Cañete: 'Zergak eta langabezia murriztuz amaituko dugu legealdia'
Miguel Arias Cañete Europako hauteskundeetarako PPren zerrendaburuak esan du popularrek “zergak arinduz eta langabezia murriztuz” amaituko dutela legealdia. PSOEri hauteskunde programa ez izatea egotzi dio, eta “legealdi bakar batean 3,6 milioi enplegu suntsitu ondoren”, ez dagokiola inori leziorik ematea esan du Cañetek.
Arias Cañete Bilbon izan da gaur, Arantza Quiroga EAEko PPren presidentearekin eta Carlos Iturgaiz Euskadiko PPren zerrendaburuarekin batera.
Cañetek Espainiaren batasuna defendatu du, eta argi utzi nahi izan du Espainiatik ateratzen dena Europatik kanpo geratuko dela.
“Martxan jarritako neurri ekonomikoekin eta sozialekin harro egon daiteke alderdi popularra”, Cañeteren hitzetan, eta terrorismoaren biktimen eskubideak babesteko “Europako gutuna” bultzatuko dutela iragarri du.
Euskadin gauzak asko aldatu direla adierazi du, eta PPk hauteskundeak irabaziko dituela, “printzipioak dituelako, eta Espainia bihotzean daramalako”.
Bestalde, sozialistei herrildea suntsituta utzi izana egotzi die, eta EAEko popularrei EAJtik datozen irainak ahazteko eskatu die. “Guk pedagogia egin behar dugu, Espainiarentzat funtsezkoak diren hauteskunde batzuen aurrean gaudela konturarazteko”.
ETAri buruz, hiltzen ez badu, Estatuak irabazi egin duelako dela nabarmendu du. Horren harian, biktimak PPren “erreferente etikoak” izango direla azpimarratu du. “Ez ditugu biktimak ahaztuko, eta euren eskubideak babesteko gutun bat bultzatuko dugu Europan”.
Arantza Quiroga EAEko PPko presidenteak, bestalde, errealitateari “aurre egiteko” eskatu dio lehendakariari. “Kataluniarrek eta eskoziarrek gure autogobernu maila izatea nahiko lukete”, gaineratu du.
“Txikitasunean nahaspilatuta eta mundu zahar batean gordeta dabil EAJ, eta horrek iraina erabiltzera eramaten ditu jeltzaleak. EAJ urduri dagoela ikusten dugu”, esan du Quirogak.
Bestalde, Carlos Iturgaiz EH Bilduko zerrendaburuari zuzendu zaio. Bere “kumeek” egindako azken erasoak gaitzesteko eskatu dio, eta ETAren alde jardutea egotzi dio. ETA talde modura ez dela desagertu eta desagertzeko gogorik ere ez duela erantsi du Iturgaitzek.
Eusko Alderdi Jeltzalearen aurka ere aritu da. Jeltzaleek “haustura , irainak eta hitz hutsak ari dira saltzen”, Iturgaitzen esanetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Youtuberra, komunikatzaile polemikoa eta ohikoa auzitegietan... Nor da Luis Alvise?
Gutxik espero zituzten atzo Se Acabo la Fiesta ultraeskuineko taldeak lortutako emaitzak. Luis Alvise elkarte horretako buruak UPyDn eta Ciudadanosen eman zituen aurreneko pausoak. Egun, ehunka milaka jarraitzaile ditu sare sozialetan.
PSOEk irabazi du EAEko hiriburu guztietan, eta PP lehenengo indarra da Iruñean
Alderdi Sozialistak irabazi ditu hauteskundeak Gasteizen, Donostian eta Bilbon, eta Alderdi Popularrak gauza bera egin du Iruñean.
Sei ordezkarik eramango dute Euskal Herriaren ahotsa Europako Parlamentura
Idoia Mendia (PSE-PSOE), Oihane Agirregoitia (EAJ-CEUS), Pernando Barrena (EH Bildu-Orain Errepublikak), Elena Sancho (PSN-PSOE), Javier Zarzalejos (PP) eta Antonio Lopez Isturiz (PP) izango dira gaurko bozen ondoren Europako Parlamentuan eserlekua izango duten euskal herritarrak.
Ultraeskuina eta migrazioa, Europako ardatz nagusietakoak, izan dituzte hizpide alderdiek
EAJ, EH Bildu, PSOE, Sumar, PP eta Podemos hautagaitzen ekitaldi politikoak kanpainaren 10. egunean.
Europan lehiakorrak izateko neurriak proposatu dituzte euskal alderdiek
EAJ, EH Bildu, PSOE, Sumar, PP eta Podemos hautagaitzen ekitaldi politikoak kanpainaren 9. egunean.
Liberalen eta berdeen gorakadak ultraeskuina geldiaraztea lortu du Europan
Popularrrak izan dira garaile, eta sozialistak, bigarren indarra. Euroeszeptizismoak gora egin duen arren, ez du lortu Euroganbera blokeatzeko behar adina indar batzea.
Ultraeskuinaren gorakadari so hautatu dituzte europarlamentariak Ipar Euskal Herrian
Ipar Euskal Herriak eta Biarnok osatzen duten departamenduan, Pirinio Atlantikoetan, % 43,99koa izan da parte-hartzea 17:00etan, orain dela bost urte baino sei puntu handiagoa.
EAJk eta EH Bilduk eurodiputatua izango dute berriro
Bestalde, PSOEk Europako hauteskundeak irabazi ditu Espainian, 20 eserleku lortuta, ondoren PPk 12 erdietsi ditu. Gainera, Puigdemonten zerrendak garaipena eskuratu du Katalunian.
Europarrak bozkatzen hasi dira, zatikatuago ageriko den Euroganbera osatzeko
Herbehereek eta, paradoxikoki, martxoan 'brexita' gauzatu behar zuen Erresuma Batuak gaur, osteguna, abiatu dituzte hausteskundeak, Estatu gehienetan igandean egingo direnak.
EAJk gazteen mugikortasuna eta prestakuntza sustatzen duten programekin bat egin du
Hamar urte daramatza Izaskun Bilbaok Europako Parlamentuan diputatu gisa, eta EAJk aspalditik Europa sozial baten alde egiten duela gogoratu die gazteei hautagaiak.