Gauerdian hasiko da Europako hauteskundeetarako kanpaina
Europar Batasuneko herrialde guztietan, gauerdian hasiko da hauteskunde kanpaina, maiatzaren 25eko hauteskundeei begira. Ohi denez, euskal alderdi nagusiek ere iluntzean egingo dituzte kanpainari hasiera emateko ekitaldiak.
Zortzigarren legealdirako ordezkariak aukeratu behar ditugu aurtengoan, 751 guztira. Espainiako Estatuari 54 dagozkio, eta Frantziakoari 74.
Orain arte ez bezala, hauteskunde horietako emaitzak eragin zuzena izango du Europako Batzordeko presidentea aukeratzeko orduan.
Euskadin eta Nafarroan soilik aurkeztuko direnez, EAJk eta EH Bilduk 240.000 boto inguru lortu beharko dituzte Hego Euskal Herrian Europan eserlekuren bat eskuratu ahal izateko. Horregatik koalizioak osatu dituzte Galiziako, Kataluniako edota Kanarietako alderdi abertzaleekin. Egunero egingo dituzte mitinak eta bestelako ekitaldiak.
EAJk CiUrekin eta Coalición Canariarekin egin du ituna, eta Izaskun Bilbao jeltzalea koalizio horretako bigarrena izango da , Ramon Tremosaren atzetik.
Euskal Herria Bilduk Galiziako BNGrekin osatu du zerrenda, eta horren buru Josu Juaristi euskalduna izango da.
PP, PSOE, IU eta UPyD estatu mailako alderdiek, ordea, ekitaldi xumeagoak egingo dituzte Euskadin, eta biztanle gehien dituzten erkidegoetara joko dute bereziki boto eske, Espainiako Estatuak barruti bakarra osatuko baitu Europako hauteskundeetan.
Kanpainari hasiera emateko ekitaldiak
Kanpaina ofiziala gauerdian hasiko da. EAJko zerrendaburua Urduñan izango da goizean, eta 22:00etan Hondarribian egingo dute kanpaina hasierako ekitaldia. EH Bilduk Iruñean hasiko du kanpaina, San Frantzisko plazan, 19:00etan.
Ramon Jauregi eta Eider Gardeazabal hautagai sozialistak 21:00etan hasiko dute hauteskunde kanpaina, Bilbon. PPk Carlos Iturgaiz izango du gaur Gasteizen, UPyDk Bilbon egingo du ekitaldia, 19:30ean, eta Ezker Anitzak ere Bilbon hasiko du bere kanpaina, 20:00etan. Azkenik, Vox alderdi berriak Gasteizen hasiko du hauteskunde kanpaina, Alejo Vidal-Quadras zerrendaburuaren mitin batekin, eta Jose Antonio Ortega Lara eta Santiago Abascal alderdikideak ere bertan izango dira.
Estatuko ekitaldi nagusiak
Estatuko alderdiek ere ekitaldi bereziak egingo dituzte gaur, kanpainari hasiera emateko. Gauerdian, Madrilgo egoitzan, Miguel Arias Cañete PPren zerrendaburua eta Esperanza Aguirre Madrilgo PPko presidentea izango dira.
PSOEk Villaverden (Madril) hasiko du bere kanpaina. Besteak beste, Elena Valenciano hautagaia, Alfredo Perez Rubalcaba eta Tomas Gomez arituko dira bertan.
Izquierda Unidak ere Madrilen ekingo dio bere kanpainari, Conde de Barajas Plazan, Willy Meyer zerrendaburuarekin eta Cayo Lara alderdiko koordinadorearekin.
Azkenik, UPyDk Francisco Sosa Wagner eta Maite Pagazaurtundua izango ditu hasierako ekitaldian, Madrilgo Alcala Atean.
Zure interesekoa izan daiteke
Youtuberra, komunikatzaile polemikoa eta ohikoa auzitegietan... Nor da Luis Alvise?
Gutxik espero zituzten atzo Se Acabo la Fiesta ultraeskuineko taldeak lortutako emaitzak. Luis Alvise elkarte horretako buruak UPyDn eta Ciudadanosen eman zituen aurreneko pausoak. Egun, ehunka milaka jarraitzaile ditu sare sozialetan.
PSOEk irabazi du EAEko hiriburu guztietan, eta PP lehenengo indarra da Iruñean
Alderdi Sozialistak irabazi ditu hauteskundeak Gasteizen, Donostian eta Bilbon, eta Alderdi Popularrak gauza bera egin du Iruñean.
Sei ordezkarik eramango dute Euskal Herriaren ahotsa Europako Parlamentura
Idoia Mendia (PSE-PSOE), Oihane Agirregoitia (EAJ-CEUS), Pernando Barrena (EH Bildu-Orain Errepublikak), Elena Sancho (PSN-PSOE), Javier Zarzalejos (PP) eta Antonio Lopez Isturiz (PP) izango dira gaurko bozen ondoren Europako Parlamentuan eserlekua izango duten euskal herritarrak.
Ultraeskuina eta migrazioa, Europako ardatz nagusietakoak, izan dituzte hizpide alderdiek
EAJ, EH Bildu, PSOE, Sumar, PP eta Podemos hautagaitzen ekitaldi politikoak kanpainaren 10. egunean.
Europan lehiakorrak izateko neurriak proposatu dituzte euskal alderdiek
EAJ, EH Bildu, PSOE, Sumar, PP eta Podemos hautagaitzen ekitaldi politikoak kanpainaren 9. egunean.
Liberalen eta berdeen gorakadak ultraeskuina geldiaraztea lortu du Europan
Popularrrak izan dira garaile, eta sozialistak, bigarren indarra. Euroeszeptizismoak gora egin duen arren, ez du lortu Euroganbera blokeatzeko behar adina indar batzea.
Ultraeskuinaren gorakadari so hautatu dituzte europarlamentariak Ipar Euskal Herrian
Ipar Euskal Herriak eta Biarnok osatzen duten departamenduan, Pirinio Atlantikoetan, % 43,99koa izan da parte-hartzea 17:00etan, orain dela bost urte baino sei puntu handiagoa.
EAJk eta EH Bilduk eurodiputatua izango dute berriro
Bestalde, PSOEk Europako hauteskundeak irabazi ditu Espainian, 20 eserleku lortuta, ondoren PPk 12 erdietsi ditu. Gainera, Puigdemonten zerrendak garaipena eskuratu du Katalunian.
Europarrak bozkatzen hasi dira, zatikatuago ageriko den Euroganbera osatzeko
Herbehereek eta, paradoxikoki, martxoan 'brexita' gauzatu behar zuen Erresuma Batuak gaur, osteguna, abiatu dituzte hausteskundeak, Estatu gehienetan igandean egingo direnak.
EAJk gazteen mugikortasuna eta prestakuntza sustatzen duten programekin bat egin du
Hamar urte daramatza Izaskun Bilbaok Europako Parlamentuan diputatu gisa, eta EAJk aspalditik Europa sozial baten alde egiten duela gogoratu die gazteei hautagaiak.