handia beharko direla gaineratu du jeltzaleen lehendakarigaiak.Informazio osagarriaHauteskundeen inguruko albisteakEAEko hauteskundeetako hautagaiakBotoaren bilakaera
Zure interesekoa izan daiteke
Atutxa pozik euskal gizarteak "berriro EAJ aukeratu" duelako, EH Bilduren "gorakada ukatu gabe"
Buruzagi jeltzaleak ez du ia zalantzarik egin. Gasteizko Gobernuan azken legealdiotako formula errepikatzeko aukera ziurtzat jo du, horretarako PSE-EEk mahai gainean jarriko dituen baldintzak ere zorroztu egingo direla jakitun.
39 emakumek eta 36 gizonezkok osatuko dute Eusko Legebiltzar berria
Mapa politiko berria marraztu dute igandeko hauteskundeek, eta hori argi ikusiko da Gasteizko Ganberaren eserlekuen koloreetan: EAJk eta EH Bilduk 27na ordezkari izango dituzte, PSE-EEk 12, PPk 7, eta Sumarrek eta Voxek, bana.
1.795.212 herritar daude botoa ematera deituta, Eusko Legebiltzarra berritzeko
09:00etan ireki dituzte hauteslekuak, normaltasunez, eta herritarrek 20:00ak arte eman ahal izango dute botoa. Emaitzak 22:30erako aurreikusita daude.
Gaur amaituko da bizitasuna hartzen joan den hauteskunde-kanpaina
Euskadiko zazpi indar politiko nagusietatik bostek (EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta Sumar) Bilbon itxiko dute kanpaina, eta beste biek (PP eta Vox) Gasteizen.
Igandeko hauteskundeetan parte-hartzeari buruzko datu errealak eskainiko dituzte, lehen aldiz
Orain arte, estimazioak eskaini izan dituzte. Bestalde, lehen zenbaketen emaitzak 21:00ak aldera emango dira eta, ordu t'erdi ondoren, atzerriko bozen faltan, ezagutuko da Eusko Legebiltzarraren argazki berria.
Posta bidezko botoak ia % 11 hazi dira Euskadin, 2016ko hauteskundeekin alderatuta
2020ko datuekin alderatuta, posta bidezko botoak % 54 jaitsi dira. Dena dela, hauteskunde horiek pandemia garaian egin zituzten, ezohiko baldintzetan, eta horrenbestez, baliteke batzuk eta besteak alderatzeak emaitza bitxiak ematea.
Kultura, Osakidetza, langileen soldatak eta autonomoak izan dira laugarren eguneko gai nagusiak
Kanpainaren laugarren egun honetan, hautagaiaek Hezkuntza eta Osasun sistema, autonomen egoera edota langileen soldatak izan dituzte hizpide, besteak beste.
Hauteskunde mahaian egotea egokitu zait, baina ezin dut: zein aukera ematen ditu legeak?
Nahitaezkoa da hauteskunde mahaian egotea, hala egokituz gero. Nolanahi ere, badira legeak aurreikusten dituen hainbat arrazoi, libratzeko. Mahaikide izatea egokitu eta ez joateak, ondorioak ditu.
Egutegia: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako bidea
Datorren asteartean, otsailaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Eusko Legebiltzarra desegiteko eta hauteskundeak deitzeko dekretua. Hauteskunde Batzordea martxoaren 1ean eratuko da. Hauteskunde-kanpaina apirilaren 5ean hasi eta 19an amaituko da.
Santano alkatearen "eredu zaharkitu eta agortuaren alternatiba bakarra" dela aldarrikatu du EAJk Irunen
Xabier Iridoy Irungo alkategai jeltzaleak esan du bere alderdia "ilusioz eta konpromisoz" beterik dagoela, garai berri baten lidergoa hartzeko.