Ardanzak 'nazionalismoa muturrera ez eramateko' eskatu dio EAJri
Jose Antonio Ardanza lehendakari ohiak Patxi Lopezek burutzen zuen Gobernua Euskadi “espainartzen” saiatu dela kritikatu du. Horrez gain, agintaldi honetan kontrakoa egin eta “Euskadi are gehiago nazionalizatzeko” akatsa egin ez dezan eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakari berriari.
Onda Vascari eskainitako adierazpenetan, “Gobernu ekintza Euskadi ongi zuzentzean” oinarritu behar dela azaldu du. “Euskadik nortasun sentimendu bikoitza du. Alde batetik, euskaldun eta espainiar sentitzen direnak daude, eta beste alde batetik, aurrekoak baino gehiago direnak, Euskadi dute soilik erreferentziatzat".
Testuinguru horretan, “espainiar nazionalistek gobernatzen dutenean Euskadi normalizatu behar dela" diotela kritikatu du Ardanza lehendakari ohiak. “Egiten duten gauza bakarra Euskadi espainiartzea da”, gaineratu du.
“Euskadi abertzalekeriara eraman”
“Txarto irudituko zitzaidan orain Euskadi abertzalekeriara eramatea”, ohartarazi du lehendakari ohiak, EAJ eta PSEk batera gobernatu zutenean alderdi lanak eta gobernu lanak bereizten jakin zutela azpimarratu duen bitartean.
Iñigo Urkullu lehendakari bihurtzeak “emozio berezia” eragin ziola onartu du, “EAJk inoiz galdu behar ez zuena berreskuratu duelako”.
Jose Antonio Ardanza lehendakari ohiak Patxi Lopezek burutzen zuen Gobernua Euskadi “espainartzen” saiatu dela kritikatu du. Horrez gain, agintaldi honetan kontrakoa egin eta “Euskadi are gehiago nazionalizatzeko” akatsa egin ez dezan eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakari berriari.Onda Vascari eskainitako adierazpenetan, “Gobernu ekintza Euskadi ongi zuzentzean” oinarritu behar dela azaldu du. “Euskadik nortasun sentimendu bikoitza du. Alde batetik, euskaldun eta espainiar sentitzen direnak daude, eta beste alde batetik, aurrekoak baino gehiago direnak, Euskadi dute soilik erreferentziatzat".Testuinguru horretan, “espainiar nazionalistek gobernatzen dutenean Euskadi normalizatu behar dela" diotela kritikatu du Ardanza lehendakari ohiak. “Egiten duten gauza bakarra Euskadi espainiartzea da”, gaineratu du.“Euskadi abertzalekeriara eraman”“Txarto irudituko zitzaidan orain Euskadi abertzalekeriara eramatea”, ohartarazi du lehendakari ohiak, EAJ eta PSEk batera gobernatu zutenean alderdi lanak eta gobernu lanak bereizten jakin zutela azpimarratu duen bitartean.Iñigo Urkullu lehendakari bihurtzeak “emozio berezia” eragin ziola onartu du, “EAJk inoiz galdu behar ez zuena berreskuratu duelako”.
Zure interesekoa izan daiteke
Atutxa pozik euskal gizarteak "berriro EAJ aukeratu" duelako, EH Bilduren "gorakada ukatu gabe"
Buruzagi jeltzaleak ez du ia zalantzarik egin. Gasteizko Gobernuan azken legealdiotako formula errepikatzeko aukera ziurtzat jo du, horretarako PSE-EEk mahai gainean jarriko dituen baldintzak ere zorroztu egingo direla jakitun.
39 emakumek eta 36 gizonezkok osatuko dute Eusko Legebiltzar berria
Mapa politiko berria marraztu dute igandeko hauteskundeek, eta hori argi ikusiko da Gasteizko Ganberaren eserlekuen koloreetan: EAJk eta EH Bilduk 27na ordezkari izango dituzte, PSE-EEk 12, PPk 7, eta Sumarrek eta Voxek, bana.
1.795.212 herritar daude botoa ematera deituta, Eusko Legebiltzarra berritzeko
09:00etan ireki dituzte hauteslekuak, normaltasunez, eta herritarrek 20:00ak arte eman ahal izango dute botoa. Emaitzak 22:30erako aurreikusita daude.
Gaur amaituko da bizitasuna hartzen joan den hauteskunde-kanpaina
Euskadiko zazpi indar politiko nagusietatik bostek (EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta Sumar) Bilbon itxiko dute kanpaina, eta beste biek (PP eta Vox) Gasteizen.
Igandeko hauteskundeetan parte-hartzeari buruzko datu errealak eskainiko dituzte, lehen aldiz
Orain arte, estimazioak eskaini izan dituzte. Bestalde, lehen zenbaketen emaitzak 21:00ak aldera emango dira eta, ordu t'erdi ondoren, atzerriko bozen faltan, ezagutuko da Eusko Legebiltzarraren argazki berria.
Posta bidezko botoak ia % 11 hazi dira Euskadin, 2016ko hauteskundeekin alderatuta
2020ko datuekin alderatuta, posta bidezko botoak % 54 jaitsi dira. Dena dela, hauteskunde horiek pandemia garaian egin zituzten, ezohiko baldintzetan, eta horrenbestez, baliteke batzuk eta besteak alderatzeak emaitza bitxiak ematea.
Kultura, Osakidetza, langileen soldatak eta autonomoak izan dira laugarren eguneko gai nagusiak
Kanpainaren laugarren egun honetan, hautagaiaek Hezkuntza eta Osasun sistema, autonomen egoera edota langileen soldatak izan dituzte hizpide, besteak beste.
Hauteskunde mahaian egotea egokitu zait, baina ezin dut: zein aukera ematen ditu legeak?
Nahitaezkoa da hauteskunde mahaian egotea, hala egokituz gero. Nolanahi ere, badira legeak aurreikusten dituen hainbat arrazoi, libratzeko. Mahaikide izatea egokitu eta ez joateak, ondorioak ditu.
Egutegia: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako bidea
Datorren asteartean, otsailaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Eusko Legebiltzarra desegiteko eta hauteskundeak deitzeko dekretua. Hauteskunde Batzordea martxoaren 1ean eratuko da. Hauteskunde-kanpaina apirilaren 5ean hasi eta 19an amaituko da.
Santano alkatearen "eredu zaharkitu eta agortuaren alternatiba bakarra" dela aldarrikatu du EAJk Irunen
Xabier Iridoy Irungo alkategai jeltzaleak esan du bere alderdia "ilusioz eta konpromisoz" beterik dagoela, garai berri baten lidergoa hartzeko.