Maiatzak 25
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europa nazionalismoengandik 'babesteko' lan egingo duela esan du UPyDk

Maite Pagazaurtunduak UPyDk Europako hauteskundeei begira prestatu duen programa eta UPyDko zerrendetan dauden euskal hautagaiak ere aurkeztu ditu.
Maite Pagazaurtundua (Artxiboko irudia). Argazkia: EFE
Maite Pagazaurtundua (Artxiboko irudia). Argazkia: EFE

Maite Pagazaurtundua Europako hauteskundeetarako UPyDren zerrendako bigarrenak larunbat honetan azaldu duenez, UPyDk Europa nazionalismoengandik eta populismoengandik "babesteko" eta hiritarren eskubideak babesteko lan egingo du.

Pagazaurtunduak UPyDk Europako hauteskundeetara begira prestatu duen programa eta alderdiaren zerrendatan dauden euskal hautagaiak ere aurkeztu ditu.

Alderdi txikiek "eragin handi" izan dezaketela iritzi dio Pagazaurtunduak eta alderdi politiko handiak gaitzetsi ditu "biktimaren paperean jartzeagatik" eta arazo guztien errua Europari botatzeagatik.

Bestalde, nazionalistak kritikatu ditu eta Europar Batasuna "hausten" saiatzea egotzi die. Horren aurrean, UPyDk Europaren "arkitektura" babestuko duela nabarmendu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X