Legebiltzarreko aktak jaso eta konpromiso etikoa sinatuko du EH Bilduk
="/eu/hauteskundeak/eaeko-autonomikoak/osoa/973378/eaeko-hauteskundeen-emaitzak--eaj-garaile-eh-bildu-bigarren/" _fcksavedurl="/eu/hauteskundeak/eaeko-autonomikoak/osoa/973378/eaeko-hauteskundeen-emaitzak--eaj-garaile-eh-bildu-bigarren/" target="_blank">EH Bilduko 21 legebiltzarkideek ostiral honetan hartuko dituzte aktak Eusko Legebiltzarrean, eta, jarraian, konpromiso etiko bat sinatuko dute, hauteskunde kanpainan iragarritakoa beteta. Horren arabera, ''giza duintasunaren kontrako'' jarduerak baztertu egingo dituzte. Konpromiso horrek, gainera, soldata jaitsi eta dietak bertan behera uzteko aukerak jasotzen ditu.
11 puntuko testua da, eta, hori sinatuta, ''duintasuna, zuzentasuna, leialtasuna, eraginkortasuna, gardentasuna, zorroztasuna eta zerbitzua eskaintzeko grina'' izango dituzte oinarri beren jardunean.
Halaber, testu horren arabera, ''lehiakide politikoekiko duintasun pertsonala oinarri duen jarduera'' izango da EH Bildurentzat norgehiagoka politikoa.
Arrazoi horregatik, arerio politikoen "aipu-galtze pertsonalari zuzendutako edozein jarrera" errefusatuko dute, baita "bizitza pribatuan indarrez sartzea" ere, "giza duintasunaren kontra"ko beste edozein ekintzez gain. Halaber, EH Bilduren ADNan elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa daudela azalduko du.
Testua sinatuko dutenek "nolabaiteko interes ekonomikoa" izan dezaketen gaietan esku hartzeari eta jarduera politikoan "baldintzatu dezaketen" opariak jasotzeari uko egingo diote.
Bestalde, dokumentuaren arabera, koalizioko kargu publikoek sortutako edozein ikerketa batzorde babesteko konpromisoa izango dute, "trafikoen edo influentzien iruzurrarekin" erlazionatutako gaiak argitzeari zuzenduta dagoen bitartean.